Auzitegi Gorenak hartu du Juan Carlos Borboikoa ikertzeko ardura, Mekara (Saudi Arabia) doan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan Espainiako estatuko enpresa multzo baten aldeko bitartekari egiteagatik 2011n komisioak kobratu zituen argitzeko. Juan Ignacio Campos Campos Goreneko fiskala da ikerketa zuzenduko duena, delitu ekonomikoetan aditua.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Euskal enpresak Saudi ArabianUztail amaieran entregatu zion Espainiako armadari Senerrek laugarren Agusta Bell 212 helikoptero berritua, Babcock enpresarekin batera egindako ABEEaren emaitza. Beste bi helikoptero 2017-2018 epean bukatuko ditu eta guztira 21 milioi euro eskuratuko ditu. Helikoptero hauek... [+]
Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek hain zuzen.
Bilboko suhiltzaile batek uko egin dio Bilboko portuan Saudi Arabiara bidali behar zuten arma kargamentu baten segurtasun taldean parte hartzeari. Kontzientzia-objekzioa argudiatu du, bonba horiekin Yemengo gerran zibilak hiltzeko arriskua dagoela esan du.