Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Euskalerria IrratiaEuskalerria irratiko Irrintzi Plaza saioari forma berezia eman eta ARGIAri buruzko irratsaio egin dute Iruñeako Kondestablearen Jauregitik. Mendeurrenaren harira, Zeruko Argian ibiliak, egun ARGIAko langile direnak, zein irakurleak elkarrizketatu dituzte Reyes Ilintxeta... [+]
Martxoaren 28an Iruñeko Kondestable aretotik zuzenean antolatu du emisioa Euskalerria Irratiak, herritarrei bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera eskainiz. Bi orduan hamaika pertsonak aurten mendea bete duen euskarazko hedabideari buruzko ertzak landu dituzte.
Azaroaren 7an Euskalerria Irratiak 30. urteurren festa ospatu zuen Iruñean. Edozein Bi, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuren aktuazioez eta bestelako hitzartzeez gain, irratiaren hainbat lagunen zorion agurrak bildu dituzte.
Euskalerria Irratiak atzo ospatu zuen bere 30. urteurrena Iruñeko Kafe Zentral Antzokia betez. Bertan bildu zuen bere komunitate sendoa: langile, kolaboratzaile, iragarle, bazkide eta entzuleak, besteak beste.
Euskalerria Irratiak hiru hamarkada beteko ditu azaroaren zazpian. Lizentzia ukapen guztien gainetik eta bazterkeria ekonomiko guztien azpitik irrati iruindarra hiru hamarkada betetzera iritsi bada, bere komunitate ahaltsu eta eskuzabalari esker izan da. Eta komunitate horretako... [+]
Astelehenean hasiko da Eukalerria irratia FMko 98.3 frekuentzian emititzen. Legezkotasun, indar eta kalitate osoz.
1997an abiaturiko bi irrati lizentzien esleipen prozesu luzea amaierara iristen ari da. Iruñerriko euskaldunak behingoz irrati euskalduna modu legezkoan entzun ahal izatetik gero eta gertuago daude. Lizentzia lortzeko prozesu luzearen berri ematen da ondoko lerroetan.
Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen ari ziren guztiak.
Irailaren 30ean, Iruñeko Kafe Antzokian egingo den ekitaldi batekin ospatuko dute "euskaldun eta euskaltzaleekin" Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela.
Duela 30 urte ekin zion Euskalerria Irratiak uhinak airean jartzeko baimenak bideratzeari. Azkenean, 1987an lizentziarik gabe ekin zion irratigintzari eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda ibilbide horren guztiaren lehen lerroko lekuko... [+]