ARGIAko artikuluak
Datorren legegintzaldiaren erronkak. Elkarbizitza
Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea
- ETAren indarkeriaren amaiera eta erabateko errespetua mehatxupean dauden giza eskubide guztiei.
- ETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketa prozesu baten garapena presoen egoerari eta armen entregari irtenbidea emateko, afera politikoak alderdi politikoen arteko eztabaida foro baten esku utziz.
- Akordio bat definitzea bazterkeriarik gabeko bizikidetza pluralaren alde, zeinetan euskal gizartearen gehiengoak bere burua identifikatuta ikusi ahalko duen.
- Ezker Abertzaleak ere parte hartu ahal izatea aipatu akordio horren jorratzean. Alderdien Legea indargabetzea eta gizarte sektore horren eskubide politikoak berreskuratzea eskatzen du erronka honek.
- Herri partaidetzaren sustapen irmoa. Ezinbesteko baldintza da demokrazian sakontzeko eta bakearen eta normalizazioaren alde gizartearen bultzada mantentzeko.
Erantzunak
Ez dago erantzunik.