Kurtso politikoa hastear dagoen une honetan, “Krisia ez dator, krisia eragin egiten dute» adierazi berri du Permachek bere txio batean. Eta Arnaldo Otegik bere iritzi artikulu luze batean ideia hori zehazteko aukera eman digu, udazkeneko krisialdiaren arduradunek eta Ukrainako gerra luzatu nahi dutenek interes berberak defenditzen dituztela gogoratuz. Hau da, "gerra luze saihestezinaren" bidez negozio ekonomikoa (energetikoa zein armamentistikoa) eta geoestrategikoa (munduaren ordenamendu berria) bultzatzen dutenak berberak direla. Macronek, elite horien ordezkari gisa, jendartearen gehiengoak inoiz ezagutu ere egin ez duen oparotasun neurrigabearen aroa bukatu dela esan berri du. Baina zer egin? Nork, zer, nola eta noiz egin… galderak planteatu Andoni Egiak bere txioan, “erantzunak adostu eta horiek lortzeko estrategiak zehazteko garaia” dela azpimarratuz.
Eta galdera horiek behar den bezala erantzuteko lagungarria izan da uda honetan Jule Goikoetxeak argitaratutako hausnarketa luze bat arreta handiz irakurtzea, ohi bezala, zenbait argipen eman dizkigu eta. Honela zioen: «Baina zer gertatzen da alokairuaren edo gasolinaren prezioak mugatzea lortzen denean? Ehunka mila salbamendu-txaleko itsasora botatzen direla tsunami erdian, jakinik ondoren beste tsunami bat etorriko dela. Eta hementxe gaude, txaleko puzgarriei lotuta… beste olatu handi batek berriro irentsi arte. Eta, hala ere, ba al dago esaterik, erabateko irmotasunez, hobe dela salbamendu-txalekoa ez edukitzea Niagarako ur-jauzietan behera erortzen garen bitartean? Seguruenik ez”. Beraz, argi dago, sukarra menderatu baino, sukarra eragiten duen gaixotasuna da sendatzen saiatu behar duguna. Eta zer egin orduan?
Galdera horri erantzuteko, datorren krisialdiaren eta ziklo politikoaren aldaketaren aurretik, gaurdanik, gure herriko benetako egoeraren diagnostikoa egin behar dugu. Alde batetik, ahultze nazionalaren azelerazioaren aurrean gaudela onartu behar dugu, herri izaera duen prozesu independentistarik ez baitago Euskal Herrian. Eta, bestetik, egoera sozialak txarrera nabarmen egin duela onartu behar dugu, en baikara herri gisa eman beharreko erantzun artikulaturik emateko gai izan. Ondorioz, ondoeza da nagusi euskal jendartearen baitan.
Euskal Herrian gainbehera datoz oinarrizko eskubide sozial, zibil eta politiko pertsonalak zein kolektiboak, hala nola etxebizitzarena, informazioarena, ingurumenarena, adierazpen askatasunarena… Eta horrekin batera, prekarietatea handitu, feminizatu eta gaztetu egin da. 520.000 pertsona pobrezia-ataritik behera bizi dira, horietatik 200.000 pentsiodunak. Generoaren arabera, pobrezia-egoeran eta jendarte-bazterketako posizioan desberdintasun nabarmena dago emakumearen (%62) eta gizonaren (%38) artean. Hiru langiletik bat lan-prekarietate handiko egoeran dago. Gazteen artean (16-29 urte) %80ra iristen da prekarietatea. Lurraldeen arteko desoreka izugarria da. Euskal Herriko biztanleriaren %70 bost metropoli-eremutan bizi da eta soilik %17 landa eremuetan. Ikuspegi linguistiko eta kulturalari dagokionez, egoera ere okertu egin da, ordezkapen linguistiko kulturala ez da saihestu, inoiz baino euskaldun alfabetatu gehiago egonik ere.
Egoera honek guztiak ekarri du Euskal Herri osoan eta alor guztietan, herri erantzunak sortzea eta indartzea. Duela hilabete gutxi Arantxa Tapiak esan zuen moduan, herri honetan edozein gai edota proiekturen aurrean herri plataforma bat sortzen da. Eta plataforma horiek guztiek, ezberdinak izanik ere, denek dute ezaugarri bateratzaile indartsu bat: egungo eredu neoliberalak kaltetutako sektoreetako kide suminduz osaturik daude. Nolabait esanda, kaltetutako Euskal Herriko espazio antikapitalista zabalaren parte dira. Baina euskal espazio antikapitalista hori erabat atomizatua dago.
Horregatik guztiarengatik, Euskal Herri osoan gero eta kide gehiago gara, Ezker Abertzalekoak zein jendarte mugimenduetan gabiltzanak, euskal espazio antikapitalista hori euskal mugimendu antikapitalista bihurtu behar dugula pentsatzen dugunok. Ez gara eragile berri baten sorreraz ari, baizik eta espazio antikapitalista horretan parte hartzen dugun pertsona eta eragileen konfluentzia eta konbergentzia prozesuaz eta dinamika bateratzaileaz ari gara. Izan ere, Euskal mugimendu antikapitalista ez da inorena, espazio antikapitalistan parte hartzen dugun guztiona baizik.
Bide horretan, asko izan dira azkenaldian bide horri eusteko egin diren bilerak, saioak eta proposamenak. Batzuk Ezker Abertzaleko erakunde ezberdinetako azken Kongresuetan aurkeztuak izan dira, beste batzuk herri batzarretan, hausnarketa kolektiboetan, akanpadatan edota ekimen bateratuetan… Eta guztietan denon arteko agenda antikapitalista bateratuaren beharra eta gogoa azaldu da behin eta berriro.
Datorren urtean Udal hauteskundeekin hiru bat urtez luzatuko den ziklo elektoral berria abian jarriko da Euskal Herrian. Egoera horrek ez du elkarlana, konbergentzia eta konfluentzia indartzen lagunduko, baina ezin dugu beste hiru urtez zain egon. Udazkenetik aurrera gogortuko den krisialdiak eragingo duen egoera aprobetxatu behar dugu euskal espazio antikapitalista hori euskal mugimendu antikapitalista bihurtzeko, horretarako agenda bateratua denon artean jarriz. Ez dezagun ahaztu, Euskal Herrian bezala, Europar Batasunean eta munduan, dinamika antikapitalista indartuko dela ondorengo urteetan, tokian toki, izaera ezberdina hartuko duen arren.
Ez goaz salbamendu txalekoak banatzera, tsunamia sortzen duen sistema kapitalista errotik eraldatu nahi dugu. Sozialismoa da geure helburua. Prozesu iraultzaileak dira toki guztietan martxan jarri behar ditugunak, desobedientzia zibila, erresistentzia, kolaborazio eza eta ekintza zuzena herri boterearen eraikuntzaren zerbitzura jarriz. Manex Mantxolak “Energia eta boterea” artikuluan esaten zuen moduan, “dramarik gabe pentsatu behar dugu zenbat den nahikoa. Baina aldaketa sistemikoak ez dira baketsuak, gatazka berezkoa dute. Eta guztiontzat egon dadin, boterea beharko dugu”. Konfrontazioa da bidea eta konfrontaziorako martxan jarri nahi dugu euskal mugimendu antikapitalista, Euskal Herri askean libre bizi nahi dugulako.
Joseba Alvarez
Ezker Abertzaleko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Chegou o momento de matricularse nos centros educativos para o curso 2025-26 na CAV, e en moitos fogares o máis pequeno dará un novo paso en setembro, é dicir, escolarizar. Desde Euskal Eskola Publikoa Harro Topagunea apostamos firmemente pola escola pública e queremos... [+]
Desde a aprobación da nova Lei de Educación para Álava, Bizkaia e Gipuzkoa, estamos a escoitar e lendo unha e outra vez que a educación vai ser gratuíta. Escoitamos aos diferentes axentes, tamén ao Departamento de Educación, e nas entrevistas que ofrecemos aos medios de... [+]
A principios de mes, EH Bildu levou a cabo o seu III. Congreso en Pamplona. Trátase, segundo dixo, dun "congreso ordinario" que serve para sacar "conclusións extraordinarias" ou polo menos así o recolleron no relatorio Zutun, aprobada por unanimidade pola militancia proposta pola... [+]