Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa irten berri da merkatura, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Jokoa CodeSyntax euskal enpresak garatu du, Tinopolis ekoiztetxe galestarrarekin batera, bertako S4C galesezko telebista publikoaren enkarguz, eta S4C eta Galesko Gobernuaren finantziazioarekin.
Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]
Irlandarrak eta galesak izan dira Euskal Herrian. Galdakao-Usansolo ospitalea, EHUko Medikuntza fakultatea eta UEU bisitatu dituzte. Gaixoak bere hizkuntzan artatzeko bideak ikasten eta praktikara eramaten ari dira. Ahalegin horretan ari da Awen Iorwerth traumatologo eta... [+]
Babestu oraindik dauzkagun ondasunak, berreskuratu mendeotan hondatu ditugunak eta hori guztia egiteko lanak diruz hornitu –ingelesez Protect, Restaure, Fund diotena–. Horiek bederen beharrezkoak dirateke mundua eta mundutarrok klimaren zoratzetik eta izaki bizidunen... [+]
Babestu oraindik dauzkagun ondasunak, berreskuratu mendeotan hondatu ditugunak eta hori guztia egiteko lanak diruz hornitu –ingelesez Protect, Restaure, Fund diotena–. Horiek bederen beharrezkoak dirateke mundua eta mundutarrok klimaren zoratzetik eta izaki... [+]
Ez da gauza bera pediatrak umeari zer esaten duen ulertzea eta ez ulertzea. Ez da gauza bera buru gaixotasuna izan eta osasun profesionalek norberaren jatorrizko hizkuntzan ala bigarren hizkuntzan egitea. Euskaldunok bezala pairatzen dituzte horrelako egoerak gales hiztunek.
Wales says yes (Galesek baietz dio) lemapean egin dituzte manifestazio jendetsuak herrialdeko hainbat hiritan.
Joan den larunbatean, maiatzak 11, milaka herritarrek hartu dute parte Cardiffen –Caerdydd galeseraz– Galesen independentzia eskatzeko antolatutako manifestazioan. Brexit-a bozkatu zuenetik britainiarren gehiengoak, indartuz datoz Galesen historikoki ahulak... [+]
Gobernu britainiarrak eta Europar Batasunak negoziaturiko akordioaren aurka mozioa onartu dute, aldi berean, Eskoziako Parlamentuak eta Galeseko Asanblea Nazionalak. Inongo trataturik gabe Europar Batasuna uztea “erabat onartezina” dela dio mozioak.
Galesi buruz umorez aritzeko twitter kontuan (Welsh Bollocks) aurkitu dugu esaldia. Hizkuntza bakarra jakiteak dituen “onurak” deskribatu dituzte.