Amaitzear dago astebetez Subillako zelaiak aldarrikapenez, hitzaldiz eta eztabaidaz bete duen Frackanpada. Igande arratsaldean egingo den balorazio batzarraren zain, antolatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. 300 bat lagun inguru izan dira bertan kanpatuta, eta askoz gehiagok parte hartu dute eguneroko ekintzetan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
FrackanpadaEkitaldi xume batez abiatu da uztailaren 19ra arte Subillako zelaietan egingo den frackingaren aurkako kanpaldia. Hain zuzen ere, bertako herritarrek mobilizazioa antolatzeko eman dituzten erraztasunak eskertu ditu Fracking Ez plataformako bozeramale Mikel Oterok.