Datorren urteko abuztuan, Biarritzen egingo dute gailurra Mendebaldeko zazpi potentzia ekonomikoek. Euskal Herriko hainbat eragilek plataforma aurkeztu eta deia egin dute egun horietan mobilizatzeko, “kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako” eta “beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa delako”.
AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Kanadak osatzen dute G7. Gailur hauek kapitalismoaren interesen araberako konpromisoak bideratzeko baliatzen dituztela eta konpromiso horien bidez “beste herriei inposatzen zaizkien ekonomia eta finantza politikak” erabakitzen direla kritikatu du plataformak. Potentziek merkataritza askea, desarautzea, neoliberalismoa eta aurrekontu austeritatea dituztela ikur, eta “oroz gainetik, diru zama ikaragarriak xahutzen dituzten G7ren gailurrak komunikazio operazioak” baino ez direla.
Justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna
Horren aurrean, “G7 ez! EH-tik beste mundu bat sortzen” plataformak bestelako mundua du aldarri, justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna izango dituena oinarri, azken urteotan Euskal Herrian martxan diren mobilizazio eta egitasmoei jarraiki: aldaketa klimatikoaren aurka, herritarren zirkulatzeko eskubidearen alde, langileen eskubideen defentsan, feminismotik, kultur eta hizkuntza aniztasunaren alde, gerraren kontra eta bakearen alde, autogestio proiektu anitzak bultzatze bidean...
“Ildo honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa eman nahiko genioke”, diote, eta bat egitera animatu dituzte herritarrak. Dagoeneko atxiki diren herri mugimenduen artean daude, besteak beste, Amankomunak, Askapena, Attac, Bake Ekintza Antimilitarista, Bilgune Feminista, Eleak Libre, Ongi Etorri Errefuxiatuak, eta sindikatu eta alderdi politiko ugari.
Macron saíu contento de Biarritz, tamén Oteiza, empresario de Kino, que lle regalou o xamón a Trump. Pero o cume contra o G7 provocou unha decepción nas ondas dos revolucionarios. Algúns acudiran a patear, por mor de manifestacións non declaradas para incendiar cidades,... [+]
Que queda despois do G7? Unha boa operación de comunicación para Macron, pero cuns resultados diplomáticos moi deficientes en canto a resultados. Con todo, para Euskal Herria foi un feito significativo: a resposta dos axentes sociopolíticos á vez e por unha banda, a... [+]
Aktualitate beroan, zenbait kasuan kiskali gaituen aktualitatea. G7aren eta honi aurre egin zion kontra-gailurraren bilanaz mintzatuko gara. Ez da gure asmoa polemikak edo barneko trapu zikinak ateratzea, baina bai ostatuetan, bilkura geletan edo sare sozialetan aipatzen den... [+]