Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Gernika ikusten dut gauero etxeko telebistan"

  • Arrozarena kubatar historialariak eman dizu albistea Habanan: “Gernikako bonbardaketaren lekuko bat, bakarra, duzu bizirik uhartean. Jorge Eduardo Elgezabal du izena, eta Cienfuegosen bizi duzu. Ez dakizut besterik”. Eta autoa negoziatu, hartu Jose Enrike Urrutia Capeau idazle eta margolaria laguntzaile eta bazoazke 400 kilometro eskaseko abenturan, morroia aurkituko duzulakoan... Bai aurkitu ere, Cienfuegoseko jesuitek lagundurik, Caonao herrian.
Jorge Eduardo Elgezabal
Zaldi Ero
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kuban jaio, hazi eta bizia zarena zaitugu, baina Gernikan zinen 1937ko apirilaren 26ko hartan, bonba zaparradapean...


Azalduko dizut, atal bat besterik ez bada ere, idazten ari naizen liburuan kontatuta daukat-eta. Aitaita-amamak, gurasoak, nire bi anaia-arrebak eta denok Espainiara joan ginen 1932an. Galiziara abiatu ginen, A Coruñara, hain zuzen, aitaita han jaioa zen-eta. Errementaria zen, ondo lan gogorra! Horrek izorratu zuen. Lan handia egiten zuen, garrantzi handikoa garai hartan. Korapilo asko askatzen zituen! Baina, badakizu, forja eta mailua ez dira lagun errazak, oso biolentoak baino. Eta, osasunez makal, medikuek herrialde hotzagoa agindu zioten. Lehenengo AEBetara joan ginen. Lau urte igaro genituen han. Handik, A Coruñako herri txiki batera –aitaita hangoa zelako, bistan da–, eta atzera Kubara etorri baino lehen, aitak beraren familia eta herrialdea ere ikusi genezan nahi izan zuen; bisita egitea. Eta horrela heldu ginen Gernikara 1935ean. Etxeko txikiena nintzen ni, 10 urte nituen. Horixe gure historia ordu arte. Gero, bonbardaketa izan zen, eta kito.

Aitaren aldeko familia gernikarra zenuten, beraz.


Bai, baina utzidazu esaten idatzi dudan liburuko beste atal bat. Gorriak ikusi genituen Gernikan, bonba egun hura baino lehen ere. Bi urte haietan goseak bizi izan ginen, eta hotzak. Gu kubatarrak ginen, klima tropikala dugu hemen, beroa dugu egunero ogia, eta han (bai Galizian eta bai Gernikan), hotza hezurretaraino sartzen zitzaigun. Eta gose handia ere pasatu genuen. Gogoan daukat behin jan genuela okela. Behin! Gure jatekoa barbantzuak eta ogi pusketak zen. Gehiago ere esango dizut, eta egia da: gure aita mendi aldera joaten zen, inguruko soroetara, belarren baten bila, amak egiten zuen zopa moduko hari gustu apur bat emateko. Geure buruak engainatzeko, pentsatzen dut nik. Ez zen erraza, gero! Badakizu nola den esaera hemen: “Ez da erraza!”, baina orduko denbora hartan, Gernikan ere ez zegoen erraz! Etxeko txikia nintzenez, neu nintzen iluntzean ohera tripan zer edo zer sartuta oheratzen zen bakarra. Eta ezta beti ere! Gure gurasoak, eta nire anai-arrebak, tripa-hutsik sartzen ziren ohera. Eta pentsatu ere ez Kubako familiak guri laguntzerik. Alderdi hura blokatuta zegoen, Espainia iparralde hura, esan nahi dut. Gerra zen. Eta 1937ko apirilaren 26an, bonbak bota zituzten hegazkin alemanek. Egun hartan jausi ziren bonbak, baina lehenago ere askotan jo izan zuten alarma, eta egunero joaten ginen zegokigun babeslekura. Etxetik hur zegoen, kale batzuk harantzago.

Eta bonbardaketa...


Bonbardaketa? Gogoratzen naiz azoka eguna zela. Ez uste ikaragarrizko gauza zenik. Egoera nola-halakoa zen. Beti azaltzen zen baserritarren bat, etxeko animalia ekarri eta besteren batekin trukatzen zuena, edo saltzen zuena, edo dena delakoa. Alarma jo zutenean, babeslekura abiatu ginen, korrika. Egun hartan bai, benetan ari ziren, bonbak jausten ari zirela sartu ginen babeslekura. Eta gure ondoan, baserritarrak, plazan zeudenak. Uste dut 600 lagun sartzen ginela babesleku haietan, baina egun hartan mila baino gehiago izango ginen. Esan dut, azoka eguna zen, eta inguruko baserritarrak ere han zebiltzan, saldu-erosian. Nire akorduan, hiru egun egin genituen han zarratuta.

Hiru egun babeslekuan sartuta?


Babeslekuan, bai, baina egun hartan, hilaren 26an, kanpoan zer zen ikustera irten genuen. Eta hura zen, hura, ikustekoa! Dena apurtuta zegoen. Bizian ez dut halakorik ikusi! Jendea orroka, batzuk negarrez, beste batzuk batak besteari helduta, besarkatuta. Seme-alaben bila, senideen peskizan, gurasoak non ote ziren galdezka, denak orroka... Zer zen hura, bada! Hildakoak ezker-eskuma, adin guztietakoak, animaliak ere hilda, gorputz zatiak han eta hemen, zaurituak gura beste, sua... Oroitzapen horiek dauzkat, ez zen gauza gozoa, 10 urteko mutikoarentzat. Eskerrak ama ondoan neukan. Besarkatuta nindukan, babestu guran. Nire anaia, berriz, egun hartan ez zen lanera joan, eta horregatik irten zen onik, ze bonbek lan egiten zuen inprenta zirtzildu zuten; ez zen inor bizirik atera. Nik ez daukat hura kontatzeko berbarik, han ikusi nuena, han ikusten ari naizena oraintxe berton… Sekula ere ez dut ahaztuko, detaile txikiena ere akorduan daukat eta, behin honezkero, ez zait ahaztuko. Batetik bestera ibili nuen Gernika bonbardaketaren ostean, eta dena apurtuta, birrinduta zegoen. Juntetxea, Andra Mari eliza eta arma fabrika baino ez ziren libratu.


10 urteko haurra zinen.


Eta 10 urteko haurraren oroitzapenak gorde ditut, baina amak eta neba-arrebek gehiago zituzten. Zoritxarrez, hilak dira. Gure amak gauza asko kontatzen zituen. Esaten zuen aitaren familia ikustera joan zenean, haiek ez zutela euskaraz baino berba egiten, eta “maketa” esaten ziotela amari, eta berba hori baino ez zuela ulertzen. Ez zitzaien gustatu beraien etxeko bat galiziarrarekin ezkontzea. Baina handik lasterrera etxeko legez maite zutela, maite gintuztela. Azken finean, bihotz oneko jendea zela. Hori zioen gure amak. Hemengo egunkari batean amak kontatuta dakit Asilo Alzada kalean bizi izan ginela, 19. zenbakian. Irakurriko dizut amak hemengo Juventud Rebelde egunkariari aspaldi esandakoak: “Gerra hasi baino lehen, jesuitak mugitzen ari zirela ikusi genuen. Urrezko eta zilarrezko gauzak batzen hasi ziren, San Inazio Loiolakoarentzat urtzeko, itxura batera, nahiz eta benetan Francorentzat urtzen ibili. Baina Eusebio Arronategi abadeak, eta Andre Mari elizako parroko Domingo Iturraranek, kontra egin zieten...”. Arrebak ere kontatzen zituen Gernikakoak, aldizkari berean. “Gernika mehatxupean zegoen, herri asko legez. Bost babesleku egiten hasi ei ziren, baina erasoari ekin ziotenean, artean amaitu gabe zeuden. Bakarra ei zen zementuzkoa. Besteak pinu enborrez eginda zeuden. Alemanek bonbak jaurti zituztenean, pinuak su hartu zuen, eta barruan ezkutatuta zegoen jendea berton hil zen. Astelehena zen, azoka eguna, esan dudanez, eta etxean geunden alarmak jo zuenean. Aire erasoa esan gura zuen horrek. Arkupera joan ginen, hirugarren babeslekua zegoen lekura. Erdiko kalean beste bat ei zegoen Don Tello kalean. Horiek zeharo apurtu zituen atakeak. Barruan zegoen jendea berton hil zen”. Arrebak esaten zuen gu joan ginen babeslekua jendez lepo zegoela, 700 lagun baino gehiago, eta ura, ostera, orkatilaraino genuela. Kanpoan, harea-zakuak ipini zituztela, harea sikua, eta bonbak lehertzen zirenean, harea babesleku barruraino sartzen zela. Ito ez ginenean! Oxigenorik ez ei zegoen guztiontzat, denak han pilatuta, mordoan. Queipo de Llano jeneralak Gernika dena apurtuko zuela esan zuen, eta gernikarrak ahal zuten moduan prestatu ziren. Bonbardaketa ostean, ez oinetako eta ez beste, mendian barrena Busturia aldera jo genuen, eta harako bidean metrailatu egin gintuzten soldadu frankistek. Han, alpargatak eman zizkiguten, arropa… Dena lohituta geunden, eta beldurrak airean! Arrebak kontatzen zuen, eta neu ere gogoratzen naiz zer edo zer.

Oroitzapena beti hortxe omen duzu, ezin aldendu…


Bai. Nahikoa da telebistan Irak, Afganistan edo dena delako lekua azaltzea, Gernikako hura gogora ekartzeko. Behin esan nuen eta halaxe jarri zuen kazetariak gero egunkarian: “Gernika ikusten dut gauero etxeko telebistan”. Jendea ikusten dut, handik hona eta hemendik hara lasterka, korrika, eta haien larruan jartzen naiz, nahigabe ere. Idazten ari naizen liburuan ere badiot, alegia, Kubara itzuli eta harrezkeroko hogei urtean ere gure familia kirioak dantzan bizi izan zela sirena hotsa entzuten zuen bakoitzean, edo kanpaiak joka, edo alarma zarata. Ez da erraza, ez! Asko idatzi da Gernikakoaren gainean…

Zure liburuaren gaia ere bada, izan.


Bai, jakina! Nik esaten dut hura saiakera bat izan zela, kupula alemanak diseinatu zuena. Kondor legioa bidali zuten. Gernika bonbardatu eta jende zibilak zelan erreakzionatzen zuen aztertu gura zuten. Nazien esperimentua izan zen, andre, gizon eta umeen erantzuna ikusteko! Kondor legioak bertatik bertara zuen kanpamentua, Gasteizen. Han zeuzkaten generazio berriko hegazkinak, eta haiek probatu beharra zeukaten, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, gerra handi haren atarian. Gernikakoa gerra krimena izan zen, ez dauka beste izenik! Jendeak ez zeukan babesteko modurik. Han edo hemen irakurri dudanez, faxisten jeneral batek esan omen zuen: “Gernikako gazteei bonboiak jaurtiko dizkiegu”. Esan egin behar da, gero! Jeneral hori gaixo egon behar zen, horrelakorik esateko. Herbert Matthews amerikar kazetariak “bonbardaketa totalitarioaren” prototipotzat jo zuen Gernikako bonbardaketa, eta Ludger Mees irakaslearen arabera –ezagutuko duzu historialaria, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordea–, Gernika “nazien armadaren estrategien saiakera-bankua izan zen, haien teknologiena, haien hegazkinena, haien bonbena”. Ez dago, orduan, dudarik. Hitlerrek horretarako erabili zuen erasoa, gero erabiliko zuen makineria militar handi hura zelan zebilen ikusteko, gerra prestatzeko.
Liburua
“Kubara itzuli ginela kontatzen dut eta hor amaitzen da liburua. Harrezkerokoaz idaztea ez zitzaidan inportantea iruditu. Baina bai, hemen ere banuke zer kontatua… Iraultzaren gaineko kapitulua eransteko esan didate, eta horrek atzeratu du liburua argitaratzea. Gernika darama izenburuan, jakina”.
Nortasun agiria
Jorge Eduardo Elgezabal  Martinez (Cienfuegos, Kuba, 1925). Errigoitikoa zuen aita, Kasimiro Elgezabal Apraiz, eta galiziarra ama, Maria Luisa Martinez Vega, Santa Marta Ortigueirakoa. Kuban ezagutu zuten elkar, bertan ezkondu. Hiru seme-alaba izan zituzten, Luisa, Kasimiro eta Jorge Eduardo, bizirik irauten duen bakarra. Galizian ziren 1932an, Kubako egoera politiko makurraren ondorioz, Gerardo Machadoren diktaduratik ihesi. Galiziatik Euskal Herrira etorri ziren atzera Cienfuegosera itzuli baino lehen, Errigoitiko familia ezagutzera. Horrela harrapatu zituen Gernikako bonbardaketak. Sarraskiaren lekuko izan ziren. Aldi hura paperean jarria du Jorge Eduardo Elgezabalek, liburu idatzia, azken ukituen zain.

Interésache pola canle: Gernika 1937
Un ano máis as sirenas en Gernika, da man da poboación palestina e dos Artesáns da Paz
Este venres cúmprense 87 anos desde que a aviación fascista bombardeou e masacró Gernika o 26 de abril de 1937. Como todos os anos, as institucións e axentes sociais organizaron numerosas actividades. Posta en servizo das sirenas do tramo, paseo e fábrica de Astra.

Esquecendo os crimes de onte, como evitar as guerras de hoxe?
Máis aló do bombardeo de Gernika, Alemaña apenas coñece a participación da Lexión Cóndor na masacre da poboación durante a Guerra de 1936. O xornalista Carmela Negrete contou esta falta de memoria no revista Contexto. Sen saldar tales débedas, como evitaremos a... [+]

Os crimes da Lexión Cóndor esquecidos tamén en Alemaña
En Gernika celebráronse actos conmemorativos do bombardeo de 1937, e xorde unha disputa tras as declaracións do ministro Bolaños do Goberno español: "É unha honra estar aquí para representar ao Goberno lexítimo da República que atacou co bombardeo". En Alemaña, con todo,... [+]

Bombardeos de Gernika 86 anos
Programa alternativo ao bombardeo fóra dos focos
O 25 de abril, véspera do aniversario da masacre, o xornalista Igor Meltxor presentará en Astra o libro 'Cabacas'. Na sala Elai Txiki pódese ver unha exposición de imaxes da Guerra Civil seleccionadas polo xornalista Iñaki Berazadi.

Publicado o libro sobre o bombardeo da Lexión Cóndor en Munitibar en 1937
Munitibar 26/04/1937: Crónica dun ataque aéreo e presentación pública o domingo. O 26 de abril de 1937 a Lexión Cóndor atacou aos habitantes de Munitibar. Pola tarde do mesmo día foi prólogo á masacre en Gernika.

2022-09-26 | ARGIA
Luís Iriondo morre aos 100 anos, un das últimas testemuñas do bombardeo de Gernika
Faleceu o luns, en Gernika, segundo confirmaron fontes municipais. Tiña 14 anos cando bombardearon o seu pobo e tivo que refuxiarse nun refuxio. No seu libro O mozo de Guernica relatou vivir.

2022-04-26 | ARGIA
Emilio Aperribai, sobreviviente do bombardeo de Gernika
"Do mesmo xeito que o goberno alemán pediu perdón, o que debería facer o goberno español é pedilo tamén"
Emilio APERRIBAI era un neno de 8 meses cando bombardearon Gernika. A nai levouna en brazos a un caserío de Lumo e conseguiu sobrevivir. El e a súa filla Mónica xa escribiron o ano pasado unha carta ao Goberno español e trasladárona a través do lehendakari, Iñigo Urkullu... [+]

Os berros do bombardeo de Gernika, con vida tras 85 anos
O Concello de Gernika e as asociacións da localidade organizaron varios actos para lembrar a masacre de fai 85 anos, que comezou o pasado 26 de abril.

Sare percorrerá o trazado do ferrocarril refundado por presos republicanos de Gernika a Bermeo
No marco dos actos conmemorativos do 85 aniversario do bombardeo de Gernika, Sare de Gernika-Lumo completou o percorrido da memoria que se prolongará este sábado seguindo a liña ferroviaria de Gernika a Bermeo.

2022-04-20 | ARGIA
O 26 de abril levarán a cabo mobilizacións contra a guerra nas capitais de Hego Euskal Herria
O 26 de abril, coincidindo co 85 aniversario do bombardeo de Gernika, levarán a cabo concentracións nas capitais de Hego Euskal Herria. Algúns municipios tamén poden realizar as súas propias convocatorias.

Presentan un vídeo de adianto con motivo do 45 aniversario da Comisión Gernika
O mesmo día en que se bombardeou Gernika, o 26 de abril realizouse a primeira declaración pública do Consello Gernika, fai 45 anos. Desde entón converteuse nun importante instrumento para manter a memoria da masacre de 1937. Está a realizarse un vídeo e presentouse un... [+]

Fotos descoñecidas da Guerra de 1936
Koch, a sombra traseira do fume
Nas coleccións fotográficas cedidas polos familiares de Sigfrido Koch Bengoechea ao Museo de San Telmo de San Sebastián, hai fotografías nunca vistas até agora. Nos corpos mortos, na orde perfecta dos avións e mísiles, e nos esqueletos dos edificios calcinados, como os de... [+]

Eguneraketa berriak daude