Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan Orokor (HAPO) berriaren mehatxupean dagoen arren, auzoko kulturaren eta herri mugimenduaren ardatza izaten jarraitzeko asmoa daukatela iragarri dute bertako kideek.
Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Hainbat poliziak aitortu dutenez, gazte magrebtarrak erreprimitzeko eskatu izan die udaltzain buruak. Algortako 'Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua' plataformak udan salatu zuen gora egin dutela "magrebtarren aurkako jazarpen polizialak eta kontrolak",... [+]
Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Zapatuan, ehunka herritarrek parte hartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian egin gura duen tunelaren proiektua geldiarazteko exijitzeko manifestazioan. Subflubiala Ez plataformako deitzaileek 500 parte-hartzaile inguru zenbatu zituzten Getxoko Itzubaltzeta/Romoko... [+]
Europa ikastetxeko sexu-abusuak salatzeko eta umeei eta euren senideei babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin dute asteazkenean, Getxon, Malakate parkean. Algortako Mugimendu Feministak deituta, deitoratu dute haurren kontrako indarkeria ez dela anomalia bat, eta... [+]
Adingabeetako bati ospitalean sexu eraso zantzuak aurkitu ostean heldu dira salaketak. Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa abiatu duela eta lau salaketa jarri direla. Getxoko Europa ikastetxeak adierazi du irakaslea “zentrotik apartatu” duela eta... [+]
Erasoa frogatu dute polizia-etxeko bideo-grabazioei esker. Ebazpenaren arabera, agenteak emakumea “gehiegikeria argiz” heldu eta eraso egin zion. 12.400 euro ordaindu beharko dizkio ertzainak emakumeari kalte-moralengatik.