Iruñeko Mugimendu Feministak dei eginda, apirilaren 28an eguerdiko 12:30ean epaitegiaren aurrera gerturatzea eskatu dute.
Irudia: ahotsa.info
Concentración y cacerolada en Eibar contra La sentencia de La Manada pic.twitter.com/FKoHgrjeBk
— Juanma Cano (@jmcano1964) 26 de abril de 2018
Bideoa: @jmc1964
Argazkia: Nalua Eibarko Talde Feminista
#UharteArakil#niksinistendizut#justiziapatriarkala#alertafeminista pic.twitter.com/3aowmY6wGg
— Gaizka Uharte (@auxpoa) April 26, 2018
Irudia: @auxpoa
📆 Gaur 12:00etan Elkarretaratzea Donostiako Epaitegien aurrean (Egia). Beltzez jantzita eta besoko morearekin.
— Donostiako Feministak (@DFeministak) April 27, 2018
🏘Hiriko auzo guztietan paretek ozen esan dezaten: Bortxaketa izan da, ez abusua. #GukSinistenDizugu. #AutodefentsaFeminista. #Justiziapatriarkala, justizia ustela. pic.twitter.com/eLVe2RgPxW
Doña justan aurrian ozen esan dogu gaur: justizia mutua eta itsua! Salatzera behartzen gaittue gero ez sinisteko... #JustiziaPatriarkala #Bergara pic.twitter.com/rnCTjgYSC1
— Martxanterak talde feminista (@martxanterak) April 26, 2018
Ehunka herritar batu dira Aiaraldean mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan.
Albiste hau Airaldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
#Gasteiz frente al Juzgado GORA BORROKA FEMINISTA! NO ES UN ABUSO ES VIOLACIÓN! pic.twitter.com/pIHyCpVQTt
— Miriam (@ekofeminista) April 26, 2018
Jendetza #Donostia-n Mugimendu Feministak deituta, #LaManada-ren epaiak agerian utzi duen #justiziapatriarkala salatzen. #NikSinestenDizut diote bildutakoek.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) April 26, 2018
Ez dut inoiz ikusi hainbeste jende Donostiako epaitegi aurrean.#EstaEsNuestraManada #YoSiTeCreo #josietcrec @argia pic.twitter.com/xxthZWgpzw
Milaka lagun batu dira Bilbon 2016ko San Ferminetako erasoa bortxaketa izan zela eta ez abusua salatzeko. Argazkia: Ecuador Etxea
La Manada deituriko gizon taldea Nafarroako Justizia Auzitegiko epaimahaiak soilik "sexu-abusuengatik" –eta ez bortxaketa edo sexu erasoagatik– zigortu izanak harridura eta haserre handia sortu du herritar askorengan eta euren desadostasuna azaltzeko bilduko dira gaur arratsaldean Euskal Herriko hainbat txokotan talde feministek deituta.
Epaitegi eta udaletxe aurrean izango dira elkarretaratze eta asanblada asko. Donostian eta Bilbon 19.00etan izango dira lurralde auzitegien aurrean, Iruñean ere 19:00etan Udaletxeko plazan eta Gasteizen 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan.
Instituzio eta ordezkari politikoek kritikatu egin dute epaia, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak kasu, eta zenbaitetan antolatuta zeuden ekitaldiak bertan behera geratu dira elkarretaratzeetara joateko. Esaterako, Arnaldo Otegik Hernanin eman behar zuen hitzaldia atzeratu eta kalera irteteko deia egin die herritarrei EH Bilduk.
Hainbat talde feministak deituta, dozenaka lagun bildu dira gaur Nafarroako epaitegi aurrean. Epaia jakin ostean sumina zabaldu da han bildutakoen artean eta tentsio uneak sortu dira poliziekin. Ekinklik kolektiboa han izan da eta zenbait argazki sareratu du:
La Manada bortxatzaile taldea zigortzen duen epaiak 371 orrialde ditu, hemen irakur daiteke osorik:
Iruñean emakume bat bortxatu zuten bost gizonen inguruko epaia salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte arratsaldean Madril, Malaga, Sevilla eta beste hainbat tokitan Espainiako Estatuan "Guk [emakumeok] bai sinesten zaitugu, nahikoa da justizia matxistaz" lelopean.
Herritarrak gero eta haserreago daude Nafarroako Justizia Auzitegiaren kanpoaldean. Foru poliziak osatutako hesia gainditu eta jauregiaren ateetaraino iritsi dira "ez da abusua, bortxaketa da!" oihukatuz eta gorriz tintatutako eskuak jasoz.
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aurrean bildutakoek protestekin jarraitzen dute, lelo nagusia: "No es abuso, es violación". Gogoratu, #LaManada delako kide bakoitzari bederatzi urteko espetxe zigorra jarri diotela sexu abusuak egotzita #YoSíTeCreo #EstaEsNuestraManada #11gaur pic.twitter.com/0ItmtFikvq
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2018(e)ko apirilak 26
Resposta feminista davant els jutjats d’Iruñea per la sentència de #LaManada
— Thomas Sankara (@tsankaram) 2018(e)ko apirilak 26
pic.twitter.com/ZBXwGkUh0J
Auzitegiak azaldu duenez epaimahaiko hiru epaileetako batek, Ricardo Gonzalezek boto partikularra eman du, bost bortxatzaileentzat absoluzioa eta horietako batentzat zigor txikia eskatu du "biktimaren mugikorra larputzeagatik" (bi hilabetez egunero 15 euroko isuna).
Epaiketan biktimari egindako galderetan, bortxaketa ea onartua izan ote zen azpimarratu zuen epaile bakarra izan zen Ricardo González. Emakumeari egin zion galderetako bat hauxe izan zen: "Edozelan ere, pasarte horretan, zuk minik ez zenuela sentitu argi geratu da".
Epai honen ondoren, hauxe galdera: Posible da bortxaketa delitua izateko emakume bat bizirik ateratzea? #PatriarkatuarenJustizia #NkSinistenDizut
— Pilon (@pmendibil) April 26, 2018
Epaileek lasai egiten dute lo? Eta kaletik ibili?#LaManada
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) 2018(e)ko apirilak 26
La condena a La Manada sólo por abuso es una pésima noticia ¿Cómo que no hubo intimidación? Parece que se estuviera diciendo a las víctimas que si no te enfrentas a 5 matones que te doblan en tamaño, arriesgando la vida, no te están violando. Vergüenza y asco
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) 2018(e)ko apirilak 26
Al condenar a los de “la manada” por abuso sexual se entiende que no hubo violencia ni intimidación en algo que es, a todas luces, una violación en grupo. Y no la primera. En un país donde se llama violencia a escribir tuits o levantar peajes es muy muy difícil de sostener.
— Alberto Garzón🔻 (@agarzon) 2018(e)ko apirilak 26
Más que nunca a la calle
— @emakumeando 🎗️🌍 (@emakumeando) 2018(e)ko apirilak 26
Basura de sistema. Justicia dónde?????
VIOLACIÓN MULTIPLE
VIOLACIÓN MULTIPLE
Abuso de la Justicia es está sentencia.
En Sol a las 20h#LaManadaSomosNosotras https://t.co/pB1nPrSfXw
Sexu eraso delituagatik absolbitu dituzte. Horrek esan nahi du epaimahaiak ez duela frogatutzat jotzen indarkeria egon zenik @berria
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) 2018(e)ko apirilak 26
Sevillakoak (Espainia) dira bost gizonezkoak. Sexu eraso delituez gain, indarkeriaz egindako lapurreta delituak ere egotzi dizkiete. Fiskaltzak 22 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen akusatuetako bakoitzarentzat, akusazio partikularrak 24 urtekoa eta herri akusazioek 25 urtekoa. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen.
Epaiak ordea ez du sexu eraso deliturik ikusi, bai ordea "sexu abusuak" egon direla. Horrez gain, intimitatearen kontrako delituagatik ere absolbitu egin ditu bost erasotzaileak eta horietako bakarra zigortu du lapurretagatik.
Bost auzipetuetako hiru Iruñeko kartzelan daude, eta beste biak –guardia zibil bat eta militar bat–, Madrilgo espetxe militar batean. 21 hilabete daramate preso.
Según la sentencia contra la manada, que barato es violar a una joven indefensa y que caro una bronca nocturna en un bar con dos GC. Vergüenza. Nueve años para unos, 60 para los otros. Asco.
— Joseba Azkarraga (@josebaazkarraga) April 26, 2018
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]