Donetskeko Administrazio Militar Lokaleko buruak, Pável Kirilenkoek, adierazi du atzo Mariupoleko alkateak, Vadim Bóichenkoek, hiria utzi duela. Informazio iturri batzuen arabera, Ukrainak Mariupolen kontrola galdu du, eta baliteke ordu gutxian Donetskeko Herri Errepublikak Mariupol bereganatu duela adieraztea. Bestalde, Errusiako armadak eta Donetsk Herri Errepublikako soldaduek Azov Batalioiko soldadu gehienak hil dituztela diote.
Imágenes de la llegada de Denis Pushilin, Andrey Turchak y Dmitry Sablin a Mariúpol. Según fuentes locales, próximamente se hará oficial la integración de la ciudad a la República Popular de Donetsk.
— Donbass Media (@DonbassMedia) March 24, 2022
®️chp_donetsk_dnr_z pic.twitter.com/X3xEGxpmoI
Mariupoleko bizilagun batzuek kameren aurrean hitz egin dute, eta diote hiriaren suntsipenaren %85a Ukrainako armadak berak egina dela. Bestalde, diote soldadu errusiarrak izan direla herritarrak gehien lagundu dituztenak.
Mariupol residents speak their mind pic.twitter.com/j19GZ9IAZf
— R&U Videos (@r_u_vid) March 25, 2022
Ukrainako Defentsa Ministerioak Facebook sare sozialean adierazi duenaren arabera, Errusiako armadak Krimea eta Donetsk lurrez lotzea lortu du behin-behinekoz: "Etsaiak ez ditu gerraren helburu nagusiak lortu, baina okupatutako Krimearen eta Donetsken artean lur-korridorea irekitzea lortu du", adierazi dute.
Krimea eta Donetsk hiriaren arean dago Mariupol hiria, eta Errusia hiriaren auzo gehiagoren kontrola ari da hartzen. Denis Pushilin Donetsk Herri Errepublikako burua Mariupolen da.
Imágenes de la llegada de Denis Pushilin, Andrey Turchak y Dmitry Sablin a Mariúpol. Según fuentes locales, próximamente se hará oficial la integración de la ciudad a la República Popular de Donetsk.
— Donbass Media (@DonbassMedia) March 24, 2022
®️chp_donetsk_dnr_z pic.twitter.com/X3xEGxpmoI
Alemaniako Ekonomia Ministroak, Robert Habeckek, adierazi du urte amaierarako erdira murriztu nahi dutela Errusiako petrolioaren inportazioa. Bestalde, ikatz inportazioak abuztuan amaituko direla adierazi du.
Zeit Alemaniako hedabidearen arabera, Errusiarekiko Alemaniaren dependentzia energetikoa asko murriztu da: inportatutako ikatza %50etik %25era igaro da; petrolioa, %35etik %25era, eta gasa, berriz, %55etik %40ra.
Honi aurre egiteko, baina, Alemaniak handitu egin du Arabiar Emirerri Batuekin eta Qatarrekin duen kooperazioa.
Schon jetzt muss Deutschland laut Robert #Habeck weniger Energie aus #Russland importieren als vor dem Krieg. Bis Mitte des Jahres sollen die Öl-Einfuhren halbiert werden. https://t.co/nFWrfEZs4B
— ZEIT ONLINE (@zeitonline) March 25, 2022
Kiev ekialdeko Borispol hiritik 20.000 biztanlek alde egin dute, Volodymyr Borysenko alkatearen arabera. Bestalde, hirian jarraitzen duten biztanleei hiria uztea eskatu die telebistan egindako adierazpenetan, Ukrainako indar armatuen lana errazteko.
Мер Борисполя закликав цивільне населення виїхати з міста https://t.co/JFFFYkBjgp pic.twitter.com/BJa6oaH1JX
— Українська правда ✌️ (@ukrpravda_news) March 22, 2022
Errusiako Defentsa Ministerioko Bozeramaileak, Igor Konashenkovek, adierazi du Kiev hiriaren kanpoaldeko erregai biltegi bat suntsitu dutela, besteak beste. Bozeramailearen esanetan, erasoa bart gauean egin dute, itsasotik botatako Kalibr gurutzaldi-misilak erabilita. Gehitu du biltegi honek Ukraina erdialdeko indar armatuak hornitzeko erabiltzen zutela.
Bestalde, bozeramaileak adierazi du AEBek arma biologikoen zati batzuen garapenean lagundu dutela frogatzen duten probak aurkitu dituztela. Hemendik gutxira Pentagonoan onartu eta garatutako proiektu biologiko baten "dokumentu originalak" zabalduko dituztela gehitu du.
Europar Batasunak AEBetako gas gehiago inportatzeko akordioa sinatu duela iragarri du gaur goizean. Joe Biden AEBetako presidentea Europan da, eta urte amaierara arte 37.000 milioi metro kubiko gas likido inportatzea akordatu du Ursula von der Leyen Europar Komisioko presidentearekin. 2021. urtean AEBetatik inportatutakoa baino %68 gehiago da akordatutakoa.
Bestalde, Bidenek dio 2030 urterako Europara 50.000 milioi metro kubiko gas likido bidaltzea espero duela. Erabaki honekin Europak Errusiako gasarekiko duen dependentzia murriztu nahi dute, baina AEBetako gasarekiko dependentzia handitu egingo da. Bidenek gehitu du Europaren eta AEBen arteko harremana inoiz baino indartsuagoa dela, eta akordio honek europarren bizitza kalitatea mantentzeko lagunduko duela ere esan du.
Thank you for supporting Europe’s energy security and independence from Russia.
— Ursula von der Leyen (@vonderleyen) March 25, 2022
Your commitment to provide us with an additional 15 bcm of LNG this year is a big step in this direction.
Europe will work to ensure stable demand for additional ?? LNG until at least 2030.
Egun on! Ukrainako gerraren azken orduko albisteei ekingo diegu.
O 19 de setembro a maioría do Parlamento Europeo votou a favor de: "Que sexan inmediatamente levantadas en territorio ruso todas as restricións impostas ao uso de sistemas de armas concedidas a Ucraína", engadiu. En termos correntes: "Lanzade mísiles de longo a toda Rusia." Este... [+]
Para as potencias, a táctica da salami é atractiva. Consiste en cortar filetes de forma progresiva. Coa ampliación da OTAN, as violacións da lexislación internacional, os cambios de réxime e a proliferación internacional das súas bases militares, Estados Unidos reduciu a... [+]
Kursk é unha rexión histórica de Rusia. Vivía en paz até o 6 de agosto, cando o exército ucraíno entrou na cidade. Entraron un quince mil homes. Centos de tanques, vehículos blindados, pezas de artillaría, radares de defensa aérea… as armas máis modernas que existen... [+]