Marko Txopiteak Bertsolaritza askea; gaurkoa, atzokoa, betikoa artikulua idatzi du Gaur8 aldizkarian: "Bertsolaritza, beste musika mota batzuk ez bezala, etekin ekonomikoen gurpil zoroarengandik urrun mantendu da eta horrek, zorionez, bere jatorrizko izaera mantentzea ekarri du (...) Bestelako musikari askok egiten duten bezala bertsolariak ere egile eskubideak ustiatzen hasiko balira, arazo dezente sortuko lirateke (...) Web 2.0 delakoaren garaian gaudela kontutan izanda, pare bat gauza faltan botatzen ditut nik. Adibidez, grabatutako audio eta bideoak podcast formatuan eskaintzea. Oso aldaketa txikia da eta edukiak gehiago zabaltzea laguntzen du. Eta eduki gehiegi biltzen bada, webgune batetan informazio guztia eskaini beharrean P2P sareak erabil daitezke, bertsozaleek edukiak zabaltzen lagun dezaten (...) Bertsolaritzaren izaera aske hori sendotzeko, lau haizetara harro aldarrikatzeko, webgune hauek copyright murriztailea albo batera utzi eta lizentzia aske bat erabili beharko lukete (...) Ea Bertsozale Elkartea gai hau aztertzen hasten den...".
Aingeru Epaltza idazleak Berrian: "Aspaldian idatzi ditudan liburuak itzultzen ari direnez, gehiagotan gertatu zait pentsatzea hau nola ulertuko du kataluniar, frantziar, espainiar batek? Baina, gogoan, lehenbiziko irakurleak izaten ditut: euskaldunak. Hala ere, irudipena daukat, beste hizkuntzetan irakurtzen nautenak gehiago etortzen zaizkidala esker ona adieraztera (...) Idazlea izateko ez da horretatik bizi behar. Beste lan bat izan eta jendearekin egoteak istorioak ematen ditu. Azkenean istorio lapurrak gara...".
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Os profesores e profesoras do ensino público temos a necesidade e o dereito a actualizar e mellorar o convenio laboral que non se renovou en quince anos. Para iso, deberiamos estar inmersos nunha verdadeira negociación, pero a realidade é nefasta. Unha negociación na que... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]