Herrialde txiki hori, Islandia, finantza krisitik nola atera erakusten ari zaigu. Hark aukeratutako bideak ez dauka zerikusirik Espainiak, Frantziak edo Euskal Herriak egindakoarekin. Islandian ere, banku sistemaren gehiegikeriak izan ziren 2008ko krisiaren arrazoiak: bankarien gehiegizko diru-gosea; jarduera publiko eta pribatu txarrak, ustelkeria tartean; desarauketa bankarioa; alor publikoa murrizteko burugogorkeria; banku aktiboen biderketa; higiezinen aktiboen aurrekaririk gabeko igoerak; pasiboak arriskutsuki kaptatzea interes tipo oso altuetan ordainduta, herrialdean eta baita kanpoan ere. Islandiar askorentzat, eta analista askorentzat ere bai, krisi hura arpilatzea izan zen. Munduko per capita errenta altuenetakoa zeukan ekonomia oparoa ahitu zuen.
Amerikarren edo gurearen antzeko krisia. Erantzuna aldiz, oso bestelakoa izan da. Biztanleak mugitu egin dira eta 2009ko abendutik hona dagoeneko bi erreferendum egin dituzte, azkena joan den astean. Bietan, banku britainiar eta herbehereetarrei, islandiarren %90ak esan die ez dutela poltsikotik ordainduko 4.000 milioi euroko zorra. Banku horiek baliatu ziren Islandiako banku batean zuten gordailuaren %15eko interesaz, eta porrot egin zuenean, zorra ordaintzea eskatu zuten. Islandiako Gobernuak bidea egin zion porrotari eta presidenteak hala adierazi zuen: “Jendeak ez dauka zertan bankuen zorakeriak ordaindu”. Banku horren eta beste batzuen porrota onartu zituen, eta gainera, arduradun nagusiak jazarri eta atxilotu zituen.
Noiz ikusiko ditugu hemen bankariak eta kutxetako kudeatzaileak atxilotuta egindako arpilatzeengatik? Noiz egingo dute erreferendum deialdia bankuen zorrarekin zer egin erabakitzeko? Ez gaude Islandian!
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
En Osasunbidea 11 médicos gañan 230.000 euros ao ano, unha das prácticas 18.000 euros
Eh Bildu pediu este xoves ao Goberno de Navarra, no pleno do Parlamento de Navarra, que investigue e corrixa esta situación. UPN e pp sumáronse á petición, e o Departamento de Saúde... [+]