Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gasteizko JaiakEmakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.
Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.
Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.
Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.
Gorka Urtaran alkateak ohartarazi du Udalak ez duela Gasteizko Txosnen herri bazkaria egiteko baimenik emango, gainerako jarduerak egin ahal izango badituzte ere.
Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.
Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Iaz ganoraz ospatu ezin izan zuten txosnen 40. urteurrenaren baitan.
GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]