Nafarroan eta Araban alerta gorria da eta Gipuzkoan eta Bizkaian horia. Iragarpenen arabera, bero zapa datorren astelehenera arte luza daiteke, 30eko tenperaturekin itsas aldean eta askoz handiagoak barnealdeetan. Datorren astelehenerako Tuteran 43 gradu ere iragartzen dira, adibidez.
Nafarroan iragan berri diren suteak oraindik bero, barbakoak eta suteak eragin ditzaketen beste hainbat jarduera debekatu dira Nafarroan, eta Araban dagoeneko 140 bat hektarea erre dira bi sutetan, bata Gasteizko Mendoza kontzejuaren lurretan eta bestea Garaion.
Honako hau aurtengo bigarren bero olatua da eta klima aldaketaren ondorioak gero eta gehiago nabari dira, hala gure kostaldeko ur beroan, nola ikusten ari diren marmoka edo alga kopurua handietan. Adituen esanetan, Europa beste kontinenteak baino azkarrago ari da berotzen eta Copernicus behaketa satelitearen arabera: iragan berri den ekaina erregistroak direnetik bigarren beroena izan da, ohiko batez bestetik 1,6 gradu gehiagorekin.
Adi osasunarekin!
Baina suteak eta herritarren egonezin orokorrez gain, Espainiako Osasun Ministerioak alerta piztu du eta esan du 18 milioi pertsonen osasuna arrisku larrian dagoela Espainiako Estatuan; bereziki ohartarazi ditu adineko pertsonak eta berotik babesteko gomendatu. Ez da ahantzi behar azken hogei urtetan izandako beroaldietan milaka pertsona hil direla beroaren ondorioz. Horietako entzutetsuena 2003ko bero-bolada izan zen, zeinaren ondorioz 20.000 pertsonatik gora hil zen Europan.
Hildako kopuruei buruz beti da eztabaida handia, estatu batzuek ez dituztelako hildakoak bero-boladaren ondorio gisa hartzen edo, besterik gabe, datuak ematen ez direlako. Wikipediaren arabera, urte hartan Frantzian 14:082 hildako izan ziren beroaren ondorioz, Alemanian 7.000 hildako, Espainian 4.000 hildako, Erresuma Batuan 2.139 eta Italian 3.000.
2003ko abuztuaren 3an Bizkaiko Arangurenen 43 graduko tenperatura jazo zen eta eguerdian Zarautzen 40 graduak gainditu ziren.
A seguinte infografía está baseada no informe número 55 do Centro de Investigación pola Paz Delàs de Cataluña, publicado en outubro de 2022. No informe, Xavier Bohigas, Pere Brunet, Teresa de Fortuny, Anna Montull García e Pere Ortega analizaron a fondo os vínculos entre... [+]