Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki kasua ikertzeko epea gaindituta dagoela argudiatuta. Geroa Baik salatu du "Nafarroako eskuinak justiziaren erabilera alderdikoia" egin duela.
Ostiral honetan eratuko da Nafarroako Legebiltzarra eta hortik aurrera hiru hilabete izango dira Nafarroako Gobernua osatzeko, baina ez dirudi horretarako arazorik egongo denik, behintzat orain arte haren eraketan giltzarri diren alderdiek diotena kontuan hartuta.
Maiatzeko hauteskundeei begira, PSNk atzerriko hizkuntza euskararen aurretik jartzen duen sistema publikoa defendatzen jarraituko du, Navarra Sumarekin batera. EH Bilduk “ingelesaren inposaketak” ekarri duen “lardaskeria” kritikatu du. Izquierda-Ezkerrak... [+]
Eremu “ez euskaldunetik” mistora pasatzea eskatu du Mañeruko udalbatzak eta Nafarroako Parlamentuak eskaera onartu dezan PSN edo Navarra Sumaren aldeko botoak beharko dira –gainerako alderdiek alde bozkatuko dute–, baina horretarako borondaterik ez... [+]
Bizi Zizur herri plataformak bildutako 1.754 sinadurak nahikoa izan beharko lirateke Udalak (Geroa Bai) herri galdeketa deitzeko, Zizur Nagusian jarri nahi dituen 65 zaintza kameren gainean.
Sindikatuak salatu duenez, Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek pribilegio-egoera ezarri dute, CCOO eta UGT sindikatuendako erreserbaturiko parte-hartze instituzional baten bidez.
Garapen Ekonomikorako Kontseilaria izan da Nafarroako Gobernuan eta UPNk Davalor auzia dela eta bere aurka jarritako keraila baten harira eman behar izan du dimisioa.
Espainiako Auzitegi Gorenak auzi penala ireki dio Aierdiri Davalor, Salud enpresaren auzian prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta, UPNk aurkeztutako kereila baten ostean.
Koldo Martinez Geroa Baiko senatariak jakinarazi duenez, Bixente Serrano Izko hil egin da. Itza udalerriko Saratsan jaioa, Serrano gaztetatik inplikatu zen Frankismoaren aurkako borrokan eta figura inportantea izan da Nafarroako euskaltzaleen artean.
"Berdintasuna" bermatuko duen ordenantza dela defendatu du Navarra Sumak. EH Bildu eta Geroa Baik, ordez, "euskarafobotzat" jo dute. 1997ko euskararen ordenantza ia osorik berreskuratu du koalizio eskuindarrak.
Ez dirudi Navarra Sumak babes nahikorik izango duenik bere Ikurren Legea indarrean sartzeko: Nafarroako Legebiltzarreko alderdiek aurkeztutako zuzenketek adierazten dute gehiengoa ez dagoela alor horretan arau murriztaile eta zigortzaileen alde.