Otea, Ulex europaeus, bezalako landare jendea negutik udaberrirako Erromako zubiaren sasoian hori kolorearen bueltan loratu ondoren, zurirantz joko du loragintzak. Udaberriaren apirila da hemengo lore-sasoi nagusia. Kolore guziak bat datozen zuriaren bidetik, Prunus avium, gereziondoaren ondoren, sagarrondoa (Malus x domestica) eta elorri zuria (Crataegus sp.) bezalakoen loreen loratzea hemen da. Baita kanpotik ekarri eta kopla handirik gabe etxekotu dugun sasiakazia ere, Robinia pseudoacacia. Zuriz janzten delako geuretu ote dugu hain agudo, xenofobia arrastorik gabe? Honen zuria, baina, usain gozoko lurrinen losintxetan agertzen da, sudur eta usaimen gorrenak ere jabetzeko eran. Zuhaitz honek aise, samur bereganatu gaitu euskaldunak, gure gizartearen klima busti-lehorrerako egur paregabea izatea eta udaberriko odol berritzearen bor-borretan lurrin hordigarria. Ez ditu erle, erlama, erlamando, erlakume, erlenagi, erlero, erlastar, liztor eta liztortzarrak bakarrik zoratzen, baita erlezainak eta gu denok ere. Eztizaleak ez dira inondik ere atzera geratzen; sasiakaziaren eztia argia da, baina gutxik duten lore-lurrin fina eta fruktosa kopurua ditu. Eta, zer gehiago behar? Bada, gogoan izan: “akazia lore, antxoa urre”. Gure etxeko sasoi honetako otordu onenetakoa hauxe: bokartak eta sasiakazia lore mordoak arrautzeztatu, eta arin-arin frijitu, inola ere lehortu gabe, eta sagardo botilaratu berria lagun, batetik eta bestetik nahasian jan. Harritu, zurtu eta lurtu, dena egiten da probatzen duen guztia. Niretzat lorea bera bokarta baino hobea. Esaera zaharrak ez dio alferrik: “apirileko lorea urrea baino hobea”. Gurutzea edo lauburua izan, lepoan urretxoa izatea baino hobea da zintzurrean barrena sasiakazia lorearen nektarra garbituz igarotzen den antxua.
Apirila jorraila ere bada, udan eta udazkenean urteko uzta nagusiak izango direnen sailak jorratzeko sasoia. Gero gerokoak. Nik oraintxeko sasiakazia lorearen lagun samurrenei begiratzea nahiago izaten dut: zainzuri, ilar, baba, baratxuri, tipulin...
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.
Sahara basarmortuaren hegoaldean, Ténéréko eskualdean, akazia batek iraun zuen urte luzez, 400 kilometroko inguruan beste zuhaitzik ez zuela. Zein zen sekretua? Akuifero bat eta inguruko nomadentzat tabua izatea, horra erantzuna. Harik eta kamioi batek... [+]
Xa o escribín antes sobre el, pero as plantas non lle aburrían. En lugar de aburrirse, volven. Hai pouco sucedeume na porta da miña casa: saír a buscar leña para facer lume e “que ten esa árbore?”.
Na parte traseira da casa puxen unha colección de árbores chorosas,... [+]
Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.
Si vas ir a Lisboa, non te vaias sen visitar Basílica dá Estrela. Sen necesidade de acceder á mesma basílica, abonar unha barbaridade e subir os 114 banzos da escaleira espiral que ten encostada polo exterior. Toda a Basílica é unha gran terraza, sen teito. Vista terrible:... [+]