Gasteizko Gaztetxeak 35. urteurrena ospatu du: tailerrak, kontzertuak, jolasak, kirola... askotariko ekimenak izan dira muinoko etxean aste osoan zehar. Larunbata, apirilaren 29a, izan da ospakizun asteko egun nagusia. Arratsaldez Gasteizko Udaltzaingoa bertaratu da, soinu teknikaria atxilotu du eta ixtera behartu, bestela indarrez itxiko zutelako mehatxupean. Hala ere, aurrera eraman dute gazteek aurreikusitako egitaraua eta gune okupatu eta autogestioa defendatzen jarraituko dutela adierazi.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gasteizko gaztetxea"Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko". Horretarako, Gasteizko Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du asteazkenean, eta manifestazioa larunbatean.
Herri honen memoria kolektiboari ale bat eskaintzea xede, egitarau mardula prestatu du Gasteizko Gaztetxeak martxoaren 3tik 28ra bitartean. "Erresistentzia ekintza da memoriari eutsi eta bizirik mantentzeko lan egitea", diote Zapalduon memoria jardunaldien... [+]
Hala Bedik jakinarazi duenez, gazteak aste honetan izan du epaiketa 2019ko gertakariengatik, eta hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote. Hurrengo asteotan sartu beharko du espetxean. 2019ko urtarrilaren 1eko goizaldean istiluak izan ziren Poliziaren eta gazteen... [+]
Hiriko dozenaka eragile sozial, kultural eta politikok Gasteizko Gaztetxearen aldeko agerraldia egin dute. Urriaren 5ean Udaltzaingoa baimenik gabe sartu zen gaztetxera, eraikina hustu eta barruan zeuden dozenaka gazteei isunak jarriz. Gaztetxeak uneoro arduraz jokatu duela... [+]
Gasteizko Gaztetxeak agerraldia egin du "erasoa" salatzeko. Astelehen gauean eraikinera sartu, hainbat gazte identifikatu eta isundu, eta eraikina hustu zuten udaltzainek. Antolakuntza eta autodefentsarako deia egin du Gazte Asanbladak.
2019ko urtarrilaren 1eko goizean, Udaltzaingoak bost gazte atxilotu zituen Gasteizko Gaztetxean. Istiluengatik auziperatutako lau gaztek zigor txikiagoa onartu dute, eta ez dira kartzelara joango.
Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatuko dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta "kapitalaren hiria" infernu bilakatuko dute otsailaren 22an.
Bi data berri aurkeztu ditu Muinoko Hotsak egitasmoak: urtarrilaren 31a eta martxoaren 14a. Gaztetxeko oholtza gainean, berriz, Lepora, Lisabö, Red Iron Squad eta Sexty Sexers taldeak.
Gabon zahar gauean "Aterpe" ostatuan lanean ari ziren langileen izen-abizenak eskatu ditu Gasteizko Udalak. ELA, LAB eta ESK sindikatuek ohartarazi dute, Gasteizko Gaztetxearen ondoan dagoen aterpetxeko langileen Datu Pertsonalak Babesteko Legea urratu egin dela... [+]
Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladako kideek aurpegia eman dute hedabideen aurrean urtarrilaren 1eko gertaerak argitzeko. Urtarrilaren 1eko arduradu zuzena Udaltzaingoaren mandoarena izan zela uste dute, muinoko etxearen solaskide bakarrak auzokideak eta eragileak direla... [+]