Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hiru agerkari, eredu bana

  • Euri asko egin du 1988. urtean Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkarteak Arrasate Press aldizkaria abian jarri zuenetik. Perretxikoak bezala ugaldu ziren herri prentsako aleak. Bakoitzak bere bidea egin du eta badago aldea proiektu batetik bestera. Herri prentsaren hiru adibide aukeratu ditugu eta haien ereduak azaldu: hamar urte bete dituen Hernaniko Kronika egunkaria, beste hainbeste urte bete dituen Debagoienako Goiena agerkaria, eta hainbat eskualdetan tokia duen Hitza
Hernaniko kronika
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hernaniko Kronika: Auzoko azken txokoko informazioa
Hernaniko kronika 2000. urtean sortu zuen herriko Dobera Euskara Elkarteak. Aldizkaria ala egunkaria izango zen eztabaidatu zuten eta egunerokoaren aldeko apustua egin zuten. Hala, astean bost egunez A3 formatuko orria publikatzen hasi ziren. Gaur egun, astelehenetik ostiralera orri bat, eta larunbat eta igandetan gutxienez zortzi orriko bana egiten dute. Etxe guztietako postontzietan Kronika egunero banatzea oso garestia litzateke, eta beraz, gainerako egunkariak saltzen diren tokietan dago, alegia, kiosko, okindegi eta liburu-dendetan. Hala adierazi digu Eñaut Agirre kazetariak: “Egunero beste periodikoen ondoan jartzen zara eta jendeak hartzen zaitu edo ez. Termometro lana egiten du, hartzen duenak interesa daukalako hartzen du”. Kronika doan banatzen da, eta zenbait jende, beste egunkaririk edo ogirik erosi gabe Kronika bila gerturatzen da kioskora edo okindegira. Astegunetan 4.000 ale banatzen dira eta asteburuetan gehiexeago, 4.500 inguru. Hernanik 19.500 bat biztanle eta 7.000 etxe ditu, eta Hernaniko Kronika ale bakoitza hiru-lau pertsonak irakurtzen dutela kalkulatuta dago, hau da, 12.000-15.000 irakurle ditu egunero.

Egunkaria Hernanin banatzen da, baina Goizueta eta Arano herri nafarretara ere iristen da. Astigarragako Ergobi auzoan ere jasotzen dute, eta okinari esker, Urnietako hainbat tokitara ere heltzen da. Dena den, ez da haien asmoa eskualdera zabaltzea: “Herri batzuen artekoak harreman naturalak dira, Astigarragara eta Aranora festetara beti joan izan da hernaniarra. Hedatze batzuk intentzioz egiten ditugu eta beste batzuetan tirada zabaltzeko eskatu egin izan digute”. Esate baterako, Astigarragako kultur etxeak egitaraua bidaltzen du Kronikara eta hilean behin-edo argitaratzen dute. Bestetik, Buruntzaldeko Euskara Batzordeak egiten dituen kanpainak zabaltzeko bestelako hedabiderik ez dagoenez Astigarragan, Hernaniko Kronika Astigarragara ere hedatzen da kanpaina garaietan. Kronikako kideek argi dute, ordea: “Eskualdeak ez du lehentasunik. Jendeak badauka informazio globala eta behar duena gertuko informazioa da, bere auzoko azken txokoan gertatu den hori ematea nahi du. Eskualdeko hedabideak ez du logikarik baldin eta herriko auzoko elkarteko hori galtzen baldin badugu”.

Erdaldunak ere irakurle
Herrian zenbat euskaldun diren galdetu diegu langileei, irakurle potentzialak irudikatzeko intentzioz. Bada, argitu digute erdaldunek ere irakurtzen dutela egunkaria. Erdaldunek euskaraz? “Egunkariaren lehenengo helburua informazioa ematea da eta bigarren helburua euskararen normalizazioan tresna izatea. Erdaldunek ere Kronika hartzen dute, argazkiak, eskelak eta zerbitzuak –goardiako farmazia zein den, adibidez– begiratzen dituzte. Inoiz euskaraz irakurtzen ez den etxean ere Kronika badago. Gure merkatua herri osoa da”.

300.000 euroko aurrekontua
Zazpi langile ari dira Hernaniko Kronikan; administrazioan eta publizitatean hiru eta kazetari lanetan beste hiru. Zazpigarrenak ordukako lana egiten du egunkaria inprimatzen. Hernaniko Kronika Dobera Euskara Elkarteak argitaratzen du. “Erabaki potoloak” euskara elkarteko zuzendaritzan hartzen dira. Zuzendaritzan Kronikako langile bat dago; orain, Eñaut Agirre kazetaria. Eguneroko kudeaketa egunkariko langileen esku dago.

2010ean 300.000 euroko aurrekontua izan du. %55 autofinantzatua da, horren %80 inguru publizitatearen bidez (iragarkiak eta eskelak, besteak beste) lortzen dute, eta gainerakoak borondatezko ekarpenak dira (Dobera-Kronikako bazkideak tarteko). Diru-sarreren %45 Udalak (erdia), Foru Aldundiak (laurdena) eta Eusko Jaurlaritzak (laurdena) emandakoa da.

Goiena: Kazetari multimediak jomuga
Duela 22 urte Arrasate Press aldizkaria abiatu zen Gipuzkoako Debagoiena bailarako Arrasate herrian. Euskal Herriko herri prentsaren lehen alea izan zen. Horren ondotik etorri ziren hainbat eta hainbat astekari, hamabostekari eta hilabetekari, Euskal Herrian, eta baita Debagoiena eskualdean bertan ere. Debagoienako ia herri guztiek –bailarakoak dira Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta eta Gatzaga. Aramaio arabarra ere Goienaren barruan dago– sortu zuten aldizkaria eta bakoitza bere aldetik ibili zen 2000. urtera arte. Bergarako eta Arrasateko euskara elkarteek eskualdeko hedabideak bateratze bidean jartzeko proposamena luzatu zuten, batik bat, bi arrazoi kontuan hartuz: batetik, herrikako aldizkarigintzatik eskualdeko egunkariaren logikarako jauzia ematea. Bestetik, ordurako baziren Arrasaten eta Bergaran telebista bana, eta horien mantenu-zama kontuan hartuta telebista proiektu bakarra egitea proposatu zen.

2000ko abenduaren 1ean argitaratu zen Goienkariaren lehenengo zenbakia, egunkari formatukoa (A3 neurrikoa), baina astean behin argitaratzen zena. Horrekin batera, aurrez herri gehienek zeukaten aldizkaria ere banatzen zen. 2010eko bukaerara egingo dugu jauzia orain. Gaur egun, Goiena du izena astean bitan argitaratzen den egunkari formatuko agerkariak. Ostiraletan bailara osora banatzen da doan, etxeko postontzietan 20.000 ale utziz. Astelehenetan produktu bera banatzen da, baina ez da doakoa, urtean 38 euroko harpidetza ordaintzen dutenek etxean jasotzen dute eta kioskoan ere salgai egoten da. Tirada 5.000 alekoa da. Duela hainbat urte herrietako euskara elkarteek sortutako aldizkariak ez daude jada. Horixe izan da apustua, herri bakoitzak bere aldizkaria izan beharrean, indarrak batu eta eskualdeko prentsa egitea.

Goiena multimedia

Hasierako Goienkaria astekaritik gaur eguneko Goiena astean bikora hainbat aldaketa izan da. Besteren artean eskualdeko eta herriko informazioaren trataera periodistikoa egokitu behar izan dute. Errezeloak izan ziren, eskualdeko agerkaria sortuz gero herriko informazioa galduko ote zen eta herri txikiek irabazteko baino galtzeko ez ote zuten. Eneko Azkarate Goienako Eduki zuzendariaren ustez, herri handienak eskuzabalak izan ziren herri txikiei tokia eginez. Goienan bi atal ederki nabarmentzen dira; bata, eskualdeko informazio orokorra lantzen duena, eta bestea, herriz herrikoa jorratzen duena, Azkaratek dioen moduan, “jendeak herrikoa baloratzen segitzen baitu”.
 
Papereko Goienaz ari gara, baina Goiena enpresa kooperatiba da eta paperaz gain, telebista, irratia eta Interneteko webgunea ditu.  49 langile ditu Arrasate, Bergara eta Aretxabaletako egoitzetan banatuta. Berandu baino lehen egoitza bakarrean biltzea nahi dute. Fisikoki gertu egongo dira eta garatzen jarraitu nahi duten kazetaritza ereduari eusteko aukera gehiago izango dituzte. Alegia, kazetariak, edo gaika espezializatuko dira edo herrika, eta langile bera arituko da paperean, Interneten, telebistan eta irratian. Hedabide bakoitzerako, gai bera landuko duen kazetari bana izatea, Azkarateren hitzetan, ez da jasangarria, ez ekonomikoki ezta periodistikoki ere.

2.300.000 euroko aurrekontua
Goiena Komunikazio Taldeak 2.300.000 euroko aurrekontua dauka. Autofinantzaketa bidez diru-sarreren %61 lortzen dute. Diru-sarreren beste atal garrantzitsua Debagoienako eta Aramaioko udalen bidez lortzen dute.

Euskara elkarteek sortutako herriz herriko aldizkarien tokian Goiena kooperatiba dago orain, eskualdeko tamaina hartu eta multimedia proiektu bihurtu den ia 50 langileko enpresa kooperatiba.

Hitza: Nazionala, herrialdekoa, lokala eta hiperlokala
Asteartetik igandera Berria egunkaria, ostiraletan herrialdetako Hitzak, asteartetik ostiralera eskualdeko Hitzak eta Interneten herrikako webguneak. Labur esanda horixe EKT Euskarazko Komunikazio Taldearen eskaintza informatiboa. Lau dimentsio batzen dituen eskema hori egituratu berria da. Alabaina, abiapuntura joko dugu gaur egungoa hobeto ulertuko delakoan.

Egunkaria S. A. enpresa Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) bihurtu zen  2003an. Helburua, Berria argitaratzeaz gain, prentsako beste hainbat esparru betetzea zen. Hala, prentsa nazionaletik lokalerako pausoa hasi zuen EKTk. Eskualdekako Hitza markako egunkariak sortu ahal izateko EKTk Bertako Hedabideak S. L. sortu zuen. Hainbat irizpide finkatu zuen EKTk Hitzak sortzeko, horietako bat marka bateratuarena. Eskualdeko hedabide orok Hitza izena izango zuen. Iban Arregi Bertako Hedabideak enpresako zuzendariak esan digunez, egunkari horiek sortzeko eskualdeko eragileen inplikazioa ezinbestekoa izango zen. Aldizkariak zituzten euskara elkarteak hartu zituzten sozio naturaltzat. Beraz, bi eragile elkartu ziren Hitzak sortzerakoan: eragile nazionalak eta lokalak. Hitzak sortzeko enpresa egiturak hiru hanka ditu.

EKTren ordezkari lana egiten duen Bertako Hedabideak-ek %35-40 du Hitza bakoitzean, beste %40 eskualdeko euskara elkarteek (izan bat, bi ala gehiago) eta gainerako %20 gizarte eragileek osatzen dute, hala nola, kirol elkarteek, ikastetxeek, jubilatu elkarteek... Iban Arregiri galdetu diogu ea nola hartu zuten herritarrek eta ordurako aldizkariak argitaratzen zituzten euskara elkarteek eskualdeko informazioa jorratuko zuen proiektuaren etorrera: “Hasieran, beldurretik eta deskonfiantzatik bizi zuten, baina gu egitera gindoazena bakoitzak berak sortzeko gaitasuna izan balu, ongi. Sarri gaitasunik ez dago bakarrik egiteko, horregatik proiektu bateratuen beharra. Hernaniko Kronikak funtzionatzen du eta bada kontuan hartzeko eredua, baina produktu handiagoa egin nahi baduzu, orrialde gehiagorekin... Gure ustez planteamendu egokiena eskualde mailakoa egitea zen. Produktuen artean txokerik ez izateko hainbat moldaketa egin zituzten aldizkari batzuek. Guk gure proiektua osagarri izatea nahi genuen”. Azpeitiko (Gipuzkoa) Uztarria hilabetekaria, esate baterako, hamabostekari edo astekari bihurtzeko hausnarketan ari zen, Urola Kostako Hitza sortzeko zegoela. Azkenean Hitzaren proiektuan parte hartzea erabaki zuen eta Uztarria bere horretan geratu zen. Arregik garbi du: “Hernaniko Kronika, Goiena, Uztarriarekin konparatuta, bi sentsibilitate batzen dituen proiektua da Hitza, eragile nazionala eta lokala. Hor dago diferentzia handia eta horrek alde onak eta txarrak dauzka”.

Krisiak eragindako aldaketak
Hasieran azaldu dugunez, sortu zirenez geroztik aldaketak izan ditu Hitza proiektuak; azkenekoak, batetik krisi ekonomikoak eraginda, eta bestetik prentsaren krisiak eraginda. Gaur egungo banaketa sistema ondorengoa da: Berria jasotzen duenak, asteazkenetan eskualde horretako Hitza ere jasotzen du, eta ostiraletan, Berria, herrialdeko Hitza eta eskualdeko Hitza. Berriako harpidedunak ez baina Hitzakoak direnek asteartetik ostiralera eskualdeko Hitza jasotzen dute eta ostiraletan herrialdeko Hitza ere bai. Iban Arregik adierazi digunez, “planteamendu hau abian jarri dugu eskualdetako Hitzak sendotzeko eta baita Berria sendotzeko ere. Ez da lehentasuna Hitza ez dagoen eskualdetan edizio propioa sortzea”.

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 26a
Azoka
Últimas
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude