Mike Ahern eta Enda Loughmanen Extra Ordinary filmak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen publikoaren saria. Joan den ostiral gauean amaitu zen 30. edizioa bete duen festibala.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema AsteaLarunbatean, urriak 26, hasi zen aurtengo Donostiako Beldur Astea. Edo, hobeki erranda, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, larunbatean beldur guti pasatu baitzuten Antzoki Zaharrean bildutakoek.
Patxi errementariaren ipuin klasikoa berreskuratzen duen eta Arabako garai bateko euskara erabiltzen duen Errementari euskal pelikula izan da ikusleei gehien gustatu zaien film luzea (8,34ko nota jaso du) eta beraz, Paul Urkijoren lana izan da Donostiako Fantasiazko eta... [+]
Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. asteko ikusleen arabera aurtengo film luzerik onena Anouk Whissellek, François Simardek eta Yoann Karl Whissellek zuzenduriko Turbo Kid izan da.
Azken boladan, beldurrezko istorioez osaturiko antologiak egitea, modan dagoen joera bat dirudi ( V/H/S, Tales of Halloween ala urrutira joan gabe, EHaren ABDAak adibidez). Kasu honetan “German Angst “(Beldur Alemana), hiru istorio odoltsu,... [+]
Robert Eggers zuzendariaren lehen filma, “The Witch” dela jakiteak, txunditua utzi nau. Filma gustuko izan ala ez, hasiberri baten lanean, hainbesterainoko zehaztasun eta xehetasun aurkitzeak, edonor utz dezakeelako aho zabalik.
Gizarte kritika zabaltzea, gai bati buruzko hausnarketa egitea… Arrazoi ugari aurki daitezke film baten muinean, zer kontatu nahi izan diguten bilatzerako orduan, ezta? Mesede bat. “Absolutely Anything” izeneko film hau, ea zertarako egin ote duten, norbaitek... [+]
Orain urte batzuk, Snakes on a Plane film penagarrian, sugeak ikusi ahal izan genituen hegazkin baten barruan. “Howl” izeneko, Paul Hyett zuzendari Ingelesaren bigarren lan honetan aldiz, gizotsoak tren baten barruan sartu dizkigute. Desengainua, hori izan zen,... [+]
“Arnold schwarzenegger, orain arte ikusi ez dugun bezala” hori izan da film hau saltzeko erabili duten argudio nagusia.