Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Europar parlamenturako hauteskundeak 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Hemeroteka

Isiltasun susmagarriak

Pello Urzelai

Burrunba eta ika-mika dira kanpaina guztietako ezaugarri. Hitzen jarioa etengabea izaten da. Atsedenik gabe. Egunero zerbait ezberdin esaten ahalegintzen dira hautagaiak hautesleen arreta bereganatu nahian. Baina, batzuetan, esaten dutena baino esaten ez dutena izaten da esanguratsuagoa. Miel Anjel Elustondo ohartu zen lehengoan, Gasteizen, PSE-EEren mitinean. Ordu eta erdi aritu ziren Txarli Prieto, Patxi Lopez eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Ordu eta erdi PP aipatu gabe. Hori izaten ari da PSE-EEren kanpainaren ezaugarrietako bat: PPtik datozkion eraso dialektikoei isiltasunarekin erantzutea, PP ez aipatzea. Kritika bat ere, ezta ustelkeriaren itzal luzea gogoratzea ere. PPren inguruko boto-emaileak erakartzeko taktika bat da. Ezker Batuaren aldetik datozkion eguneroko kritikekin ere antzera jokatzen ari da. Entzungor. Zakua zabalik. Antzeko zerbait egiten ari da EAJ EArekin. Ez die kasurik egiten EAtik datozkion ziztadei. Hitz itsusi bat ere ez EArentzat. Isilik egon, emaitzen zain.
 
PSE-EEri arazo bat sortzen ari zaio isiltasun neurtuaren estrategia honekin: Ibarretxeren kontrako diskurtsoa gehiegi nabarmentzearekin batera, ez da lortzen ari zentralitatea eskuratzea. Ezin baita erdigunea bereganatu, mutur batetik argiro bereizi gabe.

Ikusi artikulu hau Konponbidearen Talaia blogean




Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan