Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Dolareak

Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio Basterretxea, EHUko irakaslea
Orainean dago giltza, jakina da hori. Bai eta 1.643. urteko Gero, bi partetan partitua eta berezia delako liburuarena ere. Zeren bizitzea baita irakurtzea. Behinolakoa berpiztea. Une batean ekoitzia, beste batean gozatzea… sagardoa bezala.

Horrexegatik joango naiz Axularren irakurketara, Ur. Atseginez gainera.

Euskara-ikasleen errekonozimendu-jaia antolatu dute Bilboko euskaltegi batzuek ekainean, badakizu. Hasi eta buka, hor mamituko da Axularren maratoia, Geroren irakurketa kateatua, non stop estilokoa.

Galdetzen badidazu zergatik egingo den esker oneko festa hori, esango dizut ezen, ehunka ordu ematen dituztelako ikasle horiek gure hizkuntza ikasten, ahalegin ikaragarria egiten dutelako Juanjo, zu eta hirurok bezain euskaldunak izateko.

Askotariko ospakizunen artean, Axularren irakurketa planteatu da aurten, iragana ezkontzeko orainarekin; nafarraren diskurtso joria, Bilboko euskaldun berriaren dardara ahularekin. Ekialdea, Mendebala ere badelako.

Laurehun lagun gonbidatu dituzte antolatzaileek, Geroren orrialde bana irakurtzeko. Arriaga antzokian da zita. Berun eta pike goriz, hogeita hamazazpian nazionalek Bilbo hartu zuten egun berean. Sinbolikoa, oso.

Kontra-erreformaren izenean idatzitako liburua da Gero. Hala izango da, hala nahi bada. Oro har, ez zukeen kalterik ekarriko irakurketa desakralizatzeak. Salatu ohi zaion erlijio eta moral zaharkituaz gainera, liburu horretan balio etiko eta literario interesgarririk aurkitu al dezake gaur egungo begiak?

* * *

Bi partetan partitua ez, baizik hainbatetan zatitua da Euskal Herria. Sutsu dihardu lehendakariak azken aste eta egunotan, Euskal Autonomia Erkidegoaren geroko geroari buruz.

2.010eko data jomuga hartuta, sei hilabete, berrehunen bat egun eman ditu Ibarretxek Espainiako presidentearekiko elkarrizketa prestatzen. Maiatzeko ilbetearekin etorri da horien bien arteko zita. Giro-aldaketa egotzi ohi zaio ilargi beteari…

Idatziz eskuratu dio lehendakariak Zapaterori planaren zirriborro eguneratua. Izkribu horretan, azkenaurreko puntu batean, euskarari buruz hitz egiten du lehendakariak. Euskararen geroaz.

Ez du zarata eta hots handirik harrotu euskararen geroak ibilbide-orriaren jira-buelta eztabaidatsuan. Adostasun politikoa, kontsulta, organoa eta erreferendum direlako hitzek bai sortu dutela benetako harrabotsa etxe guztietan. Ez euskarak.

Bitartean, Iruñeak eta Parisek ekarri dute opari zurbil askoa, sagar ustel ozpindua. Euskara bai, baina ez delako politika horiekin.
Eta hori guztia, zer dela-eta? Beharbada, Atxagak dioenaren haritik, euskaldunok ez dugulako presio-erakunderik adosten gure artean. Dolareak falta zaizkigu.

* * *

Berrogei urtez egin zaigu zaharrago maiatza, Maiatz hura. Debekaturik, debekatzea… ez zen lelo makala. Baina, Axularren Geroko kanabera alferrak bezala, fruitu ikusgarririk gabe, barne-hutsik geratzen ari da udaberri lastodun hura.

Ez du barkatzen denboraren liz-paperak. Sagarrondoen lore zuri-gorriak ahaztu zaizkigu eta adokin-zatiak salgai jarrita, negozio bihurtu dute hirurogeita zortziko maiatza, Maiatz hura.

Diru zikin bihurtu dute iraultzaren hondartza. Eta galburuak, erregai. Horra gure gizarte aurreratuaren alkimia horditua. Baina, badaezpada, alkohola kendu berri diote ardoari. Ez osasunaren alde, edo zaporea indartzeko esperantzarekin; ezpada ze polizia-kontroletan positibo ez emateko.

Udaberriko alkimiak.

Últimas
Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Un bombardeo de Estados Unidos causa 68 mortos en Iemen
O ataque produciuse dez días despois de que se producise a masacre dun porto petroleiro. Máis de 250 persoas morreron en Iemen desde o inicio dos ataques de Estados Unidos nos últimos días. Nesta ocasión, rexistráronse 68 mortos e 47 feridos. Trátase dun dos bombardeos... [+]

IGOR Peñalver (ELA Volkswagen): "Os transportadores instalados poden xerar problemas de saúde"
Os sindicatos ELA, LAB e CXT esixiron a Volkswagen Navarra a retirada do polbo ou transportador instalado no proceso de electrificación de vehículos eléctricos. Concentráronse o xoves e convocaron unha xornada de folga para onte no centro de traballo: Entre as 13:15 e as... [+]

2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: a resistencia doutro posible Irun durante 20 anos
Ao longo destas dúas décadas, varias xeracións tiveron a oportunidade de aprender, organizar, experimentar e adestrar en Lakaxita, apostando por outro modelo de vida.O gaztetxe viu a varias xeracións de mozas, e na festa de Jaione, Antxeta Irratia atopou non só aos membros... [+]

2025-04-28 | Amanda Verrone
O dereito humano á terra: por todos os que estamos e polos que nos levaron
O pasado 17 de abril celebrouse en Eldorado do Carajás (Brasil) o 29 aniversario da matanza de 21 obreiros sen terra. Desde entón, A Vía Campesiña lembra a data como Día Internacional da Loita Campesiña en homenaxe ás persoas asasinadas covardemente por defender o dereito... [+]

As obras de recuperación da enerxía eléctrica en Euskal Herria
Desde as 12:30 até as 13:20 horas, a rede eléctrica ha sufrido unha caída en toda a Península Ibérica, así como en Francia e en moitas zonas de Europa Occidental. Aínda non volveu a todos os sitios, polo que se dixo que tardarán entre seis e dez horas en chegar. Causou... [+]

Xulgarán en maio a 27 mozos que protestaron pola prohibición do Concello de Estella ás txosnas
Os imputados deberán prestar declaración entre o 22 e o 23 de maio deste ano. Os mozos denunciaron que as institucións están a limitar "cada vez máis" o dereito político á protesta e a mobilización, e crearon unha plataforma co nome de 'Os 27 de Bajadika'. O 16 de maio... [+]

Presentan en Baigorri un cadro en homenaxe aos militantes de Iparretarrak
O ex membro de Iparretarrak Felipe Bidart explicou a Reporteiros que a pintura ten como obxectivo "lembrar aos militantes que se caeron na batalla". O artista Xabi Tapia Xabxab, de Urruña, foi o encargado de realizar a presentación, que foi organizada pola asociación Baigorri... [+]

Eguneraketa berriak daude