Artistaren Estatutua: zer berri?
2021-04-20 | Peru Iparragirre

Artistaren Estatutua eratzeko sortutako azpibatzordearen txostena onartu zuen 2018an, aho batez, Espainiako Diputatuen Kongresuak. Hamarkadetako eskaerei erantzuten die txostenak, eta abiapuntu garrantzitsua da. Euskal Herriaren hegoaldean ere aspalditik ari dira kultur langileen jarduna modu egokiagoan arautuko duten neurrien inguruan hausnartzen, eta abagunea probestu nahi lukete premiazkoak diren aldaketak lehenbailehen egiteko.

Guk gEUre Kulturaz
Kulturaren ekosistema egituratu dadin, oinarri bila

Kulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, otsailaren 27an egun beteko jardunaldian parte hartzeko deialdi zabala egin zuten zenbait eragilek, tartean, Ahotsenea, Eskena edo Kulturalive zeudela. Sentsibilitate eta arlo guztiak elkartzeaz gainera,
nor bere jardunetik... [+]