Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Ez genuen nahi


24 de maio de 2024 - 12:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez genuen nahi, geurean mantendu gura genuen, baina, azkenean, amore eman eta telefonoa oparitu diogu alabari. 13 urte bete ditu duela sei hilabete eta, geure burua apur bat zuritze aldera, esango dut bere klaseko azkena izan dela telefonoa lortzen. Egia da klaseko azkena izan dela. Gure seme-alabek noizbehinka gezurrak esaten dituzte, beste batzuenek sekula ez, hori diote haien gurasoek behintzat. Oraingoan ez da gezurra izan, ordea, klaseko azken-azkena izan da, egiaztatu egin dugu. Horrelakoak gara, seme-alabek esaten dutena egiaztatu behar duten horietakoak, agian, guri bai, guri gezurrak kontatzen dizkigutelako tarteka.

Egiaztapenaren ondoren eta telefonoa eman baino lehenago, kontratu bat egin dugu noiz eta nola erabili behar duen adosteko edo, beharbada, inposatzeko asmoz. Zaila izan da akordiora heltzea, ordea, dena dakigula uste dugu, baina ez, ez ditugu gaur egungo gazteen ohiturak ezagutzen.

Hitzarmenaren lehengo puntua eta, guretzat garrantzitsuenetakoa, “ez dut sare-sozialik erabiliko gutxienez 15 urte bete arte”, eztabaida batzuen ondoren eta legediak arrazoia ematen zigun arren, pikutara bidali eta bertan behera utzi behar izan dugu. Egungo nerabeek elkarrekin komunikatzeko ez dute Whatsapp-a erabiltzen apenas, Instagram-en bidez egiten omen dute, argazkiekin. Kostatu egin zaigu ulertzea nola-zer den argazkien bidez hitz egitea. Argazkiak behin baizik ezin dira ikusi, baina une oro ari dira denari argazkiak egiten, non dauden eta zer egiten ari diren txatean dauden lagunei azaltzeko. Beraz, 13 urteko alabak dagoeneko Instagram (“insta” berak dioen moduan) du. Ez genuen nahi, baina klaseko bakarra ez izateko telefonoa oparitu badiogu, begitandu zaigu ez genuela irtenbiderik.

Porrotaren ostean, kalera jaitsi gara umeak etxean utzita, isilik, pentsakor. Ondo egiten ari al gara? Betikoa.

Atarian, baina, etxeko atarian, kalea zapaldu aurretik, bigarren pisuko bizilaguna ikusi dugu. Oso neska jatorra da, apur bat ahozabala, den-dena kontatzen duen horietakoa. Ondo moldatzen gara elkarrekin.

Ez genuen nahi, geurean mantendu gura genuen, baina, azkenean, amore eman eta telefonoa oparitu diogu alabari

Orain dela hamar bat urte, gu baino beste hamar bat urte gazteagoa den neska horrek, emaztea eta biok atarian bertan seme-alabekin hondartzara joaten topatu eta umeen kubo, puzgarri, pala eta tramankulu guztiekin ikustean, bera, orduan toalla bizkarrean besterik ez zuela, esan zigun seme-alabarik inoiz izatekotan berdin-berdin joango zela hondartzara, hau da, toallarekin besterik ez. Gogoan dut ez zigula lagundu trasteak igogailutik ateratzen, gazteegia zen.

Hiru seme-alaba ditu orain, gazte-gazteak hirurak. Bakarrik zetorren supermerkatutik. Ez diogu galdetu, baina, elkarrizketaren harira, esan digu iaz ia ez zela hondartzara joan eta aurten ere ez duela intentziorik, alferkeria itzela ematen diela traste guztiekin jaisteak. Trasterik gabe jaisten direnean umeek ez dietela lasai egoten uzten, eta horretarako hobeto daudela etxean. Ez duela horretarako hondartzara jaitsi nahi. Ez omen zuen duela hamar bat urte izan genuen elkarrizketa oroitzen. Ez diot gogora ekarri, ez naiz hain krudela. Guk bi ditugu, beraiek hiru, agian hortxe dago hondartzara joan edo etxean geratzeko aldea. Emaztea eta biok supermerkatuko poltsekin lagundu diogu ataritik igogailuan sartzen, gauza gehiegi baitzeramatzan.

Alabaren telefonoaren kezkarekin jaitsi gara kalera eta lasaitu egin gaitu bigarren pisuko neskak, nolabait.

− Ez doaz hondartzara –esan diot emazteari.

− Ya –erantzun dit irribarrez.

Isilik jarraitu dugu. Ez zen beharrezkoa elkarrizketa luzatzea. Biok oroitzen genuen duela hamar urteko elkarrizketa hura, behin baino gehiagotan hitz egin dugu hartaz.

Zaila egiten zaigu guraso izatea, zaila, edo, beharbada, ezinezkoa seme-alabekin aldez aurretik erabat argi genituen gauzak mantendu eta aurrera eramatea.

Alabak telefonoa eta “insta” ditu baina, bederen, hondartzara joaten jarraitzen dugu.

Jabi Elorza Antia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Interésache pola canle: Irakurleen gutunak
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Está todo atado e ben atado?

O Estado español converteríase no escenario distópico de Tejerazo, en 1981. Alí, os líderes políticos confinados no Congreso foron "convidados" a aprobar un acordo tácito no que se consideraba intocable o status quo vinculado ao sistema monárquico, ao sistema político... [+]


O sol queima a vivenda
Os turistas encheron apartamentos e hoteis con prezos desorbitados. E ti en casa dos teus pais, desesperado, mentres as grandes compañías e os especuladores pon a proba o aluguer.

Cabeza polo pescozo

A nova formación de Goberno deixou moitas preguntas sen responder, pero está claro que unha vez máis teremos que ser firmes para apostar pola Escola Pública Vasca. Díxosenos que, aínda que gobernará o mesmo partido, teriamos caras novas, pero tampouco iso foi do todo... [+]


20 de xuño Iniciativa conxunta pola infancia e a adolescencia palestina nos centros educativos

Somos pais de Euskal Herria, fillas e fillos; chámanse Maddi, Izei, Dani, Alaitz, Aida ou BEÑAT, pero poden ser Hatem Salem, Awad Muhammad de 14 anos, Zakaria Magdy de 6 anos ou Nour Ahmed de 7 anos. Todos foron asasinados por Israel en Gaza.

Non podemos imaxinar nin imaxinar... [+]


2024-06-28 | Rober Gutiérrez
Persoas no centro

Tras a fase de negociación posterior ás eleccións, PNV e PSE-EE presentaron as bases para un acordo de goberno entre ambos para “avanzar no benestar, no progreso, no autogoberno e na transformación da Euskadi global”. Un documento de once páxinas detalla os compromisos... [+]


2024-06-28 | Josu Iraeta
Soidade do torturado

Cando se fala publicamente da tortura, dámosnos/dámonos conta de até que punto a sociedade interioriza a opinión que o propio “sistema” pon en marcha sobre este tema. Para iso utiliza unha ampla gama de ministros e conselleiros, xuíces e expertos, todos eles coa axuda... [+]


Eguneraketa berriak daude