Auzolanean antolaturiko euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ekimen honen hamargarren edizioan jartzen dute amaiera antolatzaileek. Etxarri Aranatzeko Sare Herritarrak antolatzen duen elkartasun jaialdi honetan izen handiko musikariek eta hain ezagunak ez zirenak hartu dute parte, beti ere preso eta iheslarien senideen zama arintzeko helburua izanik.
“Uste dugu norabide horretan oinarritu behar dela gure herriko etorkizuna ere. Ezberdinen artean batzen gaituen hori... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Etxarri AranatzEtxarri-Aranazko esneki enpresa da Jeingenekoa. 2005ean Aberri eta Urtzi Barandalla Fernandino anaiek baserriari eta gurasoen esne-behi ekoizpenari jarraipena ematea erabaki zuten, baina lan egiteko moduan aldaketa nabarmenak egin zituzten, kanpoko enpresekiko menpekotasuna... [+]
Datorren urtarrilaren 15ean Etxarri Aranazko Kultur Etxean eta bi emanalditan (17:00 eta 19:30) eginen da “Zama doinuz arindu VIII” kontzertu-ikuskizuna. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, Euskal Herriko abeslari ezagunek urtetako gatazkaren ondoren... [+]
Dantzakia dantzatzeko ohiturari eusteaz gain ondorengo belaunaldiei erakutsi die Garbiñe Karasatorrek (1962, Etxarri-Aranatz). Ekainean San Kiriko eta San Adrian egunez eta abuztuan Andra Mari egunean dantzatu ohi da dantzakia Etxarri-Aranatzen. Galtzear egon zen dantza,... [+]
Derrigortasunik ezarrita ez zegoen arren, euskaldunak ziren orain arte Etxarri-Aranatzen aritu diren bi medikuak. Haietako bat joan ondoren, ordea, euskaraz ez dakien mediku bat ekarri dute, eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko helburuz egin dute eskaria... [+]
25 urte pasa dira Josu Zabala ETAko kidea hilik agertu zela Itziarren. 25 urte hauetan Espainiako Estatuak ezkutuan duen egiaren bila ibili dira bere familia eta ingurukoak. Atzo Etxarrin Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin zuen herriko plazan, hilik agertu zen ETAko... [+]
Egiari Zor Fundazioak martxoaren 26an Etxarri-Aranatzen ekitaldia egingo du, Josu Zabala Salegiren heriotzaren inguruan egia jakiteko eskubidea aldarrikatzeko.
Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.
Askotan esaten diote Alazne Juanizi bere filosofia bere negozioaren aurka doala. Arropa egiten du eta arropa ahalik eta gutxiena erosteko esaten digu. Erosi soilik askotan erabili behar duguna eta hori tarratatzen denean, berriro josi edo beste zerbait egiteko berrerabili... [+]
1979ko azaroak 11. Gau minean, auto bat tirokatu zuen Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen. Lakuntzako Mikel Arregi gaztea hil zuten. Handik atzera, bertsio borroka hedabideetan, kaleko borroka herrietan, bizia berregiteko borroka familietan. Gertatu behar ez zena, behin eta berriz... [+]
Etxarri Aranazko presoak hamairu urte eta erdi egin ditu preso Frantzian. Barandalla Goñi Lannemezan espetxetik gaur atera da. Espetxea 330 kilometrora dago. Segituan Frantziatik kanporatu dute, Aragoiko Canfranc-en utziz.