Ernesto Sabato hil da, eta lehen gonbidatuak Westminsterrera iristen hasi dira. Ernesto Sabato hil da, eta Indaux eta Muebles Artetxe dira aurtengo “plaieroetako” irabazleak. Ernesto Sabato hil da, eta nik neure burua nahiago dut bakardadez jantzita, joera jakin bati atxiki gabea. Ernesto Sabato hil da, eta atzerriko errege-etxeetako kideak iristen hasi dira. Ernesto Sabato hil da, eta Elgoibarko kaleak bete egin dira Arnaldo Otegi aska dezatela eskatzeko. Ernesto Sabato hil da, eta tenperaturak gora egingo du, eta eguzkiarekin batera lainoak izango dira goizean; arratsalderako euri zaparradak ere iragarri dituzte meteorologia zerbitzuek. Ernesto Sabato hil da, eta Athleticeko jokalari batek sinatuko luke txarto jokatu eta gelditzen diren partidak irabaztea. Ernesto Sabato hil da, eta gonbidatuetako bat gurpilezko aulki batean iritsi da abade-etxera. Ernesto Sabato hil da, eta Europak isuna jarri die Kantauriko arrantzaleei, berdel gehiegi arrantzatzeagatik. Ernesto Sabato hil da, eta zazpi pertsona hil dituzte Iraken hainbat erasotan. Haien artean, neska txiki bat. Ernesto Sabato hil da, eta Hego Euskal Herrian langabeziak goraka jarraitzen duen beste datu bat jakin da gaur. Ia bost milioi langabe daude Espainian. Ernesto Sabato hil da, eta munduko menestra handiena egin dute Tuteran, 2.040 kilogramokoa; Guinness errekorren liburuan sartu da. Ernesto Sabato hil da, eta William printzea eta Harry printzea Clarence House jauregitik atera dira. Ernesto Sabato hil da, eta Japonian, ikerketa batean, erradiazioa atzeman dute bertako ekialdeko eta ipar-ekialdeko zazpi amaren bularreko esnetan. Ernesto Sabato hil da, eta Uxue Alberdik Mea culpa nobela eman du argitara. Ernesto Sabato hil da, eta Eliza katolikoak dohatsu izendatu du Joan Pablo II.a. Moja bati parkinson gaixotasuna sendatu izana hartu du zientziak azaldu ezin duen ekintza gisa. Ernesto Sabato hil da, eta Afrikan 40.000 haur hiltzen dira urtero “gastroenteritis” huts batengatik. Ernesto Sabato hil da, eta emakume bat atxilotu dute Iruñean, lan egiten zuen etxean bitxiak lapurtzeagatik. Ernesto Sabato hil da, eta ETA erakunde armatuak gutun baten bidez jakinarazi die euskal enpresa-buruei bukatu duela iraultza zerga, ez diela diru gehiagorik eskatuko. Ernesto Sabato hil da, eta musika hasi da eta emaztegaia aitarekin abadian sartu da. Pippak beloa lurrean utzi du. Ernesto Sabato hil da, eta Gorenak Bilduren zerrenda guztiak legez kanpo uztea erabaki du. Ernesto Sabato hil da, eta Espainiako Gerra Zibilean, Francoren agindupean, hil zituzten milioi bat lagunen heriotza ez du PP alderdiak publikoki salatu oraindik. Ernesto Sabato hil da, eta Williamek bizkarra eman dio Kateri, Harryk, berriz, irribarretsu begiratu dio Middletoni. Ernesto Sabato hil da, eta ONCEren zozketak 350.000 euro banatu ditu Basaurin. Ernesto Sabato hil da, eta Printzeak emazteari eraztuna jartzeko zailtasunak ditu. Ernesto Sabato hil da, eta inkesta guztien arabera Rajoyk gehiengo absolutua lortuko du Espainiako hauteskunde orokorretan. Ernesto Sabato hil da, eta zaldi-gurdia Londresko kale nagusiak zeharkatzen hasi da. Jendea txaloka. Ernesto Sabato hil da, eta Zarautz eta Getaria arteko pasealekuko zuloa konpondu dute. Ernesto Sabato hil da, eta Katherine eta William balkoira atera dira. Azkenean, musua. Ernesto Sabato hil da, eta Obamak dio Bin Laden hil dutela, “justizia” egin dutela. Ernesto Sabato hil da, beste musu bat, eta jendeak txalo egin du.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grupo Itzal(iko)
bagina: Flores de Barro.
Actores: Os comentaristas serán Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga e Izaro Bilbao.
Dirección: IRAITZ Lizarraga.
Cando: 2 de febreiro.
Onde: Salón Sutegi de... [+]