Eskalada bizitzeko hamaika modu dago. Lehiatik haratago, eskaladaren alde emozionala islatu du Maria Francisca Mas Rierak (Mallorca, Herrialde Katalanak, 1993) kaleratu berri duen liburuan; Escalantes (Eskalatzaileak; Gehiago Edicions, DDT Liburuak, 2021). Ikuspegi feministatik abiatuta, adin, testuinguru eta jatorri desberdineko hogei emakumeren bizipenak eta hausnarketak bildu ditu.