Orain arte inoiz bizi gabeko krisiaren aurrean dago gizateria. Natur baliabideak agortzen ari dira (petrolioa batez ere), eta gure planetak ingurumen degradazio (berotze orokorra, bioaniztasunaren galera…) latza bizi du. Horrek ezinbestean eskatzen du natur baliabideen erabilera naturak berak dituen mugetara egokitzea. Gizarte jasangarriagoa abiatzeko honakoak dira nire ustez Lakuako hurrengo gobernuak lehenetsi beharko lituzkeen norabideak:
- Energia fosilekiko gure menpekotasuna murrizteaz gain, aldaketa klimatikoaren aurkako konpromiso maila handitu behar dugu.
- Mugikortasun jasangarriagorako joerak sustatu: mugikortasun beharrak murriztu eta erabiltzaileak autotik garraio publikora pasarazi.
- Jasangarriagoak diren kontsumo eta produkzio moldeak sustatzea: nekazaritza ekologikoa, etxe eta industrietako zaborraren gutxitzea eta birziklatzea…
- Zerga erreforma ekologikoa: bai herritarren artean bai industrian, ingurumenarekiko portaera egokiagoa bultzatu behar da.
- Lurraldea modu arrazionalean kudeatzea: lur-zoruaren erabilera gutxitzea, natur guneen kudeaketa eta babesean aurrera egitea, ingurumen-eragin txikiagoa duten hirigintza ereduen alde egin…
- Ingurumen ikerketa indartu.
Erantzunak
Ez dago erantzunik.