Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

SEGUIMENTO | O sábado cúmprense cen días desde que o desprendemento de Zaldibar enterrou a Joaquín e Alberto

Zuzeneko jarraipena
  • O xoves pola tarde produciuse o esborralle das terras do vertedoiro de Zaldibar e a AP-8, unha masa de máis de medio millón de toneladas de residuos. Dous traballadores permanecen desaparecidos desde entón, e os servizos de emerxencia que acudiron en busca deles, pouco máis da medianoite, tras localizar o amianto, tiveron que realizar unha procura que durou 14 horas.

20 de febreiro de 2020 - 14:58
Gakoak
Bizkaiko suhiltzaileen uniformeetan amiantoa agertu dela eta, erreskatean zein baldintzatan aritu ziren galdetu dio Bizkaiko Aldundiari EH Bilduk

ARGIAk argitaratu duen gisan, Zaldibarko zabor-jauziaren osteko lehen orduetan bertan izan ziren Bizkaiko zenbait suhiltzaileren uniformeetan amiantoa agertu dela eta, Bizkaiko EH Bilduren bozeramaile Bea Ilardia Olanguak Bizkaiko Foru Aldundia interpelatu du.

Ondorengo galderak sartu ditu idatziz, eta idatzizko erantzuna eskatu du:

- Zenbat suhiltzaile bideratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak hondamendia gertatutako tokira otsailaren 6tik? Zein txandatan eta zenbat ordu egin dituzte lan?

- Lehen momentuan, amiantorako babesik gabe lanean aritu ziren suhiltzaileak lanak utzi eta beraien baseetara bueltatuta, zein protokolo jarraitu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak suhiltzaile horien jantziekin? Zenbat jantzi aztertu dira? Zein izan da jantzi horekin egin den tratamendua? Zenbat jantzi daude amiantoarekin kutsatuta?

- Otsailaren 6an zabortegiaren hondamendira bideratutako suhiltzaileei egin zaie azterketa mediku berezirik?

- Zenbat ibilgailu bideratu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak hondamendia gertatutako tokiera otsailaren 6an?

- Zer motatako garbiketa egin zaie otsailaren 6an hondamendira bideratutako suhiltzaileen ibilgailuei? Garbiketa horrek erregistratuta daude? Noiz egin dira? Zenbat ibilgailu garbitu dira?

- Otsailaren 7tik aurrera Zaldibarko zabortegian lanean izan diren langileekin protokolo berezirik jarraitu da? Zein babes neurrirekin egin dute lan? Azterketa eta jarraipen mediku berezirik egin zaie? Zer tratamendu izan du beraien arropak eta erabilitako ibilgailuak?

Zaldibarko dioxinak aztertu dituen Madrilgo CSIC laborategia ez dago Europa mailan horretarako akreditatuta
Bartzelonako IDAEA-CSIC laborategiak dioxinentzat duen akreditazioa.

Madrilgo CSIC laborategira bidali ditu Eusko Jaurlaritzak Verter Recyclingen zabortegi inguruetan hartutako aire mostrak, dioxina, furano eta PCB kopurua neurtzeko. Baina Espainiako estatuan, bi laborategi baino ez dira airean dauden dioxinak neurtzeko Entidad Nacional de Acreditación (ENAC) erakundearen autorizazioa dutenak, eta biak daude Bartzelonan: IDAEA-CSIC laborategia eta Institut Químic de Sarrià. Jaurlaritzak zergatik ez ditu bidali laginak Europa mailan berme gehien ematen duten laborategi hauetara?

ENACek horrela azaltzen du bere webgunean, zergatik egin behar diren frogak eta kalibrazioa akreditatutako laborategietan: "Gaitasun teknikoen berme handienak jaso nahi badira arriskurik hartu gabe, akreditatutako laborategiak hartu behar dira, horiek frogatu dutelako badutela beharrezkoa den gaitasun teknikoa. Aldiz, akreditaziorik ez duten laborategien kasuan, laborategiak esaten duenak pertsonari sortu ahal dion konfiantza soilik dago oinarrian".

Madrilgo CSIC laborategi horretan diharduen Begoña Jimenez Luque ekarri du Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegi inguruan jasotako dioxina analisien emaitzak azaltzeko. El Mundo egunkariak otsailaren 19an galdetu dio ea zergatik eraman dituzten analisiak Madrilgo CSIC laborategira, analisi horiek egiteko akreditatuta dagoena Bartzelonakoa baldin bada. Bere erantzuna: "Guk ere gaitasun bera dugu analitika horiek egiteko". Bere adierazpenek hori diote, frogatzeko ENACen ziurtagiririk ez du Madrilgo laborategiak, ordea. Jimenezek berak otsailaren 18an prentsaren aurrean egindako agerraldian azaldu zuen froga hauek egitea oso dela konplexua: "Analisiak egiteko teknikak oso konplexuak dira eta instrumentazio oso sofistikatua eskatzen dute: espektrometria erresoluziorik handiena duena".

Ikusirik analisi horiek egiteko hain konplexuak direla, eta jakinik Zaldibarko zabor-jauziak eta ondorengo suteak herritarrengan sekulako konfiantza falta piztu duela kutsadura eta osasun kontrol sistemekiko, zergatik ez ditu Jaurlaritzak analisiak Europako Batasunean sinesgarritasuna duten laborategi akreditatu batera eraman? Zer nolako emaitzak emango zituzkeen horretarako autorizatutako laborategi batek egin izan balitu dioxina eta furano azterketak?

 

ENAC ziurtagiriaz xehetasun gehiago eta ISO agiriarekiko duen ezberdintasunaz albiste honetan.

Alberto Sololuzeren koinatuak: "Alberto ez du mendiak hil, gizakiaren diru-goseak baizik"

Eibarko Eta kitto aldizkarian gutuna argitaratu du Pedro Alberdi Alberto Sololuzeren koinatuak. Hala dio pasarte batean: "Ez, agintariok, Alberto Sololuze behargina ez du mendiak hil, gizakiaren diru-goseak baizik. Eta diru-gose horrek izen-abizenak ditu, kaleko aldarriek behin eta berriz aditzera ematen dutenez. Gertatutakoa, beraz, erraz irudika daiteke: abariziak batu ditu eraikuntzako enpresa-gizon eskrupulurik gabea eta sigla boteretsu bati lotutako politikari ustela, eta ederki ulertu dira".

Jaurlaritzak berriro aktibatu ditu prebentzio-neurriak Ermuko Sallabente auzoko bizilagunentzat

Sutetik gertu dagoelako, Ermuko Sallabente auzoko hiru mila lagun ingururentzat berriro aktibatu ditu prebentziozko neurriak. Hala nola, etxeko leihoak itxita uztea edota kirol jarduerarik ez egitea espazio publikoan.

Nahasmendua bizi dute Debabarreneko herritarrek karriketan ariketa fisikoa lasai egiterik badaukaten ala ez erabakitzeko orduan. Gaur Osasun Sailak kaleko jarduerak eteteko gomendioa egin badie Sallabenteko herritarrei, aurreko egunetan Zaldibar, Ermua eta Eibarko guztientzako balio zuen gomendioak (ez ahaztu, Eibar-Real Sociedad futbol derbya zintzilik uztea ere eragin zuena) eta ostegunean (20), justu gaurko berriak 18 ordu lehenago agintariek bertan behera utziak zituzten neurriok.

Bitartean, dioxina eta furanoen neurketa berrien emaitzak atzo eskaini zituzten agintariek, eta horietan ageri zenez joan den larunbatean (15) neurtu ziren dioxina kopuru handienak, 1.237 femtogramo. Agintariek atzo bereizi zituzten dioxina-furanoen neurketak eta herritarrentzako babes neurri gomendioak, esanaz  suteen itzaltzeak baretu zuela airearen kutsadura. Ordu gutxira piztu ziren berriro garrak

 

Sutan dago berriro Zaldibarko zabortegia, eta erabat amatatzeko itxaropen barik

Ostegun gauean, 22:00ak pasa berritan, inguruko herritarrak hasi dira zabaltzen Zaldibarko zabortegian piztu berri ziren garren argazki eta albisteak. ARGIAk 22:55ean eman du horren berri:

Goizean eguna argitu ostean hasi dira garrak itzaltzeko ahaleginean Bizkaiko suhiltzaileak.

Ofizialki itzalitako sua berriro piztu arren, Eusko Jaularitzak esan du ez zuela atzera egingo justu ordu batzuk lehenago hartutako erabakian, alegia, dagoenekoz ez daudela indarrean Zaldibar, Ermua eta Eibarko herritarrei emandako gomendioak: ez ireki leihoak, eskoletan ez egin ez ariketa fisikorik ez jolasik aire librean...

EITBko hedabideei mintzatu zaie goizean Aitor Zulueta Ingurumen sailburuordetzaren ordezkaria eta hark esan duenez "sua txikia da", eta goizean zehar itzaltzea espero dute. Hala ere, goiko plataformaren egonkortasun ezaren ondorioz, suak sortuz joango direla ohartarazi du Zuluetak. Emisioak areagotuko diren galdetuta, hori zehazteko analisiak beharko direla esan du.

 

Aurrez abisatzen die azterketaren eguna Jaurlaritzak ikertuko dituen industria kutsatzaileei

Gaur El Correok dakarren informazioak sorpresa eragin du jende askoren artean. Langileek Ertzaintzari jakinarazi diote Zaldibarko zabortegira Eusko Jaurlaritzako inspektoreak joan aurreko bi asteetan txatarra erosi eta hori birziklatzen zutela, inspekzioaren egunean azterketa gainditzeko. Ez da kasu isolatua, Jaurlaritzak inspekzioa pasatzera zein egunetan joango diren aurrez abisatzen die industria kutsatzaileei.

Erraustegiekin –eta beraz, hondakin industrialak errausten ari diren zementerekin ere bai– ere hala jokatzen du Eusko Jaurlaritzak, ARGIAk hainbat aldiz argitaratu izan duenez. Enpresek egin behar dutena da azterketaren une horretan praktika "egokia" aurrera eraman.

Bi kontrol mota: enpresa berarena eta erakundeena

Halako industria kutsatzaileek bi kontrol mota dituzte. Batetik, industriak berak kontratatzen du bere kutsadurari buruz txostena idatziko duen profesionala. Honekin, industriak kontrolatzen du kontroladorea bera. Txosten hori instituzioei pasatzeaz arduratu behar da.

Bestetik, erakunde publikoek inspekzioak egiten dituzte. Hala ere, esan dugun bezala, inspekzio hauen datak aurrez abisatzen dizkiete ikertuko dituzten erakundeei. Wikipedian Zaldibarkoaz idazten ari diren artikulu landuan irakur diateke Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren inspekzioetan, EAEn lan horretarako 8 inspektore baino ez daudela egun. Inspektore horien lana da 17 zabortegiak eta kutsadura sortzen duten 380 industria eta gune klasifikatu ikuskatzea. Halere, lan hau egiten zuten funtzionarioen arabera, lan hori hobeto egiteko jende gehiago beharko litzateke eta inspektoreen aholkuei jaramon gehiago egin.

Nola da posible?

Kontrol falta honen oinarrian Josu Jon Imazek Lizarra-Garaziko garaietan, EAEko lehendakariorde zela egindako aldaketa dago, atzo Gara egunkariko Ramon Solak argitaratu zuenez. EAJko presidente izandakoak eta egun Repsoleko buru denak, 2000ko abenduaren 26an Industria Sailburu zela onartu zuen, "industria-instalazioak abian jartzeko prozedura sinplifikatzea". Egun hartatik aurrera, administrazioak uzten zion "industriaren kalitatea eta segurtasuna bermatzen dituen" erantzukizuna izateari modu zuzenean, hori "titularren, proiektuaren erredaktoreen, obra-zuzendarien, instalatzaileen, ikuskapen-erakundeen, enpresa banatzaileen eta/edo merkaturatzaileen" esku utziz.

Jaurlaritzaren azterketaren aurretik txatarra erosi eta birziklatzen zuten Verterren, iruzurra eginez azterketa gainditzeko

Langileek Ertzaintzari jakinarazi diote Zaldibarko zabortegira Eusko Jaurlaritzako inspektoreak joan aurreko bi asteetan txatarra erosi eta hori birziklatzen zutela, inspekzioaren egunean azterketa gainditzeko. El Correo egunkariak argitaratu du gaur albistea.

Langileak egon daitezkeen lekuan bila hasi dira ia bi asteren ondoren

Zaldibarko zabortegia amildu eta ia bi aste pasa direnean iragarri dutenez, desagertuta jarraitzen duten bi langileak egon daitezkeen inguruan bilatzen hasi dira. Zabortegira sartzeko errepidetik gertu ari dira bila EITBk informatu duenez, baskula zegoen tokian, ustez han egon daitezkeelako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen gorpuak.

Elgoibarren ere aireko dioxina eta furano maila neurtzeko eskatu du EH Bilduk

Elgoibarko Barren aldizkariak argitaratutako informazio honetan azaltzen denez, Eitzaga auzoko zabortegiak kezka eragin du Elgoibarren ere.

 

Greba mugagabea deitu dute Eibarko EHUko ikasleek

Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak asteartean jakinarazi duenez, greba mugagabea abiatuko dute asteazkenean, "Zaldibarko zabortegian gertatu denaren ondorioz eta azalpenak jasotzeko asmoz". Sare sozialen bidez eman dute erabakiaren berri.

Asteazkenean ziren Herri Unibertsitateari hasiera ematekoak Eibarren, baina greba tarteko, atzeratzea erabaki dute.

Zabor-jauzia agian autobideak eragin zuela adierazi du Geologoen Elkarteko bozeramaileak
Virginia Ormaetxea ETBn Zaldibarkoaz azalpenak ematen.

Gara egunkarian Ana Urkiri kazetariak elkarrizketa mamitsua egin dio EAEko Geologoen Elkarteko bozeramailea den Virginia Ormaetxea geologoari. Bere hitzetan: "Ez dago argi luizia zabortegiak ala autobideak eragin duen". Ormaetxeak dioenez, oraindik goiz da ondorioak ateratzeko.

Zabor-jauziaren jatorriaren bila ia denak zabor kopuruaren gaindimentsioari begira gauden honetan, Ormaetxeak zabortegiaren mendia seinalatu du, autobidearen aldetik gainera: "Autobidearen aldeko mendian ez zegoen ezer, ezponda bat zegoen. Agerian geratzen direnean harriak meteorizazioagatik joaten da apurtzen. Harri guztietan daude apurketa naturalak –diaklasa deitzen zaie–, eta zabaltzen joaten dira. Behin pixka bat zabalduta, ura sartzen da, hormak jaten ditu, gehiago zabaltzen dira eta erori egiten dira".

Ana Urkiri kazetariak Garan emandako datuaren arabera, 2014tik 2018ra egin ziren autobidean lanak. Lan horien eragin posibleaz hau dio Ormaetxeak: "Obra batean ezpondak uzten dituzu eta horiek ondo daudela ziurtatu behar dituzu. Askotan gertatzen da ez daudela ondo. Ez dakigu. Zabortegian arazoak daudenean normalean ez dira hormak apurtzen; mailak egon daitezke gaizki eta horiek erortzen dira. Horregatik izan da arraroa bide sarearen aldera erortzea".

Autobidearen ondorioz gertatu bada guztia, Aldundia erantzule

Errepideak Aldundiaren eskumena izanik, berak eragin badu zabor-jauzia, berak egin beharko ditu berreskurapen lanak, eta indemnizatu egin beharko ditu langileak eta enpresa. Enpresa erantzule izatetik, kaltetu izatera pasatuko litzateke, eta geldialdiak eragin dizkion kalte ekonomikoak ere Aldundiak beregain hartu beharko lituzke. "Horregatik esaten zuen Aldundiak segituan zabortegia izan zela" dio Ormaetxeak, oraindik azterketa gehiago egin arte trajediaren iturburua zein izan den ezin dela argitu adieraziz.

Aurrikusi zitekeen? "Pitzadurak ikusita, geologo batek aurreikusiko luke"

"Langileek ikusten dituzte marrak (pitzadurak) eta beren prozedurarekin jarraitzen dute. Konpondu, eta kitto. Baina geologo batek jakingo luke esaten hori ez ukitzeko, lurra mugimenduan dagoela ohartaraziko luke; ez dela zabortegiaren kontu bat, zerbait gehiago dagoela eta kontu handiz aritzeko".

Nola ulertzen da, orduan, langileek pitzadurak ikusi izana?

Ormaetxeak emandako azalpenen arabera, bateragarriak dira zabortegiko langileek pitzadurak sumatu izana baina zabor jauzia ez zabor metak berak sortu izana: "Ziurrenik haiek pentsatuko zuten kolapsoagatik zituztela pitzadura horiek eta konpondu egin behar zituztela, bertatik ura sartuz gero kolapsoa gehituz doalako eta zabortegiko segurtasuna arriskuan dagoelako. Ez zuten espero zabortegiko horma bat eroriko zela. Ez zuten pentsatzen horma txarto egon zitekeenik".

Itzali dute sua Zaldibarko zabortegian

Astearte arratsaldean baieztatu da Urkullu eta Arriolak goizean iragarritakoa. Larrialdi taldeek lortu dute zabortegiko sua itzaltzea.

Inauterietako egitaraua bertan behera utzi du Eibarko Udalak

Oraingoz, ostegunerako aurreikusita zituen ekintzak utzi dituzte bertan behera, Zaldibarko zabortegiaren luiziak eta ondorengo suteek eragindako kutsaduragatik. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eman dituen gomendioei jarraiki hartu dute erabakia. Aste honen bukaera aldera espero dira aire neurketaren emaitza gehiago, eta horien arabera erabakiko dute asteburuko ekintzak ere bertan behera geratzen diren ala ez. Neurketek hobera egin eta Osasun Sailak eman dituen gomendioek indarrean jarraituko ez balute, osteguneko ekintzak datorren asteartean antolatuko lituzke Udalak, Naizen kontatu dutenez.

Eibar.eus

 

Manifestazioa deitu dute Azpeitian larunbaterako

'Zaldibar argitu, langileak aurkitu, errauskailua gelditu' lelopean manifestazioa deitu dute Azpeitian, larunbatean, otsailaren 22an, herriko plazatik aterata 18:30ean.

Astelehenean Elkar-ekinek deituta bilkura irekia egin zuten Sindikatu Zaharrean, eta herriko hogei pertsona inguru bildu ziren

Bilera horretan adostu zuten aste honetan Azpeitian bi ekintza egitea:

- Bihar, asteazkena, otsailak 19: 'Zer gertatzen ari da Zaldibarren?' izenburu hartuta hitzaldia. Lekua eta hizlariak zein izango diren gaur jakinaraziko dute.

- Larunbatean, otsailaren 22an, berriz, manifestazioa egingo da, 18:30ean, Azpeitiko plazatik abiatuta.

700 enpresak eramaten zituzten hondakinak Zaldibarrera

Tragedia humano bat eta kutsadura kalte larriak sortzeaz gain, Zaldibarko luiziak arazo logistiko handi bat zabaldu du lurralde guztietara, eta hondakinen egungo kudeaketa eredua auzitan jarri du.

Verter Recyclingek 700 bezero baino gehiagori zerbitzatzen zituen, horietako 200 enpresa handiak ziren.  Kamioikada horiek guztiak noraezean geratu dira: “Oraintxe bertan inbutu moduko bat daukagu”, onartu du Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailburuordeak. Albiste osoa hemen.

 

Ermuko herritarren galdera zuzenak, teknikarien erantzun lausoak

Ermuan herrirren aurrean azalpenak eman dituzte otsailaren 17an Zaldibarko krisi mahai teknikoko kideek. Hamar teknikari mahai handi batean, Antzokiko eszenategi gainean. 500 herritar aurrean, eta atarian pantaila handi bat, jendeak kaletik ere jarraituko zuena. "Zaldibar Argitu!" pankartari helduta kide zenbait, ate ondoan. Herritarrek beren kezkak argi adierazi zituzten. Osasunaren inguruan teknikariek emandako azalpenek eragin zuten zalapartarik handiena. Azpiko loturan duzu agerraldiaren kronika osorik.

 

Eibarko Armeria Eskolak eraikineko ur korrontea moztu du, uraren kalitatea ona zela ziurtatu arte

ARGIAk jakin ahal izan duenez, lanbide-heziketa zentroak ur korrontea moztu du eraikinean. Eskolak berak hartu du ura mozteko erabakia, uraren kalitatea ona zela ziurtatu artean.

Imanol Urresti Armeria Eskolako zuzendariak jakinarazi duenez, bi orduz eten dute ur korrontea." Behin uraren kalitatea egokia dela ziurtatuta berriro ura jarrita dugu", jakinarazi du.

Gipuzkoako Ur Partzuergoak igandean ohar bidez adierazi zuenez, Eibarko uraren kalitateari dagokionez arduratzeko motiborik ez zegoen. Astelehenean, aldiz, Aixola eta Ego erreketan zabortegiko kutsagarriak eta toxikoak antzeman zituen Ingurumen Sailaren Ura Agentziak.

 

Zabortegiko zenbait kutsagarri erreketaraino iritsiak ziren otsailaren 11rako

Ingurumen Sailaren Ura Agentziak ezagutarazi ditu otsailaren 11an Debabarreneko zenbait errekatako uretan egindako analisien emaitzak. Horietan ageri denez Aixola errekara eta Ego ibaira egun horretarako iritsiak ziren Zaldibarko zabortegitik lixibiatutako urekin nahastuta amonioa, etilbentzenoa, bentzenoa, toluenoa eta xilenoa. 

Uraren txostenak ondorioetan dioenez, analisietan aurkitutako kutsagarriek ingurumen kalitate arauak soilik bi gunetan gainditu dituzte, eta batean bakarrik zabortegiaren eraginez, Aixola errekan ipinitako kontrolean; arauak gainditzen dituen bigarren gunea, Ego ibaian Ermua eta Eibar artean, hiriok iragazi barik errekaratzen dituzten urei dagozkie, ez Zaldibarko zabortegiari.

 

Zabortegiak debekatu zituzten Zaldibarren 1997an, baita Udalak erreferenduma hitz eman ere

Ez da atzo goizekoa Eitzaga auzoan eskandalua eragin duen zabortegiaren historia. 2011n ireki bazuten ere, bi hamarkada atzera egin behar da hasierara iristeko. Zaldibarko auzo honetako bizilagun asko aurretik ere kexu ziren bertan zeuden beste zabortegiengatik. Deskontrolatuta zeuden, denetarik botatzen zen bertan, herritarrek salatzen zutenez. Zabortegiak debekatzea lortu, eta ondoren kontrako bidea hartu zuen Udaleko bataila politikoaren errepasoa jarraian.

(Irakurri hemendik Lander Arbelaitzen kronika osoa)

(Argazkia: Dani Blanco)

 

<< <
1 2 3 4
> >>

Interésache pola canle: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Lembran o desastre do vertedoiro de Zaldibar no seu cuarto aniversario
A plataforma Zaldibar Argitu realizou un acto o domingo. Non hai noticias no “oasis vasco”, din, “o Goberno Vasco repetió que todo fíxoo ben”.

Dúas empresas de Lapurdi penalizan por verteduras non autorizadas ao vertedoiro de Zaldibar
A Audiencia de Baiona establece que a empresa Etcheverry Mindurri, situada en Basusarri, deberá abonar unha multa de 150.000 euros e a CBA Artola de San Juan de Luz, de 100.000 euros.

2023-10-03 | ARGIA
O selado provisional do vertedoiro de Zaldibar tamén correrá a cargo do Goberno
O departamento de Arantxa Tapia pediu á empresa que realice estes traballos, pero Verter non contestou. As obras asegurarán a estabilidade do vertedoiro para un período de “cinco ou seis” cun orzamento de 750.000 euros.

Anulación de declaracións de tres técnicos do Goberno por paros xudiciais
O xoves debían declararse o tres técnicos do Departamento de Medio Ambiente do Goberno Vasco, pero os paros dos tribunais de xustiza non puideron facelo. Deberán explicar a concesión da Autorización Ambiental Integrada a Verter Recycling.

Tres técnicos do Goberno Vasco declaran o xoves, tres anos despois do accidente
Tres técnicos do Departamento de Medio Ambiente do Goberno van declarar nun asunto que investiga os delitos contra o medio ambiente no vertedoiro de Zaldibar. A plataforma Zaldibar Argitu e a Carta de Dereitos Sociais de Euskal Herria convocaron unha concentración ante o... [+]

2023-02-14 | Ula Iruretagoiena
Sumidoiros

A visita aos lugares de recollida e redución de residuos urbanos debería ser unha excursión escolar obrigatoria. Abrir un paquete de galletas para tragar dúas galletas interiores e construír mentalmente o percorrido da superficie do paquete. A vergoña da actividade humana... [+]


O vertedoiro de Zaldibar non se selará aínda
Cando se cumpren tres anos da catástrofe, o conselleiro Tapia declarou ante a prensa que se están levando a cabo "inspeccións técnicas", que o vertedoiro está "estable e seguro", pero que aínda non se vai a selar aínda que estea autorizado. E é que Verter Recycling parece... [+]

2023-02-06 | ARGIA
Piden responsabilidades políticas no caso de Zaldibar, no terceiro aniversario do desprendemento
Os traballadores Alberto Sololuze e Joaquín Beltran, convocados pola plataforma Zaldibar Argitu, foron homenaxeados no barrio de Eitzaga tres anos despois de quedar atrapados no vertedoiro. Reafirman a necesidade de aclarar o asunto e piden responsabilidades políticas.

Xestión de residuos en Bizkaia
A organización ecoloxista ha destacado nun informe as deficiencias na xestión de residuos en Bizkaia desde a catástrofe do vertedoiro de Zaldibar. Explica que o borrador do novo plan de xestión de residuos aínda non foi aprobado e que está en vigor en 2016. Atribúe ao... [+]

A plataforma Zaldibar Argitu lembrará a Sololuze e Beltrán tres anos despois do final do vertedoiro
O vindeiro domingo ao mediodía, 5 de febreiro, a plataforma Zaldibar Argitu lembrará aos traballadores Joaquín Beltran e Alberto Sololuze e esixirá aclaracións e responsabilidades.

A montaña deteriorouse, caeunos a vida
Morte, drama, traballo, luicia, dor, angustia. Límites, medidas, paixóns, amor e familia. Entroido. Zaldibar e pandemia; vida en vertedoiro. Está a piques de estrear o último traballo conxunto das compañías teatrais Axut e Artedrama: Catástrofe. A primeira actuación... [+]

2022-10-05 | ARGIA
Zaldibar Argitu: “Lakua ez da neutrala izan, auziaren parte izan da”

Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.


Dous

En febreiro cúmprense dous anos da caída do vertedoiro de Zaldibar. En marzo chega o segundo aniversario da pandemia, cando quedamos en casa durante dous meses. Dúas catástrofes. O segundo cubriu o primeiro, pero a xestión do desastre de Eitzaga ensinounos como se ía a... [+]


Eguneraketa berriak daude