Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gamonaleko Bulebarraren Kontrako taldeko kide Roberto Dominguez elkarrizketatu du Oarsoaldea eta Bidasoako Hitzak, Oreretan protesten karietara eskaini zuen hitzaldi baten harira. Argi dauka pasatakoa ez dela gertakari isolatua, murrizketen eta egiturazko arazo sozialen... [+]
Burgosko Gamonal auzoari elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Madrilen. Amaitu osteko liskarretan hamalau lagun atxilotu zituen poliziak, suhiltzaile bat tartean.
Azken urteotan, behin baino gehiagotan, komunikabideetan Nafarroa eta Burgos elkarren ondoan agertu izan dira, bi probintziak mugakideak ez badira ere. Lehenik eta behin, Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea, Burgosen jaioa da, haurtzaroa Portugaleten hemen bazuen ere.
Ez dut uste Francisco Javier Lacalle Burgosko sheriffak gure herri eta hirietan azken hamarkadetan praktikan jarri diren politika urbanistikoen aldean ezer anomaloa egin duenik.
Altxamendu guztiek historia bat dute atzetik, sarritan ikustezina, infrapolitikoa, entzuten ez dena. Gamonal auzoan gertatu dena (herritarren monilizazioek bulebarreko obrak gelditu dituzte "behin behinean" ) ere ez da atzo goizeko kontua.
Burgosko alkateak iragarri du bertan behera utziko dituela Gamonal auzoko bulebarra eraikitzeko obrak. Bost egunez istilu larriak izan dira obren kontra protestan ari ziren auzotarren eta poliziaren artean.
Azken urteetan Burgosen gizarte gastuetan eman diren murrizketak proiektu urbanistikoak finantzatzeko erabili izan dira. Gamonal auzoan egin nahi den bulebarra eraikitzeko bideratuko den dirutzak istilu larriak eragin ditu azken egunotan hiriburuan.