Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Giza eskubideen Europako Auzitegia
Atristain zigortu zuen auzia berrikustea ukatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Estrasburgoko auzitegiaren jurisprudentziari uko eginez, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du ez duela berrikusiko Xabier Atristain espetxeratzea ekarri zuen auzia, zeinaren arabera 17 urteko kartzela zigorra jaso zuen.


2022-05-13 | ARGIA
Juan Carlos Iglesias Chouzas absolbitu dute Estrasburgoko doktrinan oinarrituta

Epaiaren esanetan, atxilotu zuteneko inkomunikazio garaian ez zuen izan bere konfiantzazko abokatua izendatzeko eskubiderik eta, ondorioz, magistratuek presoa absolbitu egin dute. Beste auzi batzuengatik espetxean jarraitu beharko du oraindik Iglesiasek.


2022-05-09 | ARGIA
Estrasburgok berretsi du Xabier Atristainen eskubideak urratu zirela, Espainiako Gobernuaren helegitea baztertuta

Atristain Martuteneko kartzelatik atera zen otsailean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuelako ez zuela “epaiketa justu eta ekitatezkorik” izan. Epaitegiak ez du onartu Espainiak jarritako helegitea; beraz, irmoa da erabakia.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-10-27 | Leire Artola Arin
Alabari amaren abizena jartzen ez uzteagatik Estrasburgok Espainiako Estatua zigortu du

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak “diskriminazioa” egotzi dio Espainiari eta kalte-ordaina eman beharko dio amari.


2021-07-20 | ARGIA
Altsasuko gazteek epaiketa justua izan al zuten aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.


2021-01-19 | ARGIA
Estrasburgok Espainia zigortu du Iñigo Gonzalezen tortura salaketak ez ongi ikertzeagatik

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 19an ebatzi du Espainiak ez zituela Iñigo Gonzalezen tortura salaketak behar bezala ikertu. Espainiak 20.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Gonzalezi. Guardia Zibilak sei kide atxilotu zituen 2011ko operazio hartan,... [+]


2021-01-19 | ARGIA
Gaur ebatziko du Europako Auzitegiak Iñigo Gonzalezen tortura salaketez

Duela hamar urte, Ekineko kide izatea egotzita, sei lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Grande-Marlaska epailearen aginduz. Inkomunikazioaren ostean haietako bostek torturak salatu zituzten. Horietako bi kideren salaketak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu... [+]


2020-12-14 | ARGIA
"Bateragune" auziaren epaiketa berriz egitea ebatzi du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Goreneko bigarren aretoko hamasei epaileen artean erabaki dute, abenduaren 14an, "Bateragune" auzia berriz irekiko dutela. Aho batez hartu dute erabakia eta Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo litzateke. Beraz, berriz epaituko dituzte Arnaldo Otegi, Rafa... [+]


2020-06-24 | Mikel Eizagirre
Amaren baimenik gabe adopzioan emandako Iruñeko haur baten kasuan, Estrasburgok Espainiako auzitegien aurkako epaia eman du

Pat Omorefe izeneko emakume nigeriarrak salaketa ezarri du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren aurrean (GEEA), 2015ean kendu zioten haurra berreskuratzeko. Estrasburgok arrazoia eman dio, eta neurriak hartzeko eskatu die Espainiako Estatuko auzitegiei.