Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina emaitza ez dute sarean jartzen, in situ joan beharra dago nonbait Espainiako liburutegi nazionalera eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusira (Lakua) sarbidea izateko.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
.eus domeinuaEuskararen pauso eta mugarri nagusiak interneten historian.
2014an sareratu ziren eta martxan dauden 783 domeinu berrietatik 4. postuan dago. Argia.eus 12. da “konfiantza-fluxu” onena duten webguneen artean.
Korrikaren 19. edizioak irauten duen bitartean “.eus” domeinuak merkeago eskuratu ahalko dira.
Interneteko domeinu bat zer den, puntueus zer den, zertarako eta norentzat sortu den, eta hainbat datu azaldu zituen Josu Waliñok Zumaian emandako hitzaldian.
Josu Waliño PuntuEus Fundazioaren zuzendariak ARGIAri egindako adierazpenetan esan du 2.000 ‘.eus’ domeinutara iristear daudela. 700 erakunde eta norbanakok jarri dute ‘.eus’ abizena 24 ordutan.
ARGIAren webguneak helbide berria du urriaren 15etik aurrera. Argia.com-etik Argia.eus izatera pasa gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.
Abian da “.eus” domeinua. Larunbatean PuntuEus Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiarekin batera aktibatu dira lehen webgunetako domeinuak. Falta direnak datozen egunetan abiatuko dira.
PuntuEus fundazioak jakitera eman duenez '.eus' domeinuak abian dira. Lehen gunea prest dago: www.domeinuak.eus.
Interneteko izen eta zenbakiak esleitzeaz arduratzen den ICANN korporazioak .gal domeinua sortzeko kontratua sinatu du. Puntogal elkartea 7 urtez egon da lanean galiziar kulturaren eta hizkuntzaren adierazgarria izango den tresna sortzeko.