Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

  • Hemen ez du balio “izan zirelako gara” gisako esaera eginak. Hemen aurrekoek egindakoa bazter utzi behar da, lehendik datorren haria eten, beste bat non edo nondik sortzen asmatu, eta egin. Arte garaikidea da.

Miren Jaio
Miren JaioDani Blanco

Zurekin hitz egin nuen egunean, albistea egunkarian, Baionako Bonnat museoa hiru urtez itxiko da. Aste batzuk lehenago, Txillida Leku zarratu zuten. Geroago, San Telmo berria inauguratu zuten. Guggenheim beti hor da. Artium bezala. Altzutzako Jorge Oteiza bezala… Arte Eder museoak… Zer da museo zarata hau?

Museo zarataz ari zara, eta egia da azken bi hamarkadetan arte garaikideko museoena fenomeno zaratatsua bihurtu dela. Dena dela, fenomeno globala izan da hori, nahiz eta hemen, Guggenheim museoa berton ireki zelako, oihartzun handiagoa eta zentzu bereziagoa izan. Fenomenoa globala, diot, munduko leku guztietan kultur politika berbera egin delako, hau da, arte garaikideko zentro eta museoak modu ia obsesiboan ireki dira. Orain daukagunaz, zer esan? Bada, erein genuela, eta orain uzta biltzen ari garela... Ekonomi krisiak agerian utzi ditu kultur politiken apustu horien kontraesanak. Hazkundean oinarritutako ekonomi ereduaren krisia dugu oraingoa, eta arte sistema ere horren parte da. Joan den hamabost urte honetan kultur ekipamenduak hainbat ugaritu dira, desorekak sortu dituzte, eta naturala da kultur sistema desorekatu horri ere krisia etortzea, ekonomiaren beste esparru guztiei gertatzen zaie bezala. Eta murrizketak ekonomian, eta murrizketak artean, kultur ekipamendu eta museoetan. Baina diozun “museo zarata” horren erroak sakonagoak dira eta lehendik datoz. Orain dela lau hamarkadatik hona daukagun kontsumo gizarte kapitalista, kapitalismo aurreratua edo Ford osteko gizartearen ikurra identifikatzen jardun zuen Fredric Jameson teorilariak eta, berak, “kultur eztanda” izena eman zion gizarte honi. Dakigunez, gizarte eredu horri justifikazio ideologikoa emango dion mugimendu filosofikoa postmodernitatea da. Eta mugimendu honen ezaugarri nagusia zentzu historikoaren galera izango da.

“Kultur eztanda” esan duzu…

Bai, esan gura du ez dagoela ezer kultur esparrutik ihes egingo duenik, edozer gauza kultur fenomenoa delako: bai erakusketak ikustera joatea, baina baita botilatzarra edo tabernaz taberna ibiltzea ere. Egiten dugun dena kultura da, egiten dugun dena kontsumo ekintza den heinean. Prozesu hori lehendik dator, XX. mendean zehar masa-kontsumo gizartearen sorrerarekin eta bere oinarrian dauden kultur industrien garapenarekin, hau da, zinemagintza, industria fonografikoa, etab. Azken batean “kultur eztanda” horrek horixe esan nahi du, kapitalismo aurreratua –non kontsumoa zentrala den–, aztertzeko eta ulertzeko “kultura” kategoria klabea dela. Horren azpitik argi dago zer dagoen: artea ez dela, abangoardistek gura zuten moduan, autonomoa izango, merkatuaren menpe geratuko dela.

Dena den, galdera nagusiari erantzun gabe segitzen dugu: zer dela-eta daukate kulturak eta arteak daukaten garrantzia? Bada, denok nahi dugun gauza ukiezin hori dutelako, balio sinbolikoa edo, Guattariren esanetan, “botere gainbalioa”. Horrek artea eta kulturaren instrumentalizazioa dakar. Jakin badakigu historikoki artea botere ideologikoen zerbitzura egon dela, leize zuloan bizi ginen garaitik hona. Baina kapitalismo aurreratu honen antolamenduaren barruan, modu agerian ikusiko dugu kultura, eta artea, botere ekonomikoaren –eta politikoaren–, menpe geratuko direla. George Yudicek dioenez, artea eta kultura “baliabide” moduan erabiltzen hasiko dira kultur politikak.

Arte garaikideaz ari, museoak eta beste… Arte garaikidearen museo guztiak zaku berean sartzekoak dira?

Galdera hori erantzuteko lehenago arte garaikidearen museo bat zer den argitu beharko dugu. Horrelako museo bat artelanen bitartez orainaren, iraganaren eta etorkizunaren irakurketa historikoa egiten duen instituzioa da. Eta irakurketa historikoa baldin bada, derrigorrez kritikoa izan behar du. Zerk ematen dio kritikotasuna arte garaikidearen museo bati?... Alde batetik argi dago bildutako artelanek sortzen duten irakurketa direla kritikotasun horren erantzule. Baina ez eurak bakarrik ze, nahitaez kritikoak dira arte politikoz beteta dauden museoak? Ez, derrigorrez. Museoak ez dira edukiontzi hutsak, kritikotasuna erakutsi behar dute, ez bakarrik edukietan –bildutako artelanetan, alegia–, egiteko moduetan ere bai, dela kanpokoari begira, dela barrukoari begira… Museoak kritikoa izan behar duela esaten ari naiz, are gehiago zentzu historikoaren galeraz hitz egiten den momentu honetan. Dena den, museoa ez da arte munduan dagoen arte instituzio bakarra.

Zer esan nahi duzu?

Unibertsitatetik hasi eta galerietaraino, produkzio kate horretan elementu eta instituzio asko daude: artista izan nahi duen haren formaziotik hasi eta artelana bilduma egiten duen haren etxean eseki arte, bide handia dago. Arteleku izan zen adibide… Imanol Murua diputatu zen garaian sortu zen, 1986an. Muruak Nestor Basterretxearen aholkuari jarraituz sortu zuen Arteleku. Nik esango nuke garai hartan ere bazutela arteak duen balio sinbolikoaren kontzientzia, baina ez hainbeste balio sinboliko hori ekonomikoki edo politikoki kapitalizatzeko dauden moduen kontzientziarik. “Itxi horrek artistak euron kontura!”, izan zen kontsigna, eta hogei urtean nolabaiteko askatasuna izan zuen Artelekuk, artea egiteko, eta artea egiteko erak aztertzeko…

Zer dute ikustekorik Arte Garaikideak eta kultur politikak?

Kultur politikak betidanik egon dira hor. Dena den, gaur ulertzen dugun zentzuarekin XX. mende hasierako hamarkadetan hasi ziren indarrean jartzen. Hor izango dugu Sobiet Batasunaren kasua, non artista abangoardistek euren lana proiektu politikoaren zerbitzura jarri zuten. Hor ditugu Rodtxenko, Stepanova, etab. Edo AEBak, crackaren ondoren. Roosevelt presidenteak sortutako programak artea eta artistak sustatzeko proiektua abiarazi zuen –Arte Proiektu Federala, alegia–, edo artearen bitartez pobreziari aurre egiteko. Horra Dorothea Lange, Walker Evans eta beste argazkilari askoren erreportajeak Oklahoma eta AEBetako erdialdeko estatuetako miseria erretratatzen dutenak. Helburua? Artea eta kultura demokratizatzea, jende guztiari aukera ematea, ordu arte aberats eta eliteen eskura zegoen artea sozializatzea. Ordutik gauzak asko aldatu dira. Nahiko adierazgarria egiten zait urte berean, 1982an, batera agertzea bi testu. Alde batetik, UNESCOk ateratako “kultur politikaren” lehenengo definizio adostua eta, bestetik, Guattarik “Kultura, kontzeptu erreakzionarioa” izeneko hitzaldia. Abangoardistek ordu arte kontzeptu iraultzailetzat zeukatena, Guattarik erreakzionarioa zela esan zuen, kontrakoa! Lehen esan dudanez, Guattariren arabera arteak botere plusbalioa du, denok nahi dugu hura amortizatu, errentagarri egin eta geureganatu. Kultur politikariek laster deskubrituko dute botere plusbalio hori eta berehalaxe ekingo diote artea eta kultura ustiatzeari. Politika kudeatzaileen esku dago kultur politikak diseinatzea, eta horrela izan behar du. Komeni da, hala ere, Muruak egin zuen moduan, arte aholkulari egokiak izatea, eta ez ondoko publizistari galdetzea. Zoritxarrez, askotan ez da horrela gertatzen. Politikariek epe laburreko etekin politikoari ematen diote lehentasuna, eta hortik ez dator onik… Ez gara konturatzen mamu erraldoiek arte sisteman sortzen duten desorekaz.

Sistema desorekatu du Guggenheimek?

Berak baino gehiago, beraren itzalak. Izugarrizko efektu mediatikoa izan du. 90eko kultur eztandak, besteak beste, kultur paradigma berria ekarri zuen, hiri ereduetaraino hedatu zen, eta, hor, arte garaikideak bere lekua izan zuen. Adibiderik argiena Guggenheim efektua da. Tira, “Guggenheim efektua” esaten dugu gurean, baina, atzerrian, “Bilbao effect” duzu… Oraindik orain irakurri dudanez, Ingalaterrako Margate herriak –glamourrik gabeko halako Zarautz bat–, Guggenheim efektua kopiatu nahi omen du! Hortaz, gurean ez ezik, kanpoan ere Arte Garaikidearen museoak bata bestearen atzetik ireki dira, efektu biderkatzaile bat izan du Guggenheimek, eta monolaborantza ekarri, baina Artean museoak ez beste ekipamendu asko daude, orekari eusten diotenak.

Etxean ez gara museo zale amorratuak, baina ikusiak ditugu Gasteizen Arte Eder Museoa eta Artium, eta Bilbon Guggenheim eta Arte Ederretakoa. Bilbon, jendea ikusi genuen museoan. Gasteizekoetan, gu beste inor ez... Hiri guztiek nahi beren museoa, ordea! Dirua alferrik botatzea da hori?

Euskal Herria txikia da eta egia da erakunde politikoak bata bestearen gainean jartzea dela eta –udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza–, gurean hiru kultur politika ezberdin gainjarri direla, askotan euren artean inolako elkarrizketa eta koordinazio barik. Horrek ekipamenduen errepikapena eta mimesia sortu du. Bai gurean, eta bai beste leku askotan ere. Hiri batean eta bestean museoak irekitzea, bakoitzaren beharrizanak aztertu barik, ez da ona. Gure herrian, bakoitzak bere kultur ekipamenduak ditu buruan, askotan besterenak kontuan hartu gabe, eta horrek oso antzeko diren ekipamenduak ekarri ditu, gure neurri eta beharrak zein diren pentsatu gabe… Guggenheim efektua leku askotan ahalegindu dira kopiatzen, gurean eta kanpoan, baina Bilbon baino ez du izan benetako eragina, ustekabeak behin baino ez duelako funtzionatzen. Ez dakit nik konponbidea zein izango den. Denok mahai baten inguruan jesartzeak asko lagunduko luke: elkarrizketa, batak bestearekin hitz egitea, bakoitzak bere lehentasunak eta arazoak planteatzea... Herri txikia garenez denok mahai baten inguruan jesartzea gauza erraza dela uste dut. Horretarako borondatea behar da.

Eta ikusleak askotan egiten duen galdera? “Eta, hori, artea da?”, margolan zuriari begira, erdian marra urdin-urdin bat duena…

Klixe edo leku komun horren ordaina beste klixe bat da: “Komertziala den edozein artelan ezin da kalitatezkoa izan”. Bi klixeen jatorria abangoardia historikoek mahai gainean jarri zuten konpondu gabeko tentsio edo antinomia jakin batetik dator: abangoardia utopistak bere baitan promesa zekarren, arte berria denontzako izan behar duela, hau da, artearen demokratizazioa, baina, aldi berean, artea benetako artea izateko –arte berria, konforme ez dagoena, esperimentala, dagoenarekin kritikoa, erreboltaria–, autonomoa izan behar du, eta horren ondorioz ez-ulertua eta gaizki ulertua izatera kondenatuta dago. Abangoardia historikoak eta gero, jarrerak muturretara jo zuten: jarrera alexandriarrak –elitistak–, jarrera populistak, arteari mesfidantzaz begiratzen diotenak –“Hara hor nik ulertzen ez dudan gauza bat. Ni gozatzeko eginda dago baina ez dut ulertzen. Tontotzat tratatzen naute”–. Artea ezagutza eta esperimentaziorako esparru espezifikoa da, ingeniaritza genetikoa ezagutza eta esperimentaziorako esparru espezifikoa den moduan. Bere lengoaia eta kodeak oso espezifikoak dira. Arte esparruan lan egiten dugunok esfortzu handiak egin behar ditugu artearen ezagutza zabaltzeko eta ahalik eta gutxien entzuteko galdera hori: “Eta, hori, artea da?”. Hor museoetako eta antzeko zentroen hezkuntza departamentuek lan ona egiten dute. Zenbat eta gehiago jakin gauza batez, gehiago gozatzen duzu horretaz. Baina tentsio hori beti egongo da hor, eta urte askotan iraun dezala, bestela ez genuke artea izango, bestela Corte Inglesera edo Max Centerrera joango ginateke artea topatzera eta erostera. Eta hori inork ez du nahi, ezta?

Museoak museo, zein dira, zure ustez, arteak gaur egun dituen erronka edo desafio nagusiak?

Ez naiz hasiko politikarien moduan, esanez zelan krisi sasoiak aukera aroak direla eta abar. Hala ere, uste dut etorri zaiguna osasuntsua dela. Lagun asko artista ditut, eta gaizki pasatzen ari dira, lan gutxiago saltzen dituzte, bizimodu ziurtasunik gabea izan dute orain arte, eta txarragoa orain… Haiek artista izatea erabaki dute, horixe da euron apustua, eta horri eutsi nahian ari dira. Horien egoera aparte utzita, uste dut momentu interesgarria dela: arte munduan soberan egon diren interes asko desagertu egingo dira, eta artean lanean jarraituko dutenek soilik artea interesatzen zaielako izango da. Arteak glamourra galduko du, hainbeste diru mugituko ez duelako. Baliteke instituzioek muturretara jotzea. Batzuk ikusgarritasunari emango diote lehentasuna programazioan, politika populistagoak gauzatuko dituzte. Beste muturrean, apustu konprometituagoak egingo dira, eta artea egiteko ahalegin handiagoak egingo dira.

Zer da “Darwinen amesgaiztoa”? Behin baino gehiagotan aipatu izan duzu han eta hemen…

Film bat da. Tanzaniako Victoria lakuaren egoera darabil, globalizazioak egin dituen kalteak erakusteko. Bertan kontatzen da zelan sartu zuten lakuan Niloko perka, bertakoa ez zen arrain handia, eta lakuko ekosistema apurtu zuela, oreka desegin zuen-eta. Perka arrain harrapariak lakuko dibertsitate handia desegin zuen… Antzeko gertatu da gure Arte sisteman. Sartu digute Niloko perka –museo erraldoia–, jan ditu bertako arrainak, ugaldu da, eta kito. Baina arrain handiak ez ezik, lakuan arrain txikiak ere bizi dira, eta planktona, eta itsas belarrak, eta gainerakoak. Are gehiago, handiak izanagatik ere, museo horiek ez dira garrantzizkoenak, diskurtsoa, artelana eta jendearen arteko harremanak museoetan baino gehiago, beste leku askotan gertatzen direlako. Gainera, museoak ez diren beste proiektu batzuek, beste obligazio askorik ez dutenez, nolabaiteko autonomia daukate, eta artea egiteko aukera. Izan ere, zer da artea? Esperimentatzeko gunea. Eta museoa ez da artea esperimentatzeko dagoen gunerik aproposena. Izan liteke, baina zailagoa zaie esperimentatzeko askatasuna izatea, bestelako lotura asko dituzte-eta.

Arte ekosisteman, erakunde batzuk handiak, beste batzuk txikiak, denon artean osatzen duzue hura. Tartean zarete zuek, “Bulegoa z/b”.

Ez gara hasi zaharrak, azaroan hasi ginen, eta oraindik ez garela kokatu esango nuke. Periferikoak gara, gure egoitza ez da erakusketa aretoa ere, hitzaldiak egiten ditugu, performance-ak, proiekzioak… Lan iragankorrak dira, nahi baduzu. Gureak ez du museoak lezakeen ikusgarritasunik, horregatik diot instituzio txiki eta periferikoa garela. Esfera testuinguruan lan egiten dugu, gure solaskideak, bezeroak, aholkulariak… arte mundukoak dira denak, hala artistak nola bisitariak. Baita Solokoetxe auzoko jendea ere, bertan gaude-eta. Egitura txikia gara, baina sare baten barruan gaude, eta zenbait lan gauzatzeko gune aproposa izan daiteke gurea. Ekosistemaren parte gara, behartuta gaudelako, eta halaxe nahi dugulako.
 

Nortasun agiria

Miren Jaio (Bermeo, 1968). Arte kritikaria. Artearen Historia lizentziaduna da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Garaikidearen Historia irakatsitakoa. Arte kritika egina da hainbat hedabidetan eta kolaborazio pila idatzitakoa katalogo eta argitalpenetan. Gogoeta interesgarriak egina da Guggenheim efektuari buruz eta praktika artistikoaz, identitateaz eta beste zenbait gairen inguruan. Periferiak 07 (2007) eta Talka egin/Talking! (2008) programetan lanean ibilitakoa da Oier Etxeberriarekin batera. Gaur egun, Bilbon ari da, tesia egiten, eta Bulegoa zenbaki barik izenekoan, artearen gaineko ikerketa, eztabaida eta hausnarketan, Beatriz Cavia, Isabel Naveran eta Leire Vergararekin batera. www.bulegoa.org

Azken hitza
Hausteko zabaldu

“Maistra guztien zereginak hauxe izan behar du: saiakuntzak egiteko eta arauak eta ohiturak hausteko espiritua zabaltzea”. Juliana de Agirrezabala, 1912an Bilboko Solokoetxeko Ospitalean kokatu zen Bizkaiko Maistren Eskolaren sorreraren bultzatzailea, lankideei eta ikasleei egindako hitzaldi batean. (Bulegoa z/b-en “OHO” ikerketa-ildotik).
 


Interésache pola canle: Artea
Recomendacións de Lanarte ás institucións públicas para un sistema digno e ético de bolsas e premios
Bolsas e premios de institucións públicas. A asociación Lanartea fixo público un documento titulado Unha crítica construtiva. O resumo foi difundido por Berria, e unha vez obtido o informe, deixámosvos unha serie de recomendacións que a asociación fai ás... [+]

"Algunha vez as cousas teñen que terminar, cumprimos cos premios ARGIA"
Un día, mozo, tocoulle cumprir o guión principal. O que fose alumno de Elbira Zipitria uniuse ao novo movemento das ikastolas. Foi profesor antes que artesán. Logo, escultor. Hoxe toca música, pola súa propia vontade e para si mesmo. E sempre, e durante 35 anos, realizounos... [+]

Exercicio difícil de devolver as 500.000 obras de arte roubadas en África por colonos europeos
Francia devolveu o 4 de novembro o escano real Katakle, que foi roubado polos colonos franceses no desastre de fai 132 anos. En nome da memoria, o recoñecemento e o patrimonio cultural, os países africanos queren recuperar os 500.000 obxectos roubados que teñen en toda... [+]

As mellores fotos de Wikipedia en 2023: imaxes espectaculares da natureza
Wikimedia Commons recompila os arquivos de licenza libre que se utilizan en Wikipedia: imaxes, fotos, audios, vídeos… Neste momento forman unha colección xigantesca de 110 millóns de arquivos. En 2006 comezaron a elixir as mellores fotos do ano. Os de 2023 foron elixidos... [+]

Yun ping. Volver a casa cada vez
"Ninguén é unha soa cousa, nin unha cousa moi pecha"
Durante todo o verán puidéronse ver fotos de Yun Ping na galería Cibrian de Donostia-San Sebastián. Traballan os procesos identitarios na encrucillada de xénero e racialización. O 12 de setembro, como inauguración e peche da exposición, Yun Ping realizou unha performance... [+]

Por que os trens de Renfe están pintados con máis grafitis que nunca?
Dentro do declive do servizo de transporte público, aínda que se trata dun aspecto puramente estético, converteuse en habitual ver os trens pintados e, aínda que sexa por unha vez, non é por motivos económicos, segundo explicaron os traballadores.

Montse Borda. O artesán da pintura na cova
"Estou na fábrica durante 25 anos todos os fins de semana, pero iso permíteme estar no taller os días laborables"
Cada vez que paso polo barrio de Arrosadia de Pamplona métome a cabeza no taller da rúa Santa Marta. Polo xeral, Montse mete o pincel no tarrito, quítase case toda a pintura dun trapo e se unta o pincel no lenzo, no lazo. Hoxe entrei no seu espazo-tempo e mentres fumaba o... [+]

O toque final dunha obra de arte

Este texto chega dous anos tarde, pero as calamidades de borrachos son así. Unha sorpresa sorprendente sucedeu en San Fermín Txikito: Coñecín a Maite Ciganda Azcarate, restauradora de arte e amiga dun amigo. Aquela noite contoume que estivera arranxando dúas figuras que se... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
4º día Festival de Cine de San Sebastián
O próximo sempre é conmovedor

O luns pola tarde xa tiña planificados dous documentais realizados en Euskal Herria. Non son especialmente afeccionado aos documentais, pero o Zinemaldia adoita ser unha boa oportunidade para deixar de lado os hábitos e as tradicións. Decidinme pola Réplica de Pello... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Presentación da axenda "A Lúa e as Plantas" 2025
Charla sobre plantas e animais, ilustracións e bertsos en Tolosa o 26 de setembro
Jakoba Errekondo explicaranos como organizar o horto lunar e responderá as preguntas dos telespectadores en directo. Para iso, Antton Olariaga mostrará as ilustracións de doce animais que realizou para a publicación, así como as explicacións máis provocativas. Unai... [+]

Falece o artista Juan Luís Goenaga aos 74 anos
Nado en San Sebastián, viviu varios anos en Alkiza, un caserío. A natureza que o rodeaba fascináballe. É coñecido principalmente como pintor.

Arantxa Orbegozo Txitxi
“As viaxes máis bonitas para min son os que van amodo”
Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962) é portadora da emoción e a paixón. Leva a vida nas súas mans e ofrécea a calquera que lla dirixa. Foi atleta, ciclista, e participou noutras disciplinas que se propuxo a si mesmo. Con todo, o que realmente lle moveu foi viaxar... [+]

“A intencionalidade política dá sentido á colectivización do coñecemento”
A Iniciativa Socialista de Arte Ekida organizou unha escola de arte en Donostia-San Sebastián, que se desenvolverá entre o mércores e o sábado. Paralelamente, durante catro días, realizaranse dúas sesións formativas: unha sobre muralismo e artes visuais e outra sobre... [+]

Eguneraketa berriak daude