Georgiari buruz agerturiko azkeneko albisteak konektatuko bagenitu eta NATO zale sutsu bat izango bagina, Sabin Etxe inguruan dantzan dabiltzan batzuk bezala, erraz asko esan genezakeen Georgiako gobernu alderdia, Georgian Dream (GD), europar zaleak erreprimitzen dituen alderdi errusiar zale bat dela. Izan ere, aurten GDk babestu du Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) jopuntuan jartzen dituen lege proposamen bat, atzerriko funtsen %20 baino gehiago jasotzen duen edozein erakunde atzerriko agente... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Georgia
Iritziak
2015-09-24 | Ibai Trebiño
Abkhazia, Kaukasoko nazio baten borroka
MULTIMEDIA - erreportajea

Kosovo ez bezala, munduko nazio txikiak nazioarteko aitorpenik gabe eta inperioaren mehatxupean bizitzera kondenaturik daudela erakusten du Abkhaziaren aferak. Gaur Abkhazia eta bihar Katalunia. Zer etorkizun munduko nazio txikientzat? 


2015-08-14 | Ibai Trebiño
Zirkasiarrek inperioa garaitu zutenean

1993ko irailaren 30a betiko grabatuta geratu da Abjasiako herriaren memorian; Partisanoek georgiar armada bi herrialdeen arteko muga naturala ezartzen duen Khurtxa ibaiaren bestaldera kanporatu zuten. Abjasiak «Aiaaira» (Garaipena) lortu eta behin betiko... [+]


2015-08-11 | Ibai Trebiño
2008ko guda eta israeldarren eskuhartzea

2008ko abuztuaren 7an, Georgiako armadak bonbardatu zuen Hego Osetiako eskualdea de facto independentea. Gau bakar batean indar armatuen erasoek 1.300 lagun inguru (Osetiaren biztanleriaren %3a) eta han bake misioan ziren Errusiako 13 soldadu hil zituzten.


2008-08-04 | Karlos Zurutuza
Imajinatzen

Gori Georgiako herri txiki eta nahiko zatarra da. Bere antzinako adreilu eta egurrezko etxeak ia desagertu dira egun, gerrek eta elurteek suntsituta edo, besterik gabe, porlanezko bloke itsusiek ezkutatuta. Bakar bat mantendu da egundaino osorik eta orbaingabe. Ez da... [+]


2008-08-02 | Karlos Zurutuza
Hiriko plazan

Ofizialki ez da itsasontzirik iristen Abkhaziako portuetaraino. 93ko independentzi gerraz geroztik, Georgiak enbargo ekonomikopean du bere eskualde "matxinoa". Izan ere, georgiar flotak blokeoa gainditu nahi zuen barku bat baino gehiago hondoratu du 15 urte hauetan... [+]


2008-08-01 | Karlos Zurutuza
Gerra-kriminalak

Urtebete pasa da Abkhazia lehenengo aldiz bisitatu nuenetik. Agian epe laburregia da aldaketarik somatzeko, baina ez nuen uste bi aldietako irudiak elkarren kalkoa izango zirenik ere. Georgia eta Abkhazia arteko mugan topatu dut emakume hau. Nazio Batuek jarritako autobusetik... [+]