Estaturik gabeko herrien Musika Bizian jaialdiak bederatzigarren edizioa egingo du urriaren 27an eta 28an, Galdakaon. Bost talde igoko dira oholtzara: Euskal Herriko bi, eta Kornuallesko, Britaniako eta Kosovoko talde bana. Urtero moduan, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu du egitaraua. Bertako kide Garatz Unamunzagarekin hitz egin dugu; azken bost edizioen prestaketa lanetan aritu da.
Zenbait herritarren artean abiatu dute ekimena, eta dagoeneko Bizkaiko hirurogei elkarte baino gehiagoren babesa lortu dute; horrez gain, norbanakoen sinadurak biltzen ari dira.
Galdakaon 67 urteko pentsiodun bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin etxetik botatzeko prozedurak abian dituzte. Arduradunak Kutxabank eta Santander Bankua dira putre funtsekin elkarlanean. Astelehenean egindako prentsaurrekoan Etxebizitza Sindikatuak salatu du... [+]
Osakidetzak sei medikuren kontratuak eten dituela eta plantilla orokorraren lan baldintzak prekarizatu dituela salatu dute Galdakao-Usansoloko larrialdietako ospitalean lan egiten duten profesionalek. EAEko larrialdietan paziente gehien artatzen dituen zerbitzuetako bat da... [+]
Amatasunaren inguruan ardaztuko dira ostegunetik igandera bitartean Galdakaoko Sormene sorkuntzen plazan egingo dituzten tailerrak, antzezlanak eta musika ikuskizunak. Edizio honetan emakumeen lana nabarmendu nahi dute, euskara, sorkuntza eta transmisioa uztartzearekin batera.
Ekainaren 20tik 26ra bitartean garatuko da astea, egun bakoitza lantzen duen ildo bati eskainiz. Antolakuntza formala zein sare informalak indartu nahi dituzte; erronka handiak ezartzeaz gain, eguneroko konplizitateak landu.
Maiatzaren 12an hasi eta 15era arte iraunen du jaialdiaren hirugarren edizioak, Galdakaon. Antzerkia, bertsolaritza, literatura, kultur-sorkuntzen azoka zein kontzertuek osatuko dute egitaraua, euskal kultura jarri dute lehen lerroan. Irizarren izarrak obraren bidez, Juan Karlos... [+]
Fernando Izagirre DYAko zuzendari zela jasotako irregulartasunak salatu ditu egungo DYAko zuzendaritzak. Fiskaltzak abiatutako ikerketaren aurrean, dimisioa aurkeztu du Izagirrek.
Ana Maria Martinez Navas epaileak ebatzi du Amurrion hizkuntza perfila betetzeko baliabideak jarri arren, zortzi urtean postuak eskatzen zuen maila lortu ez zuelako kontratua eten zioten langilea bueltan berriro hartu behar duela Udalak, euskara ikastea “zaila”... [+]
Astezkenean Ibaizabalen hilotz bat aurkitu zuten, orain jakinarazi dutenez Mohamed El-Bachir jatorri arjeliarreko 17 urteko gaztearena. Arratiako Harrera Sareak eta Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak baieztatu dute adin txikikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapean zegoela, eta... [+]