Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen kazetari argia.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Euskadi Irratiko "Osasun etxea" saioak irabazi du 32. Rikardo Arregi saria. Komunikazio atalean aldiz, CodeSyntax konpainiak jaso du saria, "Egunean behin" aplikazioaren eskutik.
Korsika hegoaldean ibili ginen udan. Uharte hartako eremurik turistikoen eta frantsestuenean, esan zigutenez. Autoan abiatzen ginenean, bertako musikaren bila aritzen ginen irratian, eta bazen aukera. Besteren artean, egun osoan zehar korsikerazko musika eskaintzen duen irrati... [+]
http://www.argia.eus/albistea/argiako-kideen-sarrera-hitzaldia13:30ak aldera heldu garenok tartea izan dugu Usurbilgo Atxega Jauregiaren atarian ardo baten laguntzaz aspaldi ikusi gabeko lagunekin eta orduantxe ezagututakoekin hitz-aspertu txiki bat egiteko. Abisua pasa digute... [+]
Euskal espazio komunikatiboaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Ezkerraberri fundazioak, Bilbon. Mahai inguru bat egin dute euskarak arlo horretan dituen erronkei buruz. Hauek izan dira partaideak: Aritz Agirre Euskadi Irratiko albistegietako arduraduna, Martxelo Otamendi... [+]
Kontratu “mugagabe ez-finkoa” zeukan Fermin Etxegoien kazetariak, eta EITBtik kaleratzen ari diren beste hainbat profesionalei bezala, berari ere txanda iritsi zaio.
EAJren garaian Gipuzkoako Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuela adierazi zuen EH Bilduko hautagaiak irratiko elkarrizketa batean, baina albistegietan ez zen agertu.
Euskadik traba egiten zion, ez omen zion behar bezain moderno eta gazte izaten uzten, eta ezabatu egin zioten. Geroztik, Gaztea da, soilik, sortzez Euskadi Gaztea zen irratia. Komunikazioan adituek emandako aholkua izan zen, antza.
Duela hamar bat urte izan zen. Aurrez, Kike... [+]
Mundu osoa irratian, mundu osoa euskaraz.