Asteazken honetan jakinarazi ditu Baionako prokuradoreak Claude Sinkéri egindako proba psikiatrikoaren emaitzak. Azterketaren arabera, astelehenean Baionako meskitaren aurka egindako atentatuaren ustezko egileak ez zeukan kontrolik, hein batean behintzat, bere ekintzen gainean. Parisko Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak ez du momentuz kasua bere gain hartuko.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Front NationalEskualde mailan emaitza esperotakoa izan bada ere, Pirinio Atlantikoen departamenduan ezustekoa eman du PSko hautagaiak botoen %47,85 lortuta. Ipar Euskal Herriko zenbait herri handitan irabaztea lortu du.
Frantzia shock egoeratik atera da edo zaintza berezitik, aldi baterako behintzat. FN da frantziarren gaitza. Boterean dagoen PS galtzaile izan da LR alderdiaren (Les Républicains) mesederako. Sarkozy eskuindarrak –FNren muturrean ia– aurrea hartu die Hollande... [+]
Bigarren itzulia erabakigarria izan da FN geldiarazteko. FNren gorakadari aurre egiteko bi datu: lehen itzulian, hiritarren %50k boza eman zuen, bigarrenean, ia %59k. Hiru milioi bozkatzaile gehiago izan dira bigarren bozaldian. Edonola ere, FNk ia zazpi milioi boz eskuratu... [+]
Marine Le Penen FN garaile izan da hamahiru erregioetatik seitan. Nikolas Sarkozyren LR (UDI eta MoDem alderdi zentristak lagun) lautan. François Hollande presidentearen PS hirutan. Erregioak gobernatzeko aukera inoiz baino errealagoa da FNrentzat. Datorren igandeko... [+]
Front National alderdi ultraeskuindarrak Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian izan duen gorakadaz kezkaturik, Baionako Renne Cassin lizeoan bilkura egin dute asteazkenean.
Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.
Marine Lepenen eskutik Front National ultraeskuindarrak bere garaipen historikoarekin Frantziako Estatuan bezala Europan eragin duen lurrikara Edgard Morin filosofoaren Twitterreko txio honek laburbildu du: "Besteen ezintasunak, itsutasunak, utzikeriak, ekarri dute Front... [+]
Hori, pasa den martxoan Paul-Marie Coûteaux Fronte Nazionaleko buruetako batek proposaturikoa: Frantzian ijitoak “esparruetan kontzentratzea”, komunitate horren “inbasioari” eta eragiten duten “eraso estetikoari” aurre egiteko eta... [+]