Euskal Herri inguruan 66 erreaktore nuklear daude. 8 Espainian daude, eta 58 Frantzian. Horietako 4 gure mugetatik 5 eta 200 kilometro arteko distantziara daude.
Japonia egoera larrian dago joan den martxoaren 11n gertatutako lurrikararen eta hondamendi nuklearraren ondorioz. Horrek energia nuklearraren egoerari buruzko eztabaida eragin du Euskal Herrian eta mundu osoan. Hori gertatu baino lehenago, Espainiako Gobernua nuklearren bizitza luzatzeko aukera aztertzen ari zen –horien artean Garoñakoarena, Euskal Herritik gertuen dagoen zentral nuklearrarena– eta mahaigaineratu zuen energia nuklearra beharrezkoa zela energia-etorkizuna bermatzeko. Japonian gertatu den hondamendi nuklearrak itxaropen horiek zapuztu ditu eta, une batez bada ere, eztabaida bertan behera utzi dute. Industria eta finantza talde handiek, aldiz, hor jarraitzen dute; izan ere, beren lobbyen eta baliabide mediatikoen babesa dute. Giroa baretzen denean, orain gori-gori dago-eta, eztabaidari eutsiko diote berriro eta presioa egingo dute munduan energia nuklearra erabiltzen jarrai dezagun, bai eta gehiago erabil dezagun ere.
Testuinguru hori abiapuntu hartuta, zein da Euskal Herrian eta munduan energia nuklearraren egoera? Egun 442 erreaktore nuklear daude martxan eta 65 erreaktore ari dira eraikitzen munduko hainbat lekutan. Euskal Herrian ez dago zentral nuklearrik martxan. Dena den, hainbat zentral gugandik oso gertu daude. Beraz, Japonian gertatutako hondamendi nuklearraren antzekorik gertatuko balitz, arriskuan egongo ginateke.
Euskal Herrian denbora asko egon gara zentral nuklear bat eraikiko zuten beldurrez, esate baterako, Lemoizen. Azkenean, zentral hori ez zuten eraiki. Dena den, Euskal Herria leku arriskutsuan dago; izan ere, gure herrialdea 66 zentral nuklearrez inguratuta dago eta horietako lau oso gertu ditugu. Espainiako estatuan zortzi erreaktore daude eta guztira 7.727 megawatteko ahalmena dute; Frantziako estatuan, berriz, 58 daude eta guztira 63.423 megawatteko ahalmena dute.
Hauek dira Espainiako 8 erreaktore nuklearrak: Garoña ―Euskal Herritik gertuen dagoena―, Almaraz I eta II, Asco I eta II, Cofrentes, Trillo eta Vandellos II. Frantziako 58 erreaktore nuklearretatik hiru aipatuko ditugu, Euskal Herritik gertuen daudenak, hain zuzen ere: Le Blayais-eko biak (I eta II), Braud et Saint Louis departamentuan, Bordele ondoan; eta Golfech-ekoa, Tarn-et-Garonne departamentuan, Tolosa ondoan.
Gure herrialdea 4 erreaktore nuklearrez inguratuta dago eta erreaktore nuklear horiek Euskal Herriko mugetatik 5 eta 200 kilometro arteko distantziara daude. Garoña Burgosen dago eta 466 megawatteko ahalmena du. 1971n eraiki zuten eta Arabatik 5 kilometrora dago. Frantziako hiru erreaktoreak, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beheretik 200 kilometrora daude, gutxi gorabehera. Le Blayaiseko zentral biek 910 megawatteko ahalmena dute, eta 1981ean eta 1983an eraiki zituzten. Golfecheko zentralak 1.310 megawatteko ahalmena du eta 1991n eraiki zuten. Le Blayaiseko zentral nuklearra da Frantziako hiru zentral garrantzitsuenetako bat.
Zentral horiek guztiek azken urteetan istripuren bat izan dute instalazioetan –esate baterako, uholdeak eta suteak–; dena den, istripu horiek ezin dira alderatu Japoniako Fukushiman gertatutakoarekin. Hala eta guztiz ere, hondamendi nuklearra gertatuko balitz, Japoniakoaren larritasun berekoa izan edo larritasun gutxiagokoa izan, Euskal Herriko biztanleengan eragingo luke.. Argi dago Garoñako zentralak eragingo lituzkeela ondorio larrienak; izan ere, istripu nuklearren ebakuazio-planek zentraletik 30 kilometrora dauden biztanleak ebakuatzen dituzte.
Zorionez, Euskal Herrian oraingoz ez dago zentral nuklearrik. Hala eta guztiz ere, 60ko eta 70eko hamarkadetan hainbat plan egin ziren Hego Euskal Herriko kostaldean zentral nuklearrak eraikitzeko. Zentral nuklearrak Lemoizen, Ea-Ispasterren eta Deban egitea proposatu zuten. Lemoizen (Bizkaia) hasi ziren: Iberduero elektrizitate-enpresak, egun Iberdrola deritzonak, bi erreaktore nuklear eraiki zituen. Erreaktore nuklear horiek prest zeuden 70eko urteetan abian jartzeko.
Iberdueroren, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren plan horiek –EAJk kudeatuak–, bertan behera gelditu ziren herritarren oposizioari eta ETAren esku-hartzeari esker. Herritarrek manifestazio itzelak egin zituzten, eta ETAren esku-hartzeak hainbat hildako eragin zituen –zentrala eraikitzen ari ziren langileak, erakunde armatuko militanteak, eta Iberdueroko ingeniari bat–. Ondorioz, inoiz martxan jarri ez ziren bi erreaktore haiek betiko geldiaraztea lortu zuten. Gainerako proiektuak ere bertan behera gelditu ziren. Basordaseko kalara joaten denak munstro hura ikusiko du oraindik ere; izan ere, ez dute eraitsi. Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordea 1976an eratu zen. Batzorde historiko hartako arduradunen lana, gizon eta emakume haien lana, aitortzeko eta eskertzeko garaia da oraingoa.
Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera.
Sustatun agertutako salaketa, LaLiga futbol erakunde espainiarraren eta Movistar/Telefonicaren arteko tratuek euskarazko zerbitzuak kaltetzen dituztela Interneten (kasu hartan Egunean Behin jokoan irudiak desagertzea zen kontua), hedatu egin da. Tokikom-eko euskarazko tokiko... [+]
Batez beste, adinez gero eta nagusiago bilakatzen gara ama eta aita, hala diote datuek. Biologiari aurre hartu diote ugalketa teknikek, baina guraso zahar ugariko gizartea izatearen inguruan gogoetatzea falta dela iritzi dionik bada.
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]
2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]