Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz gogoetatu: haurtzaroa delako galderak egiteko aldirik interesgarriena. Zentzurik baikorrenean, haurtzaroa da denbora galtzeko momentua. Horixe lehen kapitulurako gaia.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.