Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Espektatiba faltsuek desorientatuta bizi gara"

  • Tolosa, 1962. Elkarri-ko koordinatzailea izan zen hamalau urtez. Baketik zentroko zuzendaria da 2006ko urriaren 14tik. Pertsona izaten hezi (8 ikaskuntza) liburuaren egilea da. Liburuaren arrastoan iritsi gara Arantzazuraino.
Jonan Fernandez
Dani Blanco

“Egunero berregiten den filma dugu bizitza” esaldia azpimarratu dugu zure liburuan, besteak beste.


Baketik-en ari garenok, pertsona bere baitatik aldendu daitekeela diogu, bere baitatik urrundu eta bere burua analizatu dezakeela. Hau da, pertsonak bere izaera esperimentatzen ahal du eta bizitza film bat bailitzan ikus. Nik goiz honetan egin dudana ikus eta aztertu dezaket, ongi edo gaizki egin dudan, eta ea hobetu dezakedan, alegia. Gaitasun hori gizakion izari eta ezaugarria da. Areago, gaitasun horrek aukera ematen digu bizitzaren gidoilari ere izateko. Bizitzaren hurrengo kapitulua berbideratu dezakegu. Neurri batean gure bizitzaren zuzendari izan gaitezke.

Pertsona izaten hezi baino lehenago bi liburu idatzi zenituen. Zer dira liburuok Baketik-en ibilbidean?


Lehenak (Ser humano en los conflictos) gatazkei etikoki aurre egiteko modua aztertzen du. Gatazken erabakitasunetan ezarri den logikarekin kontrastatzen du, ez du bat egiten gatazkei aurre egiteko erabili ohi den metodologiarekin. Gure ustez, ez dago gatazka ongi konpontzerik, pertsona norberak ez badu bere buruarekin daukan gatazkaren egiazkotasuna planteatzen. Hau da, besteekiko daukan gatazka bere buruarekiko daukan gatazka ere badela onartu behar du. Arazoak argipen etiko bat eskatzen du: “Zertan ez dut nik egia osoa edota zertan du besteak arrazoi?”.


Nondik hasten da elkarbizitzaren arazoak konpontzen, ordea?


Galdera horretatik sortu zen Vivir y convivir mejor liburua. Oinarrizko lau ikaskuntza eskaintzen dituena. Horiei beste lau gehitu dizkiegu Pertsona izaten hezi liburuan. Zortzi ikaskuntzak, bizitzan hobeto kokatzeko eta bizikidetza hobeto lantzeko zuzenduta daude.

Liburuan zazpi ikaskuntza lantzen dira funtsezko batera iristeko: maitasunaren ikaskuntzara.


Baketik-en bizitzarako funtsezkoa argitzeko giza esperientziaren ikaskuntzetan oinarritzen gara. Ikaskuntza horiek zortzi esperientzia dira –lau, hiru eta atal batean antolatuak–. Esperientziok halere, prozesua lantzen hasi orduko pertsonon baitan daude. Alegia, ez da deus berririk ikasi behar, pertsona bakoitzarengan dagoen esperientzia argitu behar dugu. Hori da gakoa.


Esan nahi baita...


Gizakiok, izan euskaldun, txinatar edo austriar, guztiok esperientzia mugatua daukagula. Pertsona mugatuak gara, esker onaren muga daramagu, kontzientziari entzuteko edo giza duintasunaren esanahiaren mugarekin bizi gara. Esperientzia horiek guztiak gure baitan dauzkagu, heziketarako ahalmen handikoak dira eta horiek argitu behar digute bizitzaren oinarria.


Espiritualtasunak lekua dauka liburuan. Espiritualtasunak ez du nahitaez erlijiotasuna esan nahi, halere.


Batetik: Baketik-en dugun helburuetako bat ulergarriak izatea da. Arantzazun gaude, erlijioaren nortasun gunea, baina gure nortasunaren ezaugarria sinestunei nola sinesgabeei begira aritzea da. Bigarrenik: nahasmendu larria dago erlijioaren eta espiritualtasunaren artean, eta ondorioz, gizartearen parte oso inportante batek espiritualtasuna alboratu du, uste du espiritualtasunak ez duela ezer ikustekorik bizitzarekin. Guk, aldiz, espiritualtasuna gizakion berezko izaria eta ezaugarria dela diogu. Besterik da fede erlijiosoa, espiritualtasunean bermatuta, harago doana. Gizakiak izari espirituala gutxietsi du eta hori dramatikoa da. Alabaina, izari espirituala berreskuratzeak lotura zuzena dauka pertsonok dauzkagun erronkekin. Liburuaren ikaskuntzak gizakion izari espiritualarekin lotuak daude, ez dute zertan erlijioarekin lotuak izan behar.


Erlijioaren garaia iragan al da?


Ez dut uste. Krisi larrien garaia bizi dugu: hala ekonomikoa nola ingurumenarena, baita krisi existentziala, psikologikoa edota pertsonala ere. Ondorioz, gizarteak “bilaketa” lantzen du. Bilaketarako bide anitzak, daude eta horietako bat bide erlijiosoa da. Besterik da erlijioek gizartea bilatzen ari den beharrizanei argi eta garbi erantzuten ote dioten.

Nola bizi duzu zuk erlijioa?


Nik hamasei urterekin erabat moztu nuen mundu erlijioso eta kristauarekin, ergelkeria iruditzen zitzaidalako. Gure belaunaldiari erlijioa modu puerilean edo funsgabean azaldu ziguten. Oso zaila zen hari atxikia bizitzea. Gerora, pueriltasun horren oroipena barnean geratzen zaizu. Ordea, baten batek erlijioa modu berrituan azaltzeko zortea baduzu, heldutasunez, bada erlijioa bestera ikusten duzu. Nik kristau fedea berriz ere jasotzeko zorte izan dut, berau heldutasunez jasotzeko pertsonekin topo egin dudalako. Horrek erlijioa beste modu batez bizitzen lagundu dit. Arantzazun eta Baketik-en aritzeak laguntzen du horretan.

“Nire aiton-amonak, eskolara joan gabeak, haiek heziak izan ziren, giza-formazio sendoa zuten. Nola lortu ote zuten? Zer egingo zuten haiek gure artean?” idatzi du Xabier Etxaniz Erlek Argian. Zer iradokitzen dizu?


Gure aitona-amonengandiko gaur egunera aldaketa handiena giza ikaskuntza esentzialen inguruan izan da. Gure munduan zenbatezinezko espektatibak daude bizitza, elkarbizitza eta zoriontasunari buruz. Espektatiba hauek erabat desorientatuta gauzkate. Espektatiba gezurrezko hauek ez ziren existitzen gure aitona-amonen garaian, bazeuden gauza hobeagoak eta txarragoak, baina onen artean ez zeuden bizitzari buruzko egungo espektatiba faltsuak.

Egun, hitzek esanahi bikoitza dute askotan. Konpromiso hitza, adibidez.


Hitzen zentzua ongi bereizteko eta argitzeko bi galdera daude: Nondik? Eta zertarako? Zuk konpromiso hitza hartu duzu. Pertsona bat, kausa politiko edo humano baten aldeko militante sutsua da: “Zein pertsona emankorra!” diogu. Ziur? Zergatik? Zer lortu nahi du horrekin? Beste pertsonak laguntzea edo bere burua ongi sentitzea bilatzen du? Alegia, besteen aldeko konpromisoa onbera sentitzeko bada, ez da konpromiso emankorra eta interesgabea. Besterik da dohaintasunetik aritzea, hori da gakoa. Eta zertarako?: Beste pertsona autonomoagoa edo dependenteagoa izateko diharduzu? Hirugarren munduko kooperazioaren adibidea dugu: zertarako laguntzen ditugu? Independenteak edo dependenteagoak izan daitezen? Nondik eta zertarako ondo jakiteak konpromisoa argitu behar du, apala izatea eskatzen du.

“Egia bilatzen duenak hautsa baino apalagoa izan behar du” esaten zuen Gandhik.


Izan ere, abiapuntua ez zarela egiaren jabe onartzea baita. Umiltasunaren definizioa zoragarria da: “Umiltasuna norberaren mugen ezagutza eta onarpena da”. Horren jakitun jardutea apal eta umila izatea da. Egiaren bila joateko berebiziko premisa da umiltasuna.

Badago halere, egia bat lurtarra: zientziaren egia. Bestea, berriz, erlijiosoa da: fedea behar duen egiak.


Horren erantzuna paradoxikoa da. Ez dago definitibotzat azaldu daitekeen egia. Bizitzan ordea, egia baten alde aukeratu behar duzu, zure egiaren bilaketaren alde egin behar duzu. Erlijioa edo fedea bizitzeko moduak paradoxa hau onartzearekin lotura handia dauka. Horra baiezpena. Ez dago egia definitibo bati buruzko ziurtasunik, baina, nik sinetsi behar dut nire bidearen egiazkotasunean urratsak ematen segi ahal izateko. Areago, jainkoarengan sinesten ez duenak ere egia baten aldeko aukera egiten du.


Liburuaren lehen zazpi atalek maitasuna dute helburu. Maitatzea baina, zentzu espiritualean, ez dago modan.


Alabaina maitasunak ez du zentzu espiritualik, maitasuna espirituala da. Espirituala da edo ez da. Ez da materiala, dimentsio espirituala du, ez da beste ezaugarriak bezala. Maitasuna inportanteena da bizitzan, baina ez da esaten zergatik. Eta komeni da esatea. Gure tesia hauxe da: maitasuna bizitzarako inportanteena da existentziaren angustia gainditzen laguntzen duelako. Hiltzearen angustia, amaieraren angustia eta gure bidea iragankorra dela adierazten digulako. Maitasunaren esperientziak eta konfiantzak gainditzen dute existentziaren angustia. Maitasuna gakoa da bizkarrean daramagun existentziaren eta heriotzaren beldurra deskubritzeko.
Bere burua berak egindakoa

Juan Garmendia Larrañaga tolosarrak Argian esana: “Asko balio du, meritu handiko gizona, bere burua berak egindakoa, Jonan Fernandez Erdozia da hori”.


Eskertzen dizkiot hitz horiek Juanitori; bihotza ukitu dit. Ez naiz meritu handiko pertsona, baina polita da esan duena. Txikitatik ezagutzen dut. Nire aitona-amonak, erdoziatarrak, Etxarri Aranatzetik etorri ziren Tolosara; Juanitoren familiaren etxeko ganbaran bizi izan ziren alokairuan. Gure familiaren jatorria oso umila da.

Bere burua berak egindakoa...


Ez dut unibertsitateko ikasketarik. Bizitzak eta neure intuizioak bultzatu ninduen beste bideetan erantzunen bila joatera. Hamasei urterekin atera nintzen mundura, motxila harturik. Autodidakta naiz, neronek osatu dut nire burua.


Baketik zentroan gaude. Galdetu al diozu zure buruari nola iritsi zaren Arantzazuraino?


Bai, hainbat aldiz, eta segitzen diot galdetzen. Lau urte daramatzat hemen. Duela bost urte ez zitzaidan burutik pasatzen inolaz ere, egun proiektu honetan izango nintzela. Halere, bizitzan ibilitako bide guztia leku honetara iristeko ikaskuntza izan dela sentsazioa dut.

Espiritualtasuna bizi duzun seinale.


Bai. Nire burua espiritualtasunera zabaltzea faktore funtsezkoa izan da.
"Jendarteak asko ikasi du sufrimenduaren eraginez"
Arantzazuko Gandiaga Topaguneraino bide egin dugu. Baketik zentroko zuzendari Jonan Fernandezekin solastatu gara. Bakerako ikasketen eta egitasmoen topagunea da Baketik. Pertsona izaten hezi liburua izan dugu solasaren ardatza. ARGIAk datorren astean kaleratuko duen elkarrizketaren aurrerapena duzu hurrengo testu hau.

Liburuak ikaskuntzak eskaintzen ditu. Enpatiaren plusa ataletako bat da. ARGIAko 2094. zenbakian (2007-06-24) Larrun gehigarrian (PDF) euskal gatazkaz eztabaidatu genuen. Horrela zioen titular nagusiak: “Biktimekiko enpatia eza gatazkaren sintoma larria”.

Hiru urte luzeren ondoren, hona Jonan Fernandezek enpatiaz eta gatazkaz esandakoa:


Gizarte hau asko aurreratzen ari da bizikidetzan. Giza eskubideak nahiz gizaki arteko enpatia bereganatu beharraz jabetzen ari da. Jendarteak asko ikasi du sufrimenduaren eraginez, sentsiblegoa da sufrimenduaren aurrean. Iraganean, urte zenbaitetan, motel ibili ginen, baina sentsibilitatea onduz eta garatuz goaz. Aldaketa garaiak bizi ditugu. Baketik-etik, datozen aldaketek elkarbizitza eta errekontziliazio prozesua uztartzeko aukera eman daitezen desiratzen dugu, sare sozialak ehunduz eta lotuz joan daitezen.

Gizarte gatazkei aurre egiteko bide orria irudikatu dugu eta bidean abiatzeko Pertsona izaten hezi liburuko lau premisa sartu ditugu gure zakuan: izaera mugatua, esker ona, kontzientziari entzutea eta giza duintasuna. Hona Jonan Fernandezen hitzak:



Lau oinarri horiek edozein testuinguruan aplikatuak baliagarriak dira. Demagun, trauma bat, eritasun bat edo istripu larri bat jasan ditugula edo senitarteko heriotza bizi dugula. Nola heldu horiei? Nola onartu galdu duguna?

Bat: horiek onartzeko, gure izaera mugatua dela onartu behar dugu.

Bi: baloratu behar dugu bizitzan zenbat gauza on dugun bizitzen jarraitzeko: seme-alabak, lagunak, lana, proiektuak.

Hiru: pentsamendu zuzenak behar ditugu, kontzientziari kasu egin behar diogu.

Lau: galdu duguna galdua ere, nork bere lekua dauka munduan. Familian, lagun artean, auzoan, lantegian. Horiek guztiak dira giza duintasunaren abala.
"Negoziazioa gure gainean proiektatzen dugun exigentzia mailaren arabera planteatzea akatsa da"
Pertsona izaten hezi liburu didaktiko eta praktikoa da. Ariketa fisikoa, ibiltzera eta meditatzera gonbidatzen duena.

Zentzu horretan, jarduera intelektuala, bitarteko edo baliabide bezala, gure bizitza eraldatzeko gainbaloratu dagoela esan nahi dugu. Hau da, pentsatzen eta pentsatzen, gauzak aldatuko ditugula pentsatzeko joera dugu. Neurri batean ongi dago uste hori, jarduera intelektuala eta erreflexiboa beharrezkoa da, baina errealitatea batez ere eraldatzen duena barne esperientzia da, esan nahi baita, jarrera espirituala. Jarduera intelektualaz eta erreflexiboaz harago doana, nork bere buruarekin esperimentatzeari lotua dagoena.

Halaber, alde afektiboak laguntzen digu bizitza eraldatzen, beste pertsona batekin alde horiek kontrastatzeak transformatzen gaitu, ekintzak eraldatzen gaitu. Bizi dugun gizartean, eztabaidan ari gara eta askotan, gogoeta intelektual soilaren bitartez egoera transformatuko dugulakoan gaude. Askoren ustea eta joera hori da. Hori egia da neurri batean. Izan ere, bizitzan izari edo dimentsio gehiago behar dira, hala nola, isiltasuna edota meditatzea, paseatzea edo ariketa fisikoak egitea. Dimentsio horiek laguntzen dute pertsonaren eraldaketan, baita bere inguruaren transformazioan.

Pertsona hezteko, geure izaera mugatua dela onartzea gakoa dela diozu. Esate baterako, ondokoekin diferentziak negoziatzeko unean.


Mugatuak garela onartzea abiapuntu funtsezkoa da edozein egoeran. Onarpen horrek hobeto kokatzen gaitu pertsonak bezala munduan eta bizitzan. Bestela esanda, mugatuak garela onartzeak izan gaitezkeena hobeto erakusten digu. Gure akatsak eta gure ondoan –testuinguruaren arabera– ditugunen akatsak onartzeak haiekin negoziatzen laguntzen digu.
Negoziazioaren arazoa hau da: bi abiapuntutik hasten gara negoziatzen, gure mugak eta akatsak erraz ulertzen eta barkatzen ditugu, baina besteekin oso gogorrak eta exigenteak izaten gara. Negoziazioa gure gainean proiektatzen dugun exigentzia mailaren –edo idealaren– arabera planteatzea akatsa da. Gure izaera mugatua eta negoziazioa oso lotuta daude.

Ismoen ondoko garaian, insistentzialismo etikoa proposatzen duzu.

Zazpigarren ikaskuntzari lotua da insistentzalismoa, pazientziaren plusari. Baketik-en pazientziaren ideia berreskuratu nahi dugu. Pazientzia bizitzako zailtasunei aurre egiteko pertsonak daukan bitarteko natural eta printzipalena dela diogu guk, betiere, zailtasunak patologikoak ez direnean. Horretarako, ezinbestean, bitarteko ez naturalak daude. Pazientzia gurekin dugun baliabide naturala eta berebizikoa da. Insistitzen jakitea –eustea edo konstantea izatea– bizikidetzarako pazientzia garatzea da, hobeto bizitzeko ariketa alegia.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 17a
Azoka
Últimas
2025-04-11 | El Salto-Hordago
"O conflito non é o mesmo que o abuso", para abordar os debates en torno ao feminismo
Katakrak traduciu ao euskera o libro de Laura Macaya. Traduciuno Amaia Astobiza, co obxectivo de abrir debates en torno ao feminismo e poder abordalos desde outras miradas.

EE.UU. retira o visado aos 300 estudantes que se mobilizaron en favor de Palestina
UU. asinou o 30 de xaneiro un decreto que autoriza a expulsión dos estudantes estranxeiros que participan en manifestacións a favor da causa palestina. Desde entón estanse repetindo as anulacións de visados dos alumnos.

2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Taberna gaña o Premio do Festival de Cine e Dereitos Humanos
A cineasta Helena Taberna recibirá este ano o Premio do Festival de Cine e Dereitos Humanos de Donostia-San Sebastián. A entrega do premio terá lugar o venres, 11 de abril, ás 20:00 na gala de clausura que se celebrará no Teatro Vitoria Eugenia.

2025-04-11 | ARGIA
Denuncian trece ataques en tres colexios de Uztariz, Domezain e Angelu
Once das agresións producíronse no colexio católico San Francisco Javier de Uztaritze, as outras dúas no Colexio Católico de Dominxin e no colexio público San José de Angelu. Cinco alumnos do colexio de Ziburu deron os seus testemuños no tribunal, que quedou disolto.

2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negociación: motivo para chorar

Os profesores e profesoras do ensino público temos a necesidade e o dereito a actualizar e mellorar o convenio laboral que non se renovou en quince anos. Para iso, deberiamos estar inmersos nunha verdadeira negociación, pero a realidade é nefasta. Unha negociación na que... [+]


2025-04-10 | ARGIA
A páxina está a se reunir moita xente á comunidade
O pasado 27 de marzo ARGIA presentou a Folla Bizi Baratzea, unha nova revista de carácter estacional que mira á terra. A principios de marzo abriuse a posibilidade de facerse socio e recoller en casa unha gran páxina cun formato moi especial. A resposta foi moi cálida... [+]

Os Estados Unidos rebaixan os seus aranceis de 90 días ao 10%, pero elevan a súa taxa a China ao 125%
Donald Trump argumentou que aplicou a rebaixa a países que non responderon á subida de impostos e mostráronse dispostos a negociar, incluída a Unión Europea. A competencia comercial entre China e Estados Unidos segue aumentando.

2025-04-10 | ARGIA
O profesorado do ensino público vasca realizará cinco días máis de folga en maio
Os sindicatos Steilas, ELA, LAB e CCOO convocaron un terceiro ciclo de folga do 12 ao 16 de maio en favor do reforzo do ensino público. Explicaron que a última proposta que lles trasladou o Departamento de Educación non dá unha resposta axeitada ás súas reivindicacións.

Non queren máis horas de inglés
As familias de centros educativos do modelo D-PAI de Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri e Ponte a Raíña sairán á rúa para denunciar que o Departamento de Educación pretende ampliar as horas de inglés por lei foral. Consideran que se trata dunha decisión contraria... [+]

2025-04-10 | ARGIA
Os sindicatos acusan o Goberno de Navarra de "boicotear" as negociacións durante a folga da función pública
Máis de 30.000 traballadores da función pública de Navarra estaban chamados á folga este mércores pola tarde. O seguimento da convocatoria foi desigual en función do sector, e os sindicatos denunciaron que o goberno foral ha establecido de forma deliberada servizos... [+]

2025-04-10 | Gedar
Investigan o caso dunha persoa que faleceu nunha intervención da Ertzaintza
En agosto do ano pasado, un home sufriu un infarto cando foi detido por axentes da Ertzaintza nas proximidades de Irun. Durante a investigación da morte de Eneko Valdés, a Policía foi absolta.

2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki e Ilora Capot
"Todos necesitamos a liberdade e a festa de Bekat'uros ofréceo"
A festa vasca Bekat’uros LGBTQIA+ pasará por terceira vez en Atharratze. O 12 de abril, a asociación Prefosta organizou un programa de todo o día, cun percorrido pola rúa Usaiako, concertos e espectáculos.

Microsoft despide a dous traballadores por denunciar as relacións da multinacional con Israel
Os dous traballadores, que o venres cortaron o acto do 50 aniversario de Microsoft, acusaron os xefes da empresa do seu papel no xenocidio de Gaza. A multinacional está a vender ao Exército israelí armamento fabricado con intelixencia artificial.

Eguneraketa berriak daude