Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian eskuragarri jarri ditu gobiernovasco.marketing webgunean. Software librea erabili du eta kode irekian eskaini. Alegia, erakunde publikoek egin beharko luketena –eta egun egiten ez dutena– egin du.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
GardentasunaAzken urteotan, komunikazio eta informaziorako teknologien garapena baliatuz erakunde publikoek datu ugari paratzen dute euren atarietan gardentasunaren izenean. Baina nahikoa al da hori bestelako gobernantza eredu bat bultzatzeko? Aurtengo Euskarabildua jardunaldian Gobernu... [+]
Soldata publikoen neurriak beti eragin izan du eztabaida. “Asko al da herriko alkateak kobratzen duena?”, “gurea bezalako herri txiki batean hainbeste ordaindupeko zinegotzi, zertarako?”, “zer da soldata duina?”… hauteskundeen osteko... [+]
Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da... [+]
2014ko maiatzaren 28an, NBC telebista kate estatubatuarrak 40 minutuko elkarrizketa zabaldu zuen Edward Snowden CIA eta NSA agentzietako kide ohiarekin. Elkarrizketa astebete lehenago grabatu zen Moskun —grabazioa bost ordutan egin zen, hotel batean—, eta bertan... [+]
Espainiako Gardentasun Kontseiluak zortzi ministeriori iragarkien datuak publiko egin behar dituztela exijitu ostean, salaketa jarri dute Auzitegi Nazionalean erabakia ez betetzeko.
Familia Aznar Botella-ren akronimoa ezagun egin da, komunikabide batzuetan zabaldu denaren arabera, familia enpresak ustez zergak behar bezala ordaindu ez dituelako. Askoren ahotan, azkenaldiko paperen eta aferen karruselean, beste bat.
Zuri arreta erakarri dizuna, baina,... [+]
Eguneroko sagar ustelak. Goizero egunkariaren aurrean gosaltzen ditugu kafe eta tostadarekin batera. Gaur Barcenas, bihar CAN, etzi Noos, FIFA Gate, De Miguel, Gurtel, Taula, ate birakariak, paradisu fiskalak… guztiak aipatzeko ez dira aski orrialde honek eskaintzen... [+]
Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du zeresana.
Abuztuaren 31n Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak. Kontuen Ganberak Orkestra Sinfonikoan izandako irregulartasunen ondorioz hartu dute erabakia.
Urtarrilean Nafarroako Kontuen Ganberak foru erkidegoko orkestra sinfonikoaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu zuen, zenbait irregulartasun nabarmenduz. Asteartean azalduko ditu Gobernuak txostenaren ondorioz hartuko dituen neurriak.