Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko txoko askotako programazioak.

2024-10-01 | ARGIA
Errenteria eremu tentsionatu izendatuko dute, etxebizitzaren arazoari aurre egitea helburu

Geroz eta zailagoa da Errenterian etxebizitza eskuratzea. Etxe gutxi daude, eta garesti, gainera. Horregatik abiatu zuen Udalak gune tentsionatu izateko prozesua, eskaera Eusko Jaurlaritzari luzatuta. Asteazkenean egingo dute ofizial izendapena. Horrek aukera emango du... [+]


30 udalek Israelekin harremanak etetearen aldeko mozioa onartu dute Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.


Errenteriako Iztieta osasun zentroko "egoera prekarioa" salatu du ELAk

Hemezortzi mediku beharrean hamabi daude eta sei erizainek hamabiren lana egiten dute. “Lan gainkarga eta agenda neurrigabea handitu” egin dira, sindikatuak ohartarazi duenez, eta murrizketa gehiago etor daitezke etorkizunean.


2024-06-04 | Ahotsa.info
Euskal Herriko Gazte Feministak, mugimendu feministaren historia letra propioz idazten jarraitzeko tresna berria

 Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak agerraldia egin du asteburu honetan Oreretan subjektu politikoa aldatu duela jakinarazteko. Hemendik aurrera, sareak Euskal Herriko Gazte Feministak izena hartuko duela iragarri dute.


Errenteriako tabernari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Teknologia libreari eta ekonomia sozialari buruzko ikastaroak Errenterian

Azaroan eta abenduan ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartuko dituzte Errenteriako Torrekua eraikinean, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatutako formazioetan. Guztiak dira doan, baina batzuetan aurrez izena eman behar da teks.eus webgunean.


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du

Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.


2023-06-12 | Hala Bedi
Memoria historikoa |
Francis gogoan

Larunbatean 44 urte bete dira espainiar polizia batek Francis tiroz hil zuela Oreretan. Josu Santamarina Francisen hilketaz  eta Euskal Herriko LGTB mugimenduaren sorreraz mintzatu zaigu, ohi duen bezala, mimo handiz prestaturiko kolaborazio berri honetan.