Frisia Herbeheretako ipar mendebaldean dagoen estaturik gabeko nazioa da, eta frisiera hizkuntza gutxitua da. Groningeneko Unibertsitatean soilik eskaintzen zituzten hizkuntza horren goi ikasketak. Horretan ari zen azken irakaslea erretiratu da, eta unibertsitateak ez du ordezkorik kontratatu, eta salatu dute hizkuntzaren galeran eragingo duela.