Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Acampada indefinida en Barcelona pola liberdade dos presos políticos, entre outros

Zuzeneko jarraipena
  • Desde esta canle seguiremos as mobilizacións que están en marcha en Cataluña para responder á sentenza ditada polo Tribunal Supremo de España.

30 de outubro de 2019 - 14:57
Gakoak
Kanpaldi mugagabea abiatu dute Bartzelonan bost aldarrikapenen baitan
Argazkia: @acampadauni

Bartzelonan kanpaldia abiatu dute gazteek asteazken goizean. Beren burua definitzeko, Urriaren 14ko Belaunaldia deitu diote, Espainiako Epaitegi Gorenaren epaia atera eta protestak hasi ziren egunari erreferentzia eginez. Bost puntuko aldarrikapen zerrenda adostu dute eta adierazi dute horiek bete arte ez direla joango:

1- "Bertan behera gera dadila berehala bere eskubide eta askatasunen alde kalera atera den belaunaldiko kideen aurkako errepresioa, eta iker daitezela Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Esquadra Mossoek egin dituzten gehiegikeriak".

2- "Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek gaitzetsi dezala errepresioa eta poliziaren biolentzia, eta guri exijitzen zaigun ardura berarekin, eser dadila herritarroi ahotsa emango digun autodeterminazio erreferenduma negoziatzera".

3- "Preso politiko guztientzat amnistia berma dadila".

4- "Urratu dizkiguten eta Espainiako Epaitegi Gorenaren epaiak zalantzan jarri dituen eskubide zibil eta politikoak berma daitezela".

5- "Gure belaunaldiarentzat etorkizun duina berma dadila: etxebizitza sozialera sarbidea, gizon eta emakumeen arteko berdintasun osoa, klima larrialdia gerarazteko egitazko neurriak eta lapurtu dizkiguten eskubide sozialak".

Bartzelonako Unibertsitate Plazan abiatu dute kanpaldia. Espainiako Estatutik azken asteetan jasotzen ari diren elkartasuna eskertu nahi izan dute eta jendeari dei egin diote plazak okupatzera, eskubide hauen aldeko borrokan.

Erresistentzia kutxa gisa 2017ko urriaren 1eko hautetsontziak baliatzen ari dira.

Hemen ikus daiteke egin duten kartela.

 

"Ez ukitu gure gazteak" aldarrikatu dute milaka lagunek kalean
Col·lectiu MAR (Mares i Àvies per la República)

Asteazken eta ostegun arratsaldean mobilizazioak izan dira Kataluniako zenbait hirietan, “ez ukitu gure gazteak” leloarekin bat eginik. Mobilizazio jendetsuena Bartzelonakoa izan da, milaka izan dira parte hartzaileak.

Hezkuntza arloko mugimendu eta elkarteek eta zenbati herri mugimenduk deitu dute mobilizazioa: Intersindical-CSC, Ustec, CGT, CAU-IAK, Sindicat d'Estudiants, SEPC, Docents per la República, Universitats pels Drets Civils, ANC eta FaPaC. Guztien buru, jaio berri den Mares i Àvies per la República Catalana sarea, sententziaren aurkako protestetan espetxeratuak, atxilotuak edo zaurituak izan diren gazteen gurasoek sortua. “Si toqueu els fills, trobareu les mares”, “fora les forces d'ocupació” edo “no són violents, són valents” izan dira oihuetako batzuk.

Manifestazio amaieran San Jaume plaza bete dute manifestariek. Hitza hartzen lehenak Mares i Àvies per la República Catalanako ordezkariak izan dira. “Ez ukitu, ez kolpatu, ez espetxeratu gure seme-alabak”, adierazi dute. Ekitaldiari amaiera emateko, Lluís Llachek errepresioaren aurkako manifestu bat irakurrri du.

Ez zeukaten lehergairik etxean orain hilabete atxilotu zituzten CDRetako kideek, Auzitegi Nazionalaren arabera
Argazki oina

Hilabete igaro ostean, agerian geratu da gezurra. Katalunian atxilotu zituzten CDRetako kideek ez zeukaten etxean lehergairik, Espainiako Auzitegi Nazionalaren beraren arabera ere.

Errepide mozketak gaur ere
C-66 errepidea moztuta Palol de Revardit inguruetan.
C-14 errepidea moztuta Selva del Camp inguruetan.
C-65 errepidea moztuta Cassà inguruetan

 

Bideoa | Kataluniako herritar batek Ibarretxeri: "Guk Jonquerako muga eta zuek Irungoa moztu behar duzue"

Tv3ek ordubeteko erreportajea osatu du preso politiko katalanen aurkako epaiaren ondorengo egunei buruz. Ekimen, istilu eta erreakzioen artean, Ibarretxe lehendakariak Askatasunaren Ibilaldian parte hartu zueneko irudiak jaso dituzte. Kataluniako independentista batek lehendakariari proposatu dio Irungo eta La Jonquerako mugak elkarlanean blokeatzea, Torra eta Ibarretxeren barre artean.

BIDEOA: Honela atxilotu zuten kalez jantzitako poliziek Laura Solé Tarragonan

Buruzagi independentisten aurkako epaiak eragindako protesten erdian, poliziak egindako atxiloketa batek asaldura eragin zuen Tarragonan joan den astean. Kalez jantzitako poliziek atxilotu zuten, baina astearte honetan ikusi dira lehen aldiz atxiloketa nola gertatu zen erakusten duten irudiak.

Bideoan ikusten den moduan, bortizkeria handiz jardun zuten poliziek eta atxilotua lurrean arrastaka eraman zuten.

Solé behin behinean espetxean sartzeko agindua eman zuen Tarragonako 1. Instrukzio Epaitegiak, fidantzarik gabe.

Joan den astean gazte bati egindako eraso faxistagatik hirugarren atxilotua

Esquadra Mossoek jakinarazi dute beste pertsona bat atxilotu dutela joan den astean Bartzelonan 23 urteko gazte bati egindako eraso faxistagatik.

Erasoaren irudiak asko zabaldu ziren joan den astean eta haietan ikusten den moduan, hamar pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten gazte kataluniarrari emandako jipoian.

Ikasle-greba deitu dute urriaren 24 eta 25erako

Sindicat d 'Estudiants dels Països Catalans (SEPC) sindikatuak ostegun eta ostiral honetan, urriaren 25ean eta 26an, ikasleak kalera atera nahi ditu buruzagi independentisten aurkako epaiaren aurrean. "Inolako azterketak eta inolako klasek ez du balio demokraziak baino gehiago" leloa aukeratu dute. Gainera, "Gazte manifestazioa" egiteko deia zabaldu dute eta unibertsitateko ikasleek ere parte har dezakete, nahiz eta formalki deituta ez egon.

Bestalde Sindicat d'Estudiantsek (SE), institutu eta ikastetxeetan gehiengoa duenak, nahiago du ikastetxeetan batzordeak antolatzeko denbora hartu, eta datorren asteko asteazken eta ostegunetan deitu ditu lanuzteak, urriaren 30ean eta 31n. Bigarren deialdi horretan sartzen dira Kataluniako campusetako ikasleak.

Kataluniako istiluetan atxilotutakoen laurdenak espetxean segituko du protestak eten artean

“Delituak behin eta berriz” egiteko arriskua daukatela argudiatuta, protestak amaitu arte atxilotuetako asko preso mantentzearen alde agertu dira epaileak.

Jesús García kazetariak El País egunkariaren bidez jakinarazi duenez, iragan astean Katalunian jazotako istiluetan atxilotutakoen %26,9ari espetxealdi prebentiboa ezarri diote. Aske utziz gero, atxilotuek “delituak behin eta berriz” burutzeko arriskua zeukatela argudiatu dute epaileek.

194 atxilotuetatik, 104 pasa dira epailearen aurretik, eta horietatik 28 espetxeratu dituzte. Azken horiei fidantzarik gabeko espetxealdi prebentiboa ezarri diete. Gainontzeko 76ak aske utzi dituzte, baina kautelazko neurriekin; neurri horiek ezberdinak dira kasu bakoitzean: batzuei debekatu egin diete protestetan parte hartzea, protestetatik kilometro eta erdi baino gehiago aldentzera ere derrigortu dituzte beste batzuk, pasaportea kendu diete beste zenbaiti, eta hamabostero epaitegietan aurkeztu beharko denik ere bada.

Espetxeratze prebentiboei dagokienez, 28 pertsona horiek atxilotu ordez bahitu egin dituztela azpimarratu du Sistema Penalaren eta Giza Eskubideen Behatokiak:

Kaputxadun polizia atxilotuekin eta atestatu faltsuak

Urriaren 14ko astelehenean Espainiako Epaitegi Gorenaren sententziaren aurkako protestak hasi zirenetik 201 pertsona atxilotu ditu Poliziak. Horietariko 28 espetxera bidali dituzte epaileek. Beste 76ri kautelazko neurriak ezarri dizkiete, manifestazioetara hurbiltzeko debekua horien artean.

Errepresioa latza izaten ari da, baina baita ere irregularra prozeduretan. Atxilotuekin polizia izaten ari den jarreraz ohartarazi dute hainbat herritarrek, komunikabidek eta abokatuk. Abokatuen artean Benet Salellas nabarmentzen ari da. Salellas Jordi Cuixarten abokatua izan da Goreneko epaiketan, eta aste honetan atxilotutako lau gazterena ere.

Larunbatean Twitter bidez salatu zuen polizia etxean abokatu lanak egiteko izan zituen baldintzak: “Gaur, Gironako guardiako epaitegian, atxilotuei deklarazioa hartu diegu, aretoan kaputxadun CNPko bi kide zeudela. Ez nuen inoiz bizi izan, ezta ANera ere”.

 

 

Salellasek El Nacional egunkari digital katalanari adierazi dio kanpotik errefortzuan heldutako poliziak direla atxilotuez arduratzen ari direnak, eta uneoro ari direla kaputxa buruan lanean, polizia etxeetan zein epaitegietan.

Atestatu faltsuak

Are larriagoa da polizia atestatuen inguruan Salellasek salatzen duena. Berak defendatu duen Xènia gaztearen kasua jartzen du adibidetzat abokatuak. Dioenez, atxilotutako gazteak gainean zeraman jabetzen dokumentua sinatu zuen polizia etxean. Babeserako betaurrekoa batzuk agertzen dira bertan soilik. Poliziaren atestatuan aldiz, billar bolak eta burdin piezak ere agertzen dira. Gaztea espetxean sartu dute behin behinean. Salellasek dio antzeko kasu gehiago daudela.

Xènia gaztearen kasua ezaguna egin da Katalunian, atxiloketa unean eta ondoren jasan duen tratuarengatik.

 

 

 

Azken asteko atxilotuekin 44 preso politiko katalan dira jada espetxean

Joan den astean zigortutako bederatziek bi urte iragan dituzte espetxean eta beste zazpi dira preso irailaren 23an atxilotutako CDRko taldetik. Joan den asteko istiluetan 104 atxilotu eraman zituzten epailearen aurrera eta horietatik 28 atxilotu espetxeratu egin dituzte. Guztira 44ko taldea osatzen dute.

Udalerrien Elkartea, ANC eta Omniumen egoitzak miatu du Espainiako Poliziak

Diru publikoaren ustezko bidegabeko erabilpen bategatik ari dira miatzen egoitza. Polizia talde berak ANC eta Omnium plataforma subiranisten bulegoak ere arakatu ditu. El Nacional hedabideak esan duenez, ikerketa honek ez du Barne sailburu eta elkartearen presidente ohi Miquel Buchekin zerikusirik.

 

Kataluniako Udalerrien Elkartearen egoitza (Irudia: ACN)

Araketa ugari ari dira egiten Katalunian. Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemonten abokatu Gonzalo Boyeren etxebizitzan ere erregistroa egin du poliziak, Espainiako Auzitegi Gorenak diru zuritzeagatik akusatu ondoren, bere etxea eta Puigdemonten izenean dauden beste bi etxebizitza miatu dituzte. Ustezko diru zuritzea, narkotrafikoarekin lotu du Auzitegi Nazionalak, hain zuzen, Sito Miñanco narkotrafikatzaile galiziarrarekin. Sare sozial bidez, jende ugarik eman dio babesa abokatuari, artean Puigdemont presidenteak berak.

Presoen askatasuna eskatuz agurtu dute Sanchez Bartzelonako Sant Pau ospitalean

Espainiako ordezkaritzan egon ondoren, Sant Pau ospitalera joan da Pedro Sanchez, bertan zauritua dagoen Espainiako polizia bisitatzera. Preso politikoen askatasuna eskatu dioten herritar ugariren artean pasatu behar izan du ospitaletik ateratzean. Bere bizkarzainetako bat subfusilarekin zihoan, beheko argazkian ikus litekeen moduan.

 

Oihuen artean ospitaletik ateratzerako unean, argi ikusten da bizkartzain batek esku artean duen subfusila.

 

Sanchezek alde egin du gobernu ordezkaritzatik baina Tsunamiaren eserialdiak jarraitzen du
Tsunami Democratic-ek deituta eserialdia egiten ari dira Espainiako Gobernuaren aurrean Bartzelonan

Gaur zortzi El Prat okupatzeko deiaren ondoren, hau da mugimenduak egiten duen bigarren deialdia. 13:00ak eta 14:00ak artean eserialdia egitera deitu du. Tarte horretan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Kataluniako Espainiako gobernuko ordezkari Teresa Cunillerarekin bilduko da; bitartean, Torra lehendakariarekin biltzeari uko egin dio. Jarraitzaileei ‘Spain: sit and talk’ (Espainia: eseri eta hitz egin) kartelak eramateko eskatu die.

Argazkia: El Punt Avui
 

 

 

Oriol Junqueras "The Whasington Post" egunkarian: "Autodeterminazio erreferenduma saihestezina da"

AEBetako bigarren egunkari garrantzitsuenean iritzia plazaratza lortu du Oriol Junqueras Generalitateko lehendakariorde eta 13 urteko kartzela zigorra jaso duen politikariak: "Espainiak ez du irtenbide politikorik nahi Kataluniarentzat".

"Espainiako Gobernua gatazkaren sua pizten ari da, elkarrizketaren bidez iirtenbide bat bilatzen saiatu beharrean. Badakigu denok, autodeterminazio erreferenduma saihestezina da, bakarrik behar dugu eztabaidatu noiz eta non egingo den", dio besteak beste iritzi artikuluan.

 

Bartzelonara doa gaur Sanchez, baina uko egin dio Quim Torrarekin biltzeari

Astelehen honetan Bartzelonara joango da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakaria, joan den asteko istiluetan zauritutako Espainiako poliziak bisitatzera ospitalera, baina ez du bidaia baliatuko Quim Torra presidentearekin elkartzeko. Ostiraleko istilu larrien ondoren, larunbata goizean deitu zion Torrak Moncloara, baina Sanchezek ez zion hartu telefonoa hartu ere egin. Sanchezek dio, lehenik eta behin Bartzelonan izandako istiluak eta biolentzia argi eta garbi gaitzetsi behar dituela Torrak, eta ez orain arte bezala, nola-halako aldentzeak eginez. Torrak argi adierazi zuen gaitzespen hori larunbat goizean egindako agerraldi ofizialean, baina ez da nahikoa izan Sanchezentzat.

Gure Eskuk Donostian egindako manifestazioaren bideoa

Gure Eskuk larunbatean Donostian Kataluniarekin elkartasunez egindako manifestazioaren bideoa egin du Ahotsa.infok.

 

"Gure erabakitzeko gaitasuna gurea da, eragotzi dezakete, baina ezin digute kendu"

“Injustizia erraldoi baten aurrean gaude, benetako justiziarekin zerikusirik ez duen, eta ereduzko izan nahi zigor baten aurrean”, adierazi dute Gure Esku plataformako bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburuk manifestazioa amaitzean: "Aurrekaririk gabeko kriminalizazio baten aurrean gaude, non jopuntuan jarri diren gizartearen mobilizazioak, protesta masiboak, disidentzia politikoa, desobedientzia zibila, baita autodeterminazio eskubidea eta erabakitzeko eskubidea ere. Onartezina da, eta geldiarazi egin behar da kriminalizazio hau, geldiarazi inboluzio hau”.

Madrilgo manifestazioan, Altsasu presente.
Berlinen, Kataluniarekin elkartasunez
Bitartean, Bartzelonan...
Pankarta eramaten: Fermí Rubiralta, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Bel Pozueta, Jule Goikoetxea...

Pankartan: Fermí Rubiralta, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Bel Pozueta, Jule Goikoetxea, Josu Etxaburu, Lluis Llach, Amalur Alvarez, Carlos Garaikoetxea, Gema Zabaleta, Xabier Euzkitze eta Irantzu Perello.

Abian da manifestazioa Donostian; milaka lagun errepidean, eta beste milaka ertzeetan zain
Argazkia: Ahotsa.info

Abian da Gure Esku plataformak "Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna" lelopean Donostian deitutako manifestazioa. Milaka lagun bildu da Kataluniarekin elkartasunez.

Bilbon Sabino Arana errepidea moztu dute eta Ertzaintzak kargatu egin du

Bilbon Euskal Tsunamiaren izenean, hiriko sarreran dagoen Sabino Arana etorbidea moztu dute ehunka lagunek. Errepidean eseri dira eta trafiko ilarak eragin dituzte. Ertzaintza oldartu egin da.

Ehunka mila manifestari Bartzelonan Askatasunaren Ibilaldien manifestazioan

Ehunka mila pertsona bildu dira Bartzelonan Askatasunaren Ibilaldien manifestazioan, Katalunia osoan zehar ibili ondoren martxa guztiak hiriburuan bat egin ondoren. Gaurko greba orokorra deitu duten sindikatuetako buruzagiak joan dira manifestazioaren buruan eta ondoren manifestariei zuzendu zaie, Omnium eta ANCko buruzagiekin batera.TV3ko irudi hauetan ikus daiteke jendetza.

 

Tsunami Democratic terrorismoarekin lotu du Auzitegi Nazionalak

Manuel García Catellón Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea hasi da ikertzen Tsunami Democratic, erakunde hau terrorismo delituarekin lotuz. Epaile honen aginduz egin ziren irailaren amaieran CDRetako hainbat pertsonen atxiloketak, hauek lehergailuekin lotuz.

 

Catalunya en Comú-k arratsaldeko manifestaziora joateko dei egin du

Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia gogor kritikatu badu ere, Ada Colauren alderdiak ez du orain arte partehartu epaiaren aurkako mobilizazioetan, mugimendu independentistarekin batera. Gaur, ordea, Askatasunaren Ibilaldietako zutabeak Bartzelonara iritsi ondoren, 17:00etan Graziako Lorategietan egingo den manifestaziora joateko dei egin dute.

Argazkia: Vilaweb

 

Tsunami Democratic-i ere terrorismoa leporatu die CDRak lehergailuekin lotu zituen epaileak

Manuel García Castellon, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ekin dio Tsunami Demoratic-en aurkako ikerketa, bere aburuz erakunteak terrorismo delituak egin dituelako. Erakundearen webgunea ixtea ere agindu du, nahiz eta hori egin eta berehala ireki duten berriz beste zerbitzari batetik. Irailaren amaieran epaile honek CDRetako talde bat atxilotu zuen lehergailuak izatea egotzita.

 

Guardia Zibilak Tsunami Democratic-eko webgunea itxi du, baina berehala ireki dute

Espainiako Auzitegi Nazionalaren izenean itxi du webgunea Guardia Zibilak, baina Tsunamiak berehala iragarri du webguneak irekita jarraitzen duela Espainiako Estatutik kanpoko zerbitzari bat baliatuta. Bertan ematen du aukera bere aplikazioa jaisteko eta  taldearekin konektatua egoteko. Dagoeneko 15.000 pertsonak jaitsi dute aplikazioa eta Telegrameko kanalean 280.000k jarraitzen dute. Astelehenean El Prat aireportuaren blokeoa gidatu ondoren, hurrengo deiari adi egoteko esan du.

Espainiako poliziak ikasle bat jipoitu eta atxilotu du Via Laietanan

Espainiako Polizia oldartu egin zaio Bartzelonako Via Laietanan arratsaldean manifestazioa egiten ari ziren ikasleei. Hauetako talde bat denda batean babestu da eta poliziak barrura sartu dira. Gazte bat bederen kolpeka atera dute eta tratu txar eta umiliagarriak eman dizkioeta jadanik kontrolpean zutenean, ondoko bideoan ikus litekeen moduan. Ondoren atxilo eraman dute.

 

Sanitaris per la Republica, mobilizazio guztietan zaurituak artatzeko prest

Katalunian egunotako mobilizazioetan inor ondoezean edo zaurituta gertatuz gero, jendeak badaki nori deitu: Sanitaris per la Republicako boluntarioei ( @SanitarisxRep ). 

 

Espainiak Tsunami Demokratikoaren weba itxi du: berri alternatiboak daude martxan

www.tsunamidemocratic.cat weba klikatuz gero honako oharra irakur daiteke: "Esta URL ha sido bloqueada por disposición de la Autoridad Judicial". Duela bi urte erreferendumaren egunean gertatu bezala, antolatzaileek erremediozko alternatibak prest zeuzkaten.

Anonymous Cataloniak ezagutarazi ditu batzuk, 15:52etan martxan zeudenak: democratictsunami.eu
http://s3rrallonga.github.io
https://tsunamidddd.000webhostapp.com/
tsunamidemocratic.cat
app.tsunamidemocratic.cat
tsdem.org
api.tsdem.org
app.tsdem.org
tsunamidemocratic.net
tsunamidemocratic.com
app.tsunamidemocratic.com

EGUNEKO BIDOEA | Greba orokorra Katalunian

Gaur, ostirala, greba orokorra egiten ari dira Katalunia osoan Gorenaren sententziaren aurka. Goizetik hasita Bartzelonako kaleak hartu dituzten piketeetara batu diren hainbat lagunen adierazpenak bildu ditugu bideo honetan.
 

 
Ertzaintzak ez dio zigorrik ezarriko Bilboko gazte batzuk borraz jo zituen ertzainari

Kataluniako epaiaren aurka Bilbon ostegunean protestan ari ziren gazte batzuk borraz egurtu zituen ertzain batek. Ser kateak, Ertzaintzaren iturriak aipatuta, aurreratu duenez, Ertzaintzak ez dio zigorrik ezarriko, "praxi ezegokiagatik" ohartaraziko du agentea.

 

Kanpaldi mugagabea deitu dute CDRek Bartzelonan gaur hasita

 Bartzelonan, Gran Via eta Gracia pasealekua batzen diren lekuan jarri dute hitzordua 18:00etan.

 

Euskal Herriko leku askotan egin dira elkarretaratzeak Kataluniarekiko elkartasunez

 

<< <
1 2 3 4
> >>

Interésache pola canle: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont volve a Cataluña tras sete anos e volve desaparecer
Carles Puigdemont volveu do exilio a Cataluña despois de sete anos. Antes de asistir á sesión de investidura de Salvador Illa, pronunciou un breve discurso ante miles de persoas no Arco do Triunfo de Barcelona. A Policía ten unha orde de arresto contra Puigdemont, pero non a... [+]

Jesús Rodríguez. Caso Tsunami Democràtic
-Por que, entón, todo o asunto veu abaixo tres anos despois de cometer o erro?
Tras oito meses de exilio, Rodríguez volve a casa e á redacción de Radio (Gramanet do Besós, Barcelona, 1974). Sen que ninguén llo esperase, o 8 de xullo, á unha da tarde, envorcouse por completo o caso contra el e outro once imputados. Arquivouse. Proxectaran permanecer... [+]

Regresan a Cataluña os exiliados do caso Tsunami
O venres pola mañá celebrarase un acto político conxunto en Xirona, no marco dos Países Cataláns. Carles Puigdemont non poderá volver.

O Tribunal Supremo tamén arquiva o caso de tsunami
A Sala de Apelación da Audiencia Nacional ha afirmado este luns pola noite que hai que anular o tres últimos anos de investigación do caso xudicial de tsunami pola súa "prolongación ilegal". Unha vez que esa decisión se converteu en definitiva, Carles Puigdemont e Marta... [+]

2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


"Non teremos unha causa xusta; este guión xa estaba escrito"
A recente Lei de Amnistía aprobada polo Goberno de España non vai deixar en paz a todos os cataláns condenados. Algúns seguen no exilio e seguirán esperando até cando. Pero outros se foron recentemente, cando supostamente estaba a piques de acabar o “conflito”, cando... [+]

Pola causa no exilio
AVANCE | “A medida que se vai consolidando a Lei de Amnistía, reforzouse aínda máis a acusación terrorista”
Poucos días antes de que o Congreso dos Deputados español aprobase a esperada Lei de Amnistía, ARGIA entrevistou a dous imputados do asunto Tsunami Democratic que quedarán fóra da aplicación da Lei de Amnistía en Suíza, en Xenebra, que están no exilio. A seguinte... [+]

2024-05-30 | ARGIA
A Lei de Amnistía salgue adiante no Congreso español
A Lei de Amnistía foi aprobada sen sorpresas e por maioría absoluta no Congreso español, entre aplausos. O debate foi curto, pero tenso, e escoitáronse insultos. 177 votos a favor e 172 en contra.

Acordo Junts-PSOE
Lei de amnistía e nova mesa negociadora a cambio de acordo de lexislatura
Mediante o acordo, Junts e o PSOE pretenden abrir unha nova etapa que canalice o conflito histórico de Cataluña. Para iso, crearon unha mesa de negociación entre ambas as forzas e acordaron un mecanismo de mediación para seguir os seus contidos e acordos.

ARGIA e outros medios de comunicación apoiaron 'A Directa': "O xornalismo non é terrorismo"
A Directo denuncia a imputación do xornalista Jesús Rodríguez como “un ataque ao dereito á información”. Publicaron un manifesto de solidariedade con Rodríguez, asinado por decenas de medios e institucións, entre eles ARGIA.

Un xornalista dA Direct é tamén imputado por "terrorismo" no caso do Tsunami Democrático
A Audiencia Nacional de España acusou de “delito de terrorismo” ao redactor dA Direct, Jesús Rodríguez, e outras once persoas, entre elas Carles Puigdemont, ex presidente, e Marta Rovira, secretaria xeral de ERC, por protestas contra a sentenza de 2019. O xornalista... [+]

A Audiencia Nacional imputa a Puigdemont e Rovira polo Tsunami Democrático
A Audiencia Nacional de España investiga a existencia dun delito de “terrorismo” nas protestas de outono de 2019. Mentres tanto, representantes do PSOE e de JxC están reunidos en Bruxelas.

O indulto de Jordi é bo e o ex conselleiro Miquel Buch é condenado a catro anos
Este xoves coñecéronse as dúas sentenzas. Nun, o Tribunal Supremo ha declarado válidos os indultos de Jordi Cuixart e Jordi Sánchez. No outro, a Audiencia de Barcelona condenou a catro anos e medio de prisión ao ex conselleiro de Interior da Generalitat, Miquel Buch.

Ponsati non acode á súa cita no Tribunal Supremo
O xuíz debía notificar ao ex conselleiro catalán relacionado co asunto Proces o acordo de enjuiciamiento por delito de desobediencia. Ponsa argumenta que o luns non puido aparecer porque ten traballo no Parlamento Europeo.

Eguneraketa berriak daude