Liburuetan laborariak eta hiritarrak eztabaidan agertzen ziren lehen, bizimolderik hoberena zein zen aztertzen, arraileria, burla eta batzuetan gaiztakeria ereinez. Halaz Peru Abarka etxezain euskaradun bakartia aharratzen zen airoski Maixu Juan barbero kaletarrarekin Joan Mogelen 1802ko eleberrian, bai eta 1888an Olhetan behera jaisten Piarres Adame trukulantea Elizanbururen lumapean. Baserritar izatearen ohorea, handitasuna, epikotasuna, zintzotasuna bermatzen zuten, idealizatua, euskalduntasuna eta fedea ardatz. Mendea beranduago nekazariak hirietara akuilatzen ziren beraien lurretan gosea hedatuz eta lanpostu finkoen hilabete-sari ustez mardulen argizaiola distiraraziz, hori guztia aitzinamenduaren edo progresoaren izenean. Hirietaratu laborari haurren besalde merkez garatu enpresek sortu makinen, onkailuen, isuri kimikoen eta demagun sukaldeetako altzarien aurreneko hartzaileak kanpainetakoak zirelakoaz oroitu gaitezela.
Igandeetan noiztenka, ni ere hiritar hutsa, anaiekin pataskatzen naiz. Haien irauteko nekeziak aditzen ditut, ene aterabide errazak eskaintzen, baina ez ditut sekula osoki konbentzitzen. Dagoeneko ez dute gehiago fedea, garbitasuna –bereziki neskena– edo lurrari josiak ibiltzearen erraldoitasuna aipatzen, baizik eta alorren emankortasun oparoa, errentagarritasun hotza, mozkinen prezio sakrifikatua, greziar arruntaren adineko erostahala. Hiztegia aldatu zaie. Bizimodua halaber, baserrian kokatu arren hiritarren pentsaera dutelako buru-zokoetan baltsari, gutizia eta sozial mailako aldarrikapen berdinak. Urrun gaude alabaina Piarres Arradoiek 1955ean Kattalinen Gogoetak obra laburrean nekazari gazteentzat urratzen zituen xendra moraletarik.
Kafearen orduan anaietarik batek erraten dit beti: zuek, hiritarrek, gure uztak zuzenean erosten bazenituzte hobekiago gintezke gu hemen. Baiki. Kopeta apaltzen dut, zizare pikatzaile deituriko haurrideen hersturen errudun banintza bezala, ahalke, ezen jatekoa, edatekoa, eguneroko ogia hots, supermerkatuan eskuratzen baitut, ahalik merkeen. Hori dut ezin besteko kriterio. Langileak ez baitu, jakina, CAC40ko nagusiak bezainbat irabazten. Pobreziaren neurriaren azpian diharduen laboraria ez da ohartzen langileen eta langabeen egoeraren gordinaz bestela elkartasun haboro erakutsiko lieke naski. Aspaldikoa da hiritarra alfer huts gisa kontsideratzeko eta beharrean apalesteko baserritarren ohitura.
Hargatik anaiek arrazoia dute. Agian emaitzak bitartekorik gabe laborariari zuzenean eta pixka bat karioago hartuz modu batez segurtatuko liteke haien maila ekonomikoa. Presaka bizitzen gara, pozoia irensten dugula konturatzeke jada apailatu janari likitsak sabeleratuz eta taxa karbonikoaz axolatu gabe munduaren izkin urrutienetik etorritakoak zareratuz. Ez dugu denborarik gainera zer eta nola hazten garen hausnartzeko lanetik dendetan zehar agudo etxeratzen garelarik. Eta galdera bat zintzilik: anaiek proposatzen didaten biologikoaren bidea industrialarena baino xahuago dea? Badakit mamu eta belarzida gutxi erabiltzen duela baina auzoek? Ikusten ditut pentzeetan barreiatzen alimaleko traktoreekin amerikarrek Vietnamen napalma aurtikitzen zuten eran, ausarki, osagarria –berena hasteko– zalantzan jartzeraino.
Debadioa hatsankatzen zaigu azkenean, zer edo zer egin dezakegulako peskizetan, Peru Abarkaren izpiritua hegalda dabilela oraindik gure artean, bipil, ELBko Harlouxet zenarenaren antzera.
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Quizá non saibas quen é Donald Berwick, ou por que o menciono no título deste artigo. O mesmo ocorre, evidentemente, coa maioría das persoas que participan no Pacto Sanitario en curso. Non saben que é o Triplo Obxectivo de Berwick, e menos aínda o Obxectivo Cuádruplo que... [+]
O artigo A motosierra pode ser tentadora, escrito nos días anteriores pola avogada Larraitz Ugarte, deu moito que falar nun sector moi amplo. Expón algunhas das situacións habituais dentro da Administración pública, entre as que se atopan a falta de eficiencia, a falta de... [+]