Aste honetan, martxoaren 3an, Espainiako Poliziak Gasteizko San Frantzisko parrokian langileen batzarraren kontra egindakoan eragindako masakrearen 35. urteurrena da. Fraga Iribarne eta Martin Villak gidatu zuten politikoki gertaera hura. Bost langile hil ziren eta hainbat zauritu. Hogeita hamabost urte geroago, ardura penalek eta politikoek depuratu gabe segitzen dute eta ministro frankista izandako Fragak politikan jarraitzen du, PPren presidente eta senadore. Irlandako Derryn ere, antzeko zerbait pasa zen 1972ko urtarrilaren 30ean: hamalau herritar ejertzito britainiarraren balek jota erori ziren. Unibertsalki Bloody Sunday (Igande Odoltsua) moduan ezagutzen duguna izan zen.
Urteurren honetan, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak bultzatuta, jardunaldi bateratua antolatu dute (Gasteiz 76 – Derry 72), Espainiako eta Britainia Handiko indar armatuen basakeriak sortutako biktimak errekonozitzeko. Irlandako delegazio bat Gasteizen izango da. Egia, ordaina eta justizia lortzeko, biktimek egiten duten esfortzua errekonozitu nahi da, bai eta Irlanda eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna azaldu ere. Horregatik, Irlandako adibideak Gasteizko aurtengo ekitaldiak markatuko ditu: eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko dituzte, eta baita biktimek gatazken konponketan duten papera ere. Egiaren Batzorde bat eskatzen dute, “genozida kriminalak” epaitzea ahalbidetu eta Estatuko segurtasun indarrak erabiliz azken hamarkadatan egon den isiltasun eta zigorgabetasunarekin amaituko duena. Francoren gobernuko Fraga Iribarne eta Martin Villa oraindik bizirik egonik, gutxienez euren ardura onartzeko ordua da.
Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.