Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren parte dela azpimarratu nahi izan zuen horrela.
Junyenten testigantzen artean, bada bat erizain batekin gertatutakoak biltzen dituena. Beste batzuek ez bezala, erizain horrek ez omen zuen eragozpenik gaixoa katalanez... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ErditzeaNafarroako beste zentroekin batera, edoskitzea naturalizatzea du helburu Lesakako osasun etxeak.
EAEn iaz onartutako Berdintasun Legeak indarkeria obstetrikoa jasotzen du jada, baina aipatzetik harago, nola definitu eta nola aurre egin? Horiek zehazteko Legebiltzarrean egiten ari diren prozesuaren baitan hitz egin du Estitxu Fernandez psikologo perinatalak... [+]
Zenbait herritarren artean abiatu dute ekimena, eta dagoeneko Bizkaiko hirurogei elkarte baino gehiagoren babesa lortu dute; horrez gain, norbanakoen sinadurak biltzen ari dira.
Azaroaren hondarrean Bartzelonan antolatu dituzten Entre Doules jardunaldien sustatzailea da Arantxa Masachs Villarino (Bartzelona, 1987). 2015ean, Ekuadorren bizi zenean, emakume batek doulak aipatu zizkion lehen aldiz, eta bertan erabaki zuen bere etorkizuna: amatasunak... [+]
26 urte besterik ez ditu eta gaztetasunaren ilusioarekin bizi du bere lana. Emagina da Baionako erietxe publikoan. “Berant heldu nintzen lehen egunean eta erran zidaten hala izanik kontratu mugagabea irabazia nuela, beste ainitzi ere gertatua baitzitzaien”, aitortu... [+]