1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe: Cristobal Colon eta beste konkistatzaile askoren espedizioen abiaburu, esklabo trafikoaren europar zentroa ere izan zen. Eta euskaldunek protagonismo berezia izan zuten horretan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Euskaldunak esklabotzanMaiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin.
Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.
Urte... [+]
Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.
Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]
Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]
Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]
Erresuma Batuan eta Katalunian gizakien esplotazioan oinarrituriko iragan eta garapen ekonomikoarekin zer egin eztabaidak plazara salto egin duen bitartean, gurean jarraitzen dugu isilik eta eztabaidarik gabe.
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]
Bilbo, 1857. Banco de Bilbao sortu zen; akziodun nabarmenen artean Ybarra familia zegoen. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak abian jarri zirenean ybarratarrak ere tartean ziren. Bilbo edota Getxoko alkate izan ziren, Bizkaian nahiz Madrilen diputatu. Sendiaren Sevillako adarra itsas... [+]