2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ordezko autobus zerbitzu bat martxan jartzeko eskatu dute.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
2020-01-08 | Estitxu Eizagirre
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Xua gurasoekin etxera itzultzeko eskatuko diote Espainiako Barne Ministerioari

Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin dute kartzelan dagoen haurra gurasoengandik ez bereizteko mozioa. Urtarrilaren 19an Xuak hiru urte beteko ditu eta Espainiako legearen arabera ezingo du bere amarekin espetxean bizitzen jarraitu. Beren zigorraren hiru laurdenak beteak... [+]


Turismo tasa bat ezartzea adostu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari tasen eraketa garatzeko eskatu die eta 2020rako nahi dute martxan jarri. Udalek tasa hori ezarri edo ez erabaki ahal izango dute.


2019-10-02 | Antxeta Irratia
Jaizkibel konpainiako kideak Batzar Nagusietan izan dira: konponbidearen alde lanean jarraituko dute

Berdintasun Legea aplikatzeko beharra nabarmendu dute, eta Hondarribiko alardearen gatazka ez dela bizikidetza arazoa, berdintasun arazoa baizik. Izaskun Larruskain eta Ana Mari Aristondo kideek parte hartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako solasaldian, astelehenetan.


2019-09-19 | ARGIA
Kontratu publikoetan langileei 1.200 euroko soldata bermatzea atzera bota dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontrataturiko enpresetan, langileek Europako Eskubideen Kartak agintzen duena jasotzea bermatzeko ekimenak EAJren, PSEren eta PPren ezezkoa jaso du.


2018-10-31 | ARGIA
EH Bildu Kutxaren patronatuan sartuko da, banku fundazioa sortu zenean uko egin ostean

Koalizio abertzaleak lau ordezkari izango ditu Kutxaren patronatuan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan daukan ordezkaritzari dagozkionak. Hamabi eserleku ditu Kutxaren patronatuak eta Elkarrekin Podemosek ere ordezkari bat proposatu du, Kutxaren gobernu-organoa berritzera doan... [+]


2018-09-27 | ARGIA
"Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio, erakuts itzazue zuen Master amaierako lanak"

Elkarrekin Podemoseko kide den Monica Monteagudo Casás-ek Gipuzkoako Batzar Nagusiei galdera zabaldu die Osoigo plataformaren bidez. 200 pertsonaren babesa lortuz gero, plataformak galdera helarazten die politikariei.


2018-05-11 | Juan Mari Arregi
Zerga gutxiago aberatsei
Elkartasunetik gutxi duen "ezkutu fiskala"

EAJ eta PSEk, PPren laguntzaz elkartasunetik gutxi duen zerga-babesa edo “ezkutu fiskala” berpiztu dute Gipuzkoako aberatsenentzat, eta aldi berean menpekotasuna saihesteko laguntzak murriztu dizkie 4.330 familiari.


2018-01-18 | ARGIA
Gipuzkoako batzarkideei 'Zuloan' liburua helarazi diete, eraikuntzako lan baldintzen berri izan dezaten

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordean ELAko kideek azalpenak eman dituzte lurralde horretako eraikuntzan langileen jasaten dituzten lan baldintzen inguruan. Abiadura handiko Trena ere jarri du mahai gainean Igor San Jose sindikatuko ordezkariak eta... [+]