96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko ordezkariaren heriotza ospatzeko. Etenik gabe, herra eta arrazakeria sustatzen eta hauspotzen arituriko politikaria zelako Jean-Marie Le Pen. Gizon horren iragan torturatzaileari begira jarri gara erreportaje honetan, hain... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Apirilaren 23an presidente berria hautatzeko lehen bozketa eginen da Frantzian. Hamaika dira hautagaiak, baina bostek baino ez dute neurriko aukera. Horietatik hiruk dute podiuma hurbilen: Marine Le Pen, François Fillon eta Emmanuel Macron.
Eskuin muturreko alderdiak ekitaldia egin du Baionan asteartean. Ehunka lagunek protesta egiteko elkarretaratzea egin dute. Poliziak bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotaz.